mintzalasai

Elkartea

Mintzalasai: biltzar nagusi idekia

Mintzalasai elkarteak bere kide, lagun, laguntzaile eta hurbilekoak deitzen ditu, Biltzar Nagusi estrategiko eta ideki batera. 2023ko egitasmoak eta antolaketa eredu berria aurkeztuak izanen dira.

2023ko Urtarrilaren 18a | ± 58s

12 urteko ditu Mintzalasai dinamikak aurten. BAB mailako 3 ekimen sustatuz eta Ipar EH mailako 3 tresna biziaraziz (webgune erreferentea, hiztegi kolokialak, kit besta euskaraz) ibilbide oparoa egin du geroztik.

Gaur egun, bere lana ezagutua da euskararen aldeko eragileen artean eta preziatua biztanleriaren partetik. Baina berrantolaketa administratiboen ondorioz eta jendartearen mutazio azkarren eraginez, Mintzalasai elkarteak ere egokitu behar eragiten segitu nahi baldin badu. Bi orientabide aipatu dira azken aldietan: sortutako tresnei beste dimentsio bat ematea eta talde motorra indartzea.

Norabide orokorra, antolaketa eredua eta 2023ko proiektuak aurkezteko, biltzar nagusia eginen da:

Otsailaren 1ean, asteazkenarekin, 18:00etan Atabal (Miarritze).

1) 2023ko proiektua eta antolaketa aurkeztu.

2) Lan komisioak sortu.

3) Bulegoa osatu.

Lana hobeki partekatuz, elkarrekin eta elkarrekintzan, euskararen biziberritzea elikatzen segituko dugu.