Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre
Sagardotegiko langileak euskararat hurbiltzen
Zerbitzu orduak baino lehen, Biarritzeko Kanbar sagardotegi berriko langileek euskara nozio batzuk eskuratu dituzte hiriko euskara zerbitzuarengandik.
2020eko Agorrilaren 10a | ± 35s
Hiru orduz, hizkuntzaren oinarriak aztertu zituzten, bezeroen aurrean eraginkor izateko: ahoskera, agurrak, tokira egokitutako hiztegia, kopuruak, kortesia... Euskarari lotutako aurreiritzi batzuk deseraikitzeko eta soziolinguistikaren nozio batzuk eskuratzeko baliatu ziren.
Jakina, hizkuntza bat ez da 3 ordutan ikasten. Baina batek erreflexu onak eta oinarrizko hiztegia eskura ditzake. Hasiera hori "Besta euskaraz" kitaren esparruan sortu zen eta hamar bat aldiz banatu zen (Festilasai, Mintzalasai, Biarritz-Amérique Latine Jaialdia…).
Doako proposamena, hemen galdetuz gero.