Osteguna, plazera har
Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 19a, osteguna.
2024ko Irailaren 9a | | ± 02min 24s
BIARRITZ Mediatekako ikusentzun aretoan
TTINKA
Eskolentzat.
Ikuskizunaren bidez, kantua, musika, ipuinak eta antzerkia uztartzea da xedea. Hizkuntza, memorioa, ezagutza, jakin-mina eta kuriositatea lantzen ditu.
12:30-14:30 BAIONA Coffee Muxu
BASK’ARI EUSKARAZ MINTZATZEKO BAZKARIA
Langile, ikasle, erretretadun, zatozte denak apairu on baten aitzinean euskaraz aritzera ta momentu goxo baten partekatzea.
19€ko menua (Plater + edari edo deserta + kafe) edo 24ko menua (Plater + edari + deserta + kafe). Aitzinetik lekua atxiki behar 06.43.25.46.26 telefonora deituz edo SMSez idatziz.
15:00-16:00 BAIONA – Cazenave lantegia 10 rue Monréjau – 64100 Baiona
CAZENAVE TXOKOLATEEN LABORATEGIKO BISITA & JASTAKETA
Zatoz Pierre Martin Cazenavek 1854an sortu zuen Cazenave txokolategiaren gibelaldeak bisitatzera. Baionakohistorian ainguratua, bere txokolatea baba ekologiko segurtatuekin ekoizten du eta lurraldeko bizian engaiatua da. Haien laborategian, XIX. mendearen erdialdeko txokolatea egiteko makinak, desegin, garraiatu eta berriz instalatuak izan zirenak, Cazenave txokolatea ekoizten segitzeko errezeta berdinekin.
14:30 BIARRITZ -Marion aintzira
BESTEEN KALEA IKUSGARRIA
Eskola denboran. Baina, egia jakitea ez bada garrantzitsuena, orduan zer da funtsezkoa? Ororen buru, inportanteena ez ote da bestearekin topo egitea eta bestea ezagutzea? Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Akomeatuko ote dira biak liburua berriz osatzeko eta historioa ezagutzeko?
18:00-20:00 ANGELU Tivoli zentroa
GOAZEN BAM: GASKOIERA EZAGUTU EUSKARAZ
Gaskoierak toki nabarmena du Euskal Herrian ere, historian, deituretan eta toki izenetan bereziki. Angeluko 130 karriketan eta ehunka etxetan gaskoierazko izenak ikus daitezke. Zuek ere ezagut itzazue gaskoierak Euskal Herrian duen presentzia eta hizkuntza horren berezitasunak Franck Dolosor EiTBren kazetariak eta Baionaldeko Gaskoi Akademiaren kideak eskainiko duen hitzaldi parte hartzailearekin
18:30-21:00 BIARRITZ Bistrot zingué
SUKALDARITZA TAILERRAK
Mihia, hizkuntza ta plazerra lotuko dituzten 4 tailer proposatuko dira:
-Coktail tailerra
- Kroketa tailerra ‘’Miren’’ erara
- Arno xuri eta amuarrain tailerra
- Yassa oilasko tailerra
- Fruitu eta barazki plateren konposaketa tailerra
Etxean berriz egiteko errezeta errex baina onak.
Max: 12 perts/tailer.
Izen emateak:https://mintzalasai.eus/eu/ekimenak/festibala/egitaraua