mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara Herriko Etxeetan, urratsez urrats

Administrazioetan, luzaz euskara debekatua edo zokoratua izan bada ere, euskararen aldeko urratsak ematen ari dira azken denboretan. Ildo horretan aitzinatzeko, herritarren eskaera soziala gako garrantzitsua da.

2021eko Maiatzaren 3a | | ± 01min 32s

Herriko Etxeetan euskara luzaz baztertua izan bada, pixkanaka izpi batzuk agertzen dira. 1950eko hamarkadatik, herri mugimenduek lan handia egin dute euskararen biziberritzearen alde. Euskalgintzak, militanteek tresna batzuk sortu zituzten, programatua zen politika linguizidio bati aurre egiteko: hedabideak, ikastolak, gau eskolak, aisialdi egiturak… Urte hauetan, baliabiderik gabe eta haizeak kontra izanez, herrigintza antolatu da eta tresna horiek abiatu ditu.

Azken 50 urteetan euskara herri mugimenduaren esku izan bada ere, duela 10 urte hasi ziren instituzioak dantza horretan sartzen, besteak beste Euskararen Erakunde Publikoaren bidez, eta berriki Elkargoaren bidez ere bai.

Artikulu serie honetan, Herriko Etxeetan eman diren edo ematen ari diren aitzinamenduak aipatuko ditugu: egoera zibilean diren berritasunak, Hendaia eta Itsasuko herriko etxeen iniziatibak, euskara teknikari postu berriak eta karriken izenen euskaratzea edo zuzentzea Elkargoko teknikarien eskutik.

Kasu guzietan Herriko Etxeen aitzinamenduak aipatuko ditugun arren, gako garrantzitsua dira herritarren presioa eta eskaera soziala. Euskara presenteago ikusi nahi duten herritarrek, galdea edo kexa helarazi behar diote Herriko Etxeari, zerbitzu bat euskaraz jaso nahi duen herritarrak, lehen hitza euskaraz egin beharko du Herriko Etxean sartzean, eta horrela transmitituko ditugu gure eskaerak eta gure beharrak. Instituzioak aitzinatzeko, herritarrak beharrezkoak baitira.


Biltxoko Txiki

Biltxoko Txiki

  • Urtarrilak 29 | 11:00 | Baiona
Zuberoako maskarada

Zuberoako maskarada

  • Urtarrilak 30 | 15:00 | Baiona

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur