mintzalasai

Euskaraz bizi

Txillardegi-Hausnartu sariak banatu dituzte

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzte sariak eta irabazleak jakinarazi dituzte. Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria, Ipar Euskal Herrian euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatibo baten proposamenarekin.

2020eko Abenduaren 2a | ± 05min 34s

Irabazleen aurkezpenak Soziolinguistika Klusterraren ikusgai dira: http://www.soziolinguistika.eus/txillardegi-hausnartu

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreorde Jon Zaratek eta Soziolinguistika Klusterreko lehendakari Mikel Irizarrek bideo batean iragarri dituzte Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2020ko edizioan garaile izan direla lanen izenburuak.

LEHEN SARIA:

Ongi etorri. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa.

Egilea: Eneko Gorri Gantier (bideoa)

Epaimahaiaren esanetan saiakera honetan sistematizazio lan aberatsa egin du egileak. Ideia berriak eta ekarpen ugari jarri ditu mahai gainean. Hausnarketatik, eskaintza atomizatua gainditzeko eta Ipar Euskal Herrian bide berri batzuk zabaltzeko aukerak seinalatzen ditu. Xede taldeak oso ongi aztertu dituela eta azken urteetan argitaratu diren erreferentziazko lan asko bere hausnarketan integratu dituela ere aipatu da.

Laburpena:2020ko udaberrian mundu mailan zabaldu den pandemiak gure biziak inarrosi ditu, gure suntsierraztasuna eta jendartean diren desorekak aurpegiratuz.

Etxean konfinaturik, euskaraz bizitzeko, gozatzeko edo ikasten segitzeko baliabideak beharrezkoak izan ditugu. Eta bereziki horiek aterpetzeko espazioak ere. Eragile anitz edukiak partekatzen hasi dira molde erreaktiboan. Ipar EHan berean, "Etxean euskaraz" kanpaina abiatu zen eragile sozialen partetik eta erakunde publikoen babesarekin. Aspaldi lortu ez zen oihartzuna bildu zen. Eta asko ikasteko aukera ere.

Etorkizunera begirako galderak pausatzen ditu: nola hedatu euskaraz bizitzeko baliabideak, behar duten pertsonen eskura iritsi daitezen? Larrialdi egoeran posible izan den lankidetza eredua errepikatzen ahalko litzateke molde antolatu, gogoetatu eta anbiziotsuago batean? Eta tresna bateratu bat sortzearekin, beste premia periferikoei erantzuten bagenie ere?

Burutazio hauei erantzun batzuk proposatzea da lan xume honen helburua.

BIGARREN SARIA:

Euskara Tolosaldean: kartografia bat

Egilea: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria. (bideoa)

Lan honi buruz, epaimahaiak aipatu du lan osoa dela, datuz eta erreferentziaz ondo hornitua. Soziolinguistika kuantitatiboaren ikuspegi klasikoa erabili du, eskuragarri dauden datuen ustiaketa eta erabilera bikaina eginez. Gainera, ondorio argietara heldu da horien bidez. Alderdi positibo eta negatiboen azterketa zorrotza egin du eta horiek sistematizatuz proposamenetara urratsa ere barneratu da lanean.

Laburpena: Geldialdia: ezagutza gora, baina erabilera trabatuta. Atzerakada: arnasguneen galera nabarmena. Euskararekin lotutako adierazleek kezka sortu dute azken urteetan, batez ere eremu euskaldunetan. Zer gertatzen ari da? Azken hamarkadetan eskualde euskaldun batean izandako bilakaeraren analisia egin nahi du lan honek, informazio estatistikoa ustiatuta: Tolosaldea hartu da aztergai, eskualdeko 28 herriak, eta aldagai soziolinguistikoak eta bestelakoak gurutzatu dira, joerak eta horien oinarriak zein diren jakiteko. Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetakoa da Tolosaldea, baina ñabardura handiak daude herri batzuetatik besteetara. Urteotako aldaketa soziolinguistikoei buruzko iritziak eta ikuspegiak datuekin kontrastatzea, helburu horixe du azterketa honek.

HIRUGARREN SARIA:

Tokiko komunikabideak hizkuntza biziberritzeko eragile: Ipar Euskal Herriko eta Yukatan penintsulako hiru kasu-azterketa apreziatibo.

Egileak: Ainhoa Morón Lasa eta Beñat Garaio Mendizabal. (bideoa)

Epaimahaiak nabarmendu du gurea aztertzeko kanpoko erreferentziak baliatzea, Txillardegiren izpirituaren bidetik. Interesgarri ikusi da oinarri sozialeko eta bolondreseko ekimen txikiak sakon aztertzeko ahalegina. Arakatze apreziatiboa metodologia bezala ekarpen eta ikuspegi aberats bezala hautematen da. Aktibismo digitala eta oso gaur egungoak diren gaiak eta kontzeptuak barneratu dira lanean.

Laburpena: Hainbat ekimen daude abian mundu mailan jazotzen ari den hizkuntza galera azkar eta etengabea iraultzeko. Esaterako, hizkuntza gutxituak biziberritzeko ohiko tresnak dira tokian tokiko hedabideak; alde batetik, hizkuntza erabiltzeko aukera ematen baitute, eta bestetik, hizkuntza gutxituek ez duten prestigioa lortzen lagundu dezaketelako. Lan honetan Mexikoko Yukatan penintsulako eta Ipar Euskal Herriko hiru hedabide aztertu ditugu, yukatango maiera eta euskara sustatzeko sortu zirenak hurrenez hurren. Lanaren helburua hedabide horiek hizkuntza biziberritzeari egindako ekarpenak ezagutzea eta partekatzen dituzten ezaugarriak identifikatzea zen, eta horretarako, egitasmo horietako sortzaile eta esatariak elkarrizketatu ziren. Jasotako erantzunekin hizkuntza biziberritzeko hainbat ekimen-ildo eta joera interesgarri topatu dira, hizkuntza gutxituetako eragile eta kideentzako baliagarriak izan daitezkeenak.

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak

2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Euskal soziolinguistikaren ikerlarien lana bultzatzea eta ikerlari berriak eremu honetara biltzea bilatzen da. Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

Txillardegi – Hausnartu Soziolinguistika Sariak izenarekin, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.

Iturria & Info+: http://www.soziolinguistika.eus/txillardegi-hausnartu


FUTBOL AMERIKARRA INIZIAZIOA

FUTBOL AMERIKARRA INIZIAZIOA

  • Irailak 16 | 18:30 | Biarritz

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01
02 03 04 05 06 07 08
09 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

2024(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2025e(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Gaur

2025e(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2025e(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2025e(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2025e(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.