Euskara, ikastetxetik plazara
Haur batek esna dagoen denboraren %15 baizik pasatzen du eskolan. Beraz, hizkuntza bat naturalki barneratzeko orduan, garrantzitsua da ikas-denboratik kanpo erabiltzea. Aisialdi eta aktibitate eskaintza aberatsa da euskaraz: skate, dantza, surfa, zientziak, bertsolaritza, literatura, pilota, zirkoa, musika, yoga…
2021eko Urtarrilaren 4a | | ± 37s
Euskara naturaltasunez erabiltzeko eta hizkuntzarekiko atxikimendua garatzeko, beharrezkoa da haurrak eskolatik kanpo entzutea eta erabiltzea:
- Hizkuntza gehiago entzunez, hobeki menperatuko duelako.
- Euskaraz gustuko aktibitateak praktikatzean, hizkuntzarekiko atxikimendua eta motibazioa handituko zaizkiolako.
- Hizkuntza horri esker beste haur batzuekin harremanduko delako.
- Euskara ikastetxetik kanpo eta eremu informaletan erabiltzean, hiztegi berria ikasiko baitu eta hizkuntza egoera guztietara egokitzen jakinen baitu.
- Heldu euskaldunak euskaraz entzunez, erreferentzialtasun bat garatuko duelako.
Ikus BAM eskualdeko euskarazko aktibitateen eskaintza gure aurkitegian.