mintzalasai

Elkartea

Asteazkena, haurren eguna

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 20a, asteazkena.

2023ko Irailaren 13a | | ± 02min 08s

10:30,14:00 eta 15:30 BAIONA Euskal museoa

KUTXA MADARIKATUA

Bakailao-ontzi baten hondatzearen ondorioz, objektu batzuk Euskal museora eramanak izan dira, mezu kodetu misteriotsu batekin. Objektuak aurkitu eta mezua deskodetu beharko dira. Gai zira?

7-14 urte - 6 familia gehienik tenore bakoitzean


10:30-11:30 BIARRITZ Mediateka

IK MIHI KLIK

Bi teknikari agertzen dira. Oholtza apaindu arau, ipuinak gogora heldu zaizkie. Irudimenezko mundu batean bidaiarazten gaituzte. Baina ixo! Lekua utz dezagun; artistak hor dira! (3 urtetik goiti)

11:15 KRAKADA

Goxokiak eta edariak eskainiko zaizkie parte hartzaileei

11:30-12:00 BIARRITZ Mediateka

IPUIN IRAKURKETA

Irakurketa baten momentuaz goza ezazue, familian. Humorea, kuriositatea eta emozioak present izanen dira. (>4 urte).


14:30-18:30 BIARRITZ – Marion Aintzira

LUR & ZERU Marion AINTZIRAN

14:30-15:30 JOSTA HADI

Udaleku aisialdi zentroak joko kolektiboak proposatuko ditu. Zatoz euskaraz jostatzera, partekatzera eta irri egitera!! 6 urtetik goiti.

15:30-16:30 ITZULALDIA

Tenizak ezar! Gilles eta Philippe-ek Marion aintzirako bazterrak, fauna eta flora deskubriaraziko dizkizuete. 6 - 13 urte.

16:30 KRAKADA

Indarrak hartzeko, goxokiak eta edariak eskainiko zaizkie parte hartzaileei.

17:00-18:00 PLANETARIOA

Izarren mundua deskubri ezazu Mintzalasai kari bereziki instalatua den PLANETARIO mugikorra bisitatuz. Aitzinetik, Kokota tailer ludiko eta pedagogikoan parte hartuz, Planetarioa bisitatzeko ezinbestekoa den hiztegia barneratzen ahalko duzu. 6 – 99 urte.


18:00-19:30 BIARRITZ Social bar

ZER OTE DA PLAZARA?

Euskara eta munduko hizkuntzen inguruko di- namikak pizteko sortutako kolektibo sortzailea da Plazara. Bere jarduna 4 lan ardatz, 2 zango eta 3 dimentsioren inguruan egituratzen ditu. 12 hilabeteko sortze prozesuaren ondotik, bere proiektua publikoki aurkeztuko du irailaren 26an, Europako hizkuntzen egunaren karietara. Aitzin gustu gisa, lehen trukaketa publiko eta ireki bat proposatua izanen da Mintzalasai festibalaren baitan. Helburuak, lan ardatzak, epe labur eta ertaineko ideia eroak, mediazio kontzeptua, ekintzetan parte hartzeko moldeak, terrenoko behar berriak, bazkidetza kanpaina... Trukaketa librea, giro goxoan.


2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.