mintzalasai

Elkartea

Uste baino gehiago girelako!

Luzaz erran eta idatzi dugu hizkuntza mehatxatuen etorkizuna hirietan jokatzen dela. Ipar Euskal Herrian, Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan metatzen da biztanleriaren herena eta euskaratik deskonektatuena bai ezagutza aldetik, bai erabilera aldetik, baita belaunaldi berriei etxean eta eskolan transmititzen zaien hizkuntza aldetik ere.

2024ko Agorrilaren 23a | | ± 02min 31s

Baina azken datuek erakusten digute alor eta eremu desberdinetan eragin behar dugula: transmisioan eta erabileran, hirietan eta baserri munduan, erakartzean eta aktibazioan, zonalde erdaldunetan eta arnasguneetan, haurrekin eta helduekin, eskubideen defentsan eta hizkuntza bitartekaritzan… Bizi dugun testuinguru konplexuak gure begiarada zabaltzea eta jokamoldeak berritzera ekarri behar gaituzte.

Parentesietatik oasietara

Duela 13 urte Mintzalasai sortu ginuen auzolanetik eta ekintzatik, euskararen biziberritze prozesua konkretuki elikatzeko.

Urtero festibalarekin parentesia linguistiko ederrak zabaltzen ditugu, euskaraz mintzatzeko ohitura ez duten pertsonak elkarren artean bilduz, euskaldunen autoestimuan eraginez eta urtean zehar frantses hutsean bizi diren tokietara euskara ekarriz. Baina magikoak badira ere, zabaldu bezala itxi ohi dira parentesiak.

Mundu hobea eraiki

Lortu nahi badugu 2050ean Ipar Euskal Herriko biztanleriaren herena euskaraz lasai eta goxo bizitzea, transmisio kanalak zabaldu, euskaraz bizitzeko espazio iraunkorrak biziarazi eta plangintza partekatu ausartak beharrezkoak izango ditugu. Eredu berriak asmatu beharko ditugu elkarrekin, terrenoko eragile eta instituzio publiko; denentzat euskara norma eta inklusiorako giltza izango diren une eta gune desiragarriak.

Sentitzen ditugu jendartean hedatzen ari diren pentsamendu autoritario eta xenofoboak; entzuten ditugu ‘kanpokoa’ estigmatizatzen eta ‘iragana’ idealizatzen duten diskurtsoak egunero gure lantokietan, auzoetan, familia bazkarietan, hedabideetan… Guk argi eta ozen diogu ez girela etorkizunaz beldur. “Ez dok hamairu”, fatalitaterik ez da! Ez gira iragarpenek diotenarekin konformatzen, baitakigu auzolanean ingurumena eta geroa aldatzeko gai girela. Bataila horretan ez gira indartsuenak, baina irabaziko dugu gure borroka ederra delako. Euskal Herri eta Mundu anitzago, libreago, parekideago, justuago eta jasangarriagoa da jokoan!

Aurten ere, Mintzalasai festibala gomita batekin heldu da: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harlekuan, haur parkean, ezezagunekin harremantzerakoan… Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 13tik 22ra, familian edo lagun artean, euskaraz gozatzeko egitaraua eder eta idekia antolatu dizuegu aurten ere. Elkartzeko eta euskaraz gozatzeko aukerak ez dira faltako. Mintza!

Info+: https://mintzalasai.eus/eu/ekimenak/festibala/presentation


FUTBOL AMERIKARRA INIZIAZIOA

FUTBOL AMERIKARRA INIZIAZIOA

  • Irailak 16 | 18:30 | Biarritz

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01
02 03 04 05 06 07 08
09 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

2024(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2025e(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Gaur

2025e(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2025e(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2025e(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2025e(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.