mintzalasai

Elkartea

Astelehena, mugi hadi!

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 18a, astelehena.

2023ko Irailaren 11a | | ± 54s

9:00-12:00 BIARRITZ Skate Park & Arroka

INTEGRAZIO EGUNA

Ikasturtea ongi hasteko, Villa FAL kolegioko sail elebiduneko seigarrenek euskarazko jar- duerak izango dituzte goiz oso batez: skatea, sofrologia musikala eta gorputzaren kudeaketa programan izango dira.


12:30-14:00 BIARRITZ – Milady

SURF INIZIAZIOA

Sar zaitezte uretan eta ikas ezazue surfean aritzen. Animatzaileen aholkuak entzunez, agian, taula gainean zutitzen ikasiko duzue.


14:00-16:00 BIARRITZ – Marion Aintzira

ESKOLEN ARTEKO HERRI JOKOAK

Biarritzeko eskola elebidunek herri joko des- berdinak entseatzen ahalko dituzte. Trukatze tarte polita euskaraz mintzatzeko eta jostatze- ko.

Jarduera hau Biarritzeko klase elebidunetako CE1etik CM2ra idekia da. (7-11 urte)


18:30-20:00 BIARRITZ – Marion Aintzira

KIROL SAIOA

Zatozte kirola taldean egitera eta euskaraz. Giro onean sufritzea eta izerdia botatzea goxoago da beti.



2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.