mintzalasai

Euskaraz bizi

Kultura euskaraz

Duela urte bat hasi zen krisi honek, besteak beste, kulturaren sektorea larriki jo du. Eta momentu berean ohartu gara bere garrantziaz. Ipar Euskal Herrian kulturaz modu presentzialean gozatzea zaila den garai honetan, beste bide batzuk eskaini nahi dizkizugu.

2021eko Otsailaren 2a | CC INAKI ZUGASTI | | ± 01min 56s

Besteak beste, kultura da elkarren arteko loturak josten dituena eta euskara gaur egun bizi bada, neurri handi batean kulturari esker ere bada.

Kulturak hizkuntza elikatzen eta gaurkotzen du.

Duela urte bat, konfinamendu garaian, euskal kultur eragile anitzek bi eguneko greba digital bat egin zuten eta ondorioz, 2020ko apirilaren 21 eta 22an ez zuten kultur edukirik partekatu sareetan. Haien aldarrikapen testuan galdetzen zuten: "Zer gertatuko litzateke aktorerik, bertsolaririk, dantzaririk, idazlerik, eskultorerik, gidoilaririk, komikilaririk, musikaririk, margolaririk, zinemagilerik ez balego? Zer jendarte genuke antzokirik, liburutegirik... kulturgunerik gabe? Nola antolatuko genuke hezkuntza sistema sortzailerik gabe?"

Nahiz eta Ihauteri garai hauetan zirtzilek, kaskarotek eta dantzariek gure herrietako plaza batzuk berpiztu dituzten, oraindik ere zaila zaigu kultur ekitaldietan presentzialki parte hartzea; zinemarik, kontzerturik, antzerkirik… gabe segitzen dugu. Horregatik, hilabete honetan euskarazko kulturaz etxetik gozatzeko bide batzuk proposatu nahi dizkizugu. Jakinez, egoera honetatik ateratzean, berriz plazetan, festibaletan, hitzaldietan eta liburu-dendetan ikusiko garela; kultura gozagarriago baita pantailetatik kanpo.

Hasteko, hona euskal kultura bere orokortasunean aurkezten duten atari zenbait:

  • Euskal Kultur Erakundearen webgune aberatsean, kultur agendaz gain, euskal artisten elkarrizketa sakonak eta arte adierazpideei buruzko fitxa tematikoak irakur daitezke: https://www.eke.eus/eu
  • Kultursharea atarian, Euskal Herri osoko kultur aktualitatea segi daiteke euskaraz: https://kultursharea.eus/
  • Frantsesezko webgune orokor bat aipatzekotan, Baskulture ataria dugu: https://www.baskulture.com/home
  • Azkenik, Etxepare Institutuaren webgunean ere, kultur adierazpide bakoitzari dagokion fitxa irakur dezakegu (antzerkia, musika klasikoa, arkitektura…): https://www.etxepare.eus/eu/euskal-kultura

2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Euskaraz bizi

2021eko uda, egonaldiak euskaraz

Egonaldi dibertigarriak prestatu ditu Uda Lekuk uda honetarako: piraten abenturak, mendebalde urruneko bizia, sukal’zientzilariak… Uda euskaraz jostatuz pasatzeko proposamenak 1. urtetik kolegiora!

Elkartea

"Euskara eskuz esku" tresna

Euskaltzaindiak EEE tresna sortu du Iparraldeko euskaldunentzat. Euskara batuaren arauak modu sinplean azaltzen ditu eta ezjakintasunak eta dudak argitzen laguntzen du.

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

  • 2021eko Apirilaren 19tik
  • Apirilaren 23ra
  • Biarritz
Zirko ikastaroa

Zirko ikastaroa

  • 2021eko Apirilaren 19tik | 10:00
  • Apirilaren 22ra
  • Baiona

2021(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04
05 06 07 08 09 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur