mintzalasai

Elkartea

Zergatik eta nola inplikatu Mintzalasai elkartean?

2011z geroztik, Mintzalasai elkarte moduan antolatua da eta laguntzaileen lanari esker funtzionatzen du. 2023an, elkarteak berritu eta indartu nahi du, euskararen alde konkretuki aritzeko et bere lanari hedapen zabalagoa emateko.

2023ko Urtarrilaren 28a | ± 02min 47s

Ez duzu denbora askorik proiektu berri batean sartzeko, baina nahi zenuke Mintzalasaik lurraldean lanean segitzea? Lerro hauek zuretzat idatziak dira.

Gaur egun, Mintzalasaik 2 aktibitate nagusi garatzen ditu:

  • Festibala bat, hiri-eremuan euskararen praktika eta zabalkundeari eskainia.
  • Tresna berritzaileak, lurraldeko hizkuntza bitartekaritzaren zerbitzuko (hiztegi informalak, egutegi iraunkorra, sare sozial dinamikoak, Besta euskaraz kita…).

Mintzalasaiko kide izatea, proiektu zehatz batean inplikatzea da:

  • Dinamika konkretu, positibo, herrikoi, inklusibo eta aldarrikatzailea.
  • Euskararen biziberritzea konkretuki elikatzen duen tresna zabala.
  • Espazio bat euskara praktikatzeko, jende berria ezagutzeko, giro onean lan egiteko eta taldean lortzeko bakarrik ezin dena.

Hainbat inplikazio maila posible:

Gidaritza (talde motorea)

16 bat lagunek osatua.

Bere funtzioak:

  • Norabidea eta orientabideak finkatzea.
  • Festibalaren egitarauaren diseinuan parte hartzea.
  • Tresnen (hiztegiak, egutegia, web gunea) diseinatzeaz arduratzen diren egiturei kontsignak helaraztea.

Urtean 4 aldiz biltzen da, Bulegoarekin, hornitzaileekin eta herriko etxeetako langileekin (martxoa, ekaina, iraila, abendua).

Kide bakoitza batzorde baten erreferentea da, binomioan:

1. Programazioa.

2. Komunikazioa.

3. Logistika & Dekorazioa.

4. Boluntarioak.

5. Bar & Bouffe.

6. Village & Coin enfant.

7. Kontabilitatea.

8. Balioak (euskara, ingurumena, errespetua).


Bulegoa (koordinazioa):

6 bat lagunek osatua.

Bere funtzioak:

  • Elkartearen ohiko jarduera kudeatzea.
  • Zereginak horretarako kontratatutako profesionalen esku uztea.

Urtean 6 aldiz biltzen da (talde eragiletik at, + behin festibalaren prestatzeko eta behin urte hondarreko AG prestatzeko).

Kide bakoitza zeregin baten erreferentea da:

1. Idazkaritza

2. Kontabilitatea

3. Ordezkaritza

4. Komunikazioa

5. Hedapena

6. Mobilizazioa


Galtzagorriak (laguntzaileak):

50 bat lagunek osatua.

Bere funtzioak:

  • Lan xumeak egitea, horiek gabe proiektua ez bailitzateke gauzatuko (lan txanda ostatuan, muntaketa eta desmuntaketa, informazio mahai bat atxikitzea ekitaldi publikoetan…).
  • Tresnak eta proiektua hedatzea (euskarrien hedapena, dokumentazioaren banaketa, afitxaketa, norbere sareen mobilizatzea…).
  • Biltzar nagusietan, bilkura publikoetan, prentsaurrekoetan parte hartzea.

Urtean 3 aldiz biltzen da (prentsaurrekoa, festibal aitzineko laguntzaileen bilkura, urte hondarreko biltzar nagusia).

**************************************************************************

**************************************************************************

Irailaren 1eko Biltzar Nagusiaren helburua elkartea berritzea eta indartzea da. 6 kide sortzaile prest dira abentura segitzeko, baina 6 kide aktibo berri sartzearekin baldintzatua.

Baina dena ez da 12ko talde horren esku izango. Festibala Biarritz eta Baionako hiriek finantzatua eta obratua izanen da; tresnak hornitzaile autonomo esku utziak dira.

Lana hobeki partekatuz, elkarrekin eta elkarrekintzan, euskararen biziberritzea elikatzen segituko dugu. Beraz? Zer izango zira? Galtzagorri, bulegokide edo gidaritzakide?

Zurekin kondatzen dugu!


Hendaia euskaraz

Elkartea

Hendaia euskaraz

2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urtero, ekitaldi hau udaberriarekin batera datorkigu. Euskara garatzeko, natura berriztera eta bere jantzi ederrenak janztera bultzatzen duen indarrez beterik izan nahi genuke.

Eusko egunan dugu hitz ordua

Elkartea

Eusko egunan dugu hitz ordua

Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urtebetetzea ospatzeko aukera izanen da, Eusko Eguna besta herrikoiari esker. Mintzalasai han izanen da, tailerra eskaintzeko, elkarteen herrixkan parte hartzeko eta kit besta euskaraz biziarazteko.

Manaketa kolektiboak

Elkartea

Manaketa kolektiboak

"Egun 1 - Hitz 1" egutegi permanentea kolektiboa manatzen ahal duzu, ikastola, gau eskola, herriko etxe, enpresa edo elkarte baten baitan banatzeko.

Mintzalasai: biltzar nagusi idekia

Elkartea

Mintzalasai: biltzar nagusi idekia

Mintzalasai elkarteak bere kide, lagun, laguntzaile eta hurbilekoak deitzen ditu, Biltzar Nagusi estrategiko eta ideki batera. 2023ko egitasmoak eta antolaketa eredu berria aurkeztuak izanen dira.

Mintzapraktika saioa

Mintzapraktika saioa

  • Martxoak 21 | 18:00 | Biarritz
Euskararen egoera soziolinguistikoa

Euskararen egoera soziolinguistikoa

  • Martxoak 21 | 18:00 | Baiona

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05
06 07 08 09 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2023(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Gaur