mintzalasai

Euskaraz bizi

2 oren euskaraz zerbitzatzen ikasteko

Laguntzaileek euskaraz zerbitzatu eta publikokoek euskaraz manatzeko aukera emanen dien lehen ikaspen modulu bat sortu du Mintzalasai elkarteak. Gertakizun antolatzaileek urririk lor dezaketen "Besta euskaraz" Kit-ean oinarritzen da tailer hau.

Festilasaieko laguntzaileak lanean
irudia ikusi | Festilasaieko laguntzaileak lanean

2021eko Maiatzaren 18a | | ± 58s

Ariketa jostagarri eta dinamikoak lagun, agurtzen, kontatzen, produktuak zerrendatzeko nozio sinpleak ikasi eta erranaldi laburrak eraikitzen hasiko dira parte hartzaileak. Ahoskera eta hitzik gabeko komunikazioa ere aipatuak izanen dira.

Besta giroan lan egiten duten laguntzaileei zuzendua da modulu hau. Euskaldunak eta hiztunak ez direnen arteko ulermena sendotzeko, bai eta "Besta euskaraz" Kit horren erabilpena hobetzeko balio du ere.

Forma mailan arina eta parte hartzailea den Kitaren gisara, lehen ikaspen labur hau ahal bezain zabalki hedatzea du xede (Ikasle buraso elkarte, Gaztetxe, besta gertakizun handi, ikastola, kultur elkarte, besta komite…).

Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) eta Biarritz Hiriko euskara bulegoaren laguntzari esker argitaratua izan da.

Jakingarri+: https://mintzalasai.eus/euskara_bab/kit_besta


hari@