mintzalasai

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

Laguntzaileak, 2023ko festibalean
irudia ikusi | Laguntzaileak, 2023ko festibalean

2024ko Urtarrilaren 7a | | ± 01min 06s

Mintzalasai festibalaren 13. edizioa, irailaren 16tik 22ra iraganen da aurten. Hala erabaki dute antolatzaileek, biltzar nagusian bildurik. "Formula atxikiz, baina berritasun ederrekin" itzuliko zirela hitzeman dute.

Urte berri hori IDEIAK aurrekontu parte hartzailean aurkeztutako proiektuaren gauzatzearena izanen da. "Euskara 4 haizetara" du izena, eta lehengo materiala berritu eta euskarara hurbiltzeko materiala berria sortzea eta zabaltzea du helburu. Sorpresaz beterik gatoz...

Egitasmo berria

Duela zenbait aste iragarri bezala, gaurko webguneak hedapen askoz zabalagoko proiektu bati tokia utziko dio 2024ean sortuko baita www.ongi-etorri.eus ataria, euskararen munduetan murgiltzeko interfaze partekatua. Mintzalasai elkarteak tresna horren kudeaketa eta elikatzea progresiboki delegatuko die beste egitura batzuei.

Bukatzeko, Euskararen urtaroaren karietara antolatuko gaualdiaren arrakasta ikusirik, elkarteak ez du baztertzen euskararen ardatz duten erabilera saioak antolatzea berriz ere.

2024ean ere izanen dugu euskararen inguruan topatzeko aukera.

Behera lotsak eta gora bihotzak!