Haurrak euskaraz loratzen lagundu: burasoak eta etxea
Garai berezi hauetan, etxeak sekula baino dimentsio bereziagoa hartzen du.
2020eko Martxoaren 27a | ± 01min 25s
Zuek, buraso gisa, haurra euskaraz loratzen laguntzen duzue:
- Motibazio-iturri garrantzitsuak zarete: Haurrek zuekin dute mundua deskubritu, zuen laguntzaz lehen urratsak egin, lehen hitzak eman. Transmisioa eta afektibitatea lotzen dituzue. Mundua euskaraz edo euskararekin loturik erakutsi diezaiekezue.
- Zuekin denbora anitz pasatzen dute: Konfinamendutik haratago, ikerketa batzuek diote haurrek urteko beren denboraren %15a ikasgelan pasatzen dutela. Beren bizi-esparru gehien-gehienak, beraz, zuen esku artean daude.
- Etxea bizi-eremu berezia da: Burasoen euskara maila edozein izanik ere, ikasten ari ala aspaldiko euskalkian mintzo, etxeko intimitateak eskain dezake euskaraz goxatzeko hainbat parada, tresna eta erritualen inguruan, eskola/ikastolako lanak eginik, memento desberdin eta atseginak hartuz zuen artean.
- Partekatze mementoak garrantzitsuak dira: Etxean euskarazko liburuak, diskoak, filmak… eskura ukaitea funtsezkoa da. Horiez gain, zuekin zuzenean partekatuko dituzten mementoek dimentsio berezia hartuko dute berebaitan. Eta, horiekin batera, euskaraz bizitzeko motibazio sakonagoa.
- Zuek ere bazarete: Zuei pertsonalki, kolektiboki eta heldu gisa, euskaraz gustatzen zaizuena erregularki transmititzeak haurrei zerbait berezi eta iraunkor piztuko die. Euskaraz bizitzea handitzeari lotuko dute.
"Hainbat memento pribilegiatu ditugu haurrekin euskaraz partekatzeko: bizi eta goxa ditzagun!"