mintzalasai

Euskaraz bizi

Egoera Zibileko berritasunak

Egoera zibila Herriko Etxeko zerbitzu publikoa da, zeinetan deklaratzen diren sortzeak, haurren aitortzak, ezkontzak eta heriotzak. Hilabete honetan, Miarritzeko Egoera Zibilean atzemanen dituzuen berritasunak aipatuko dizkizuegu: familia-liburu elebiduna eta izenak euskalduntzeko prozedura.

2021eko Maiatzaren 5a | | ± 01min 06s

Familia-liburu elebiduna

Familiari dagozkion egoera zibileko aktak biltzen ditu familia-liburuak. Bretainiako zenbait hiritan duela urte batzuk hasi ziren familia-liburu elebidunak banatzen, bretainieraz eta frantsesez. Euskal Herrian, Biarritz izanen da euskara eta frantsesezko familia-liburuak banatuko dituen lehen hiria. Eskuratzeko, jadanik Biarritzeko familia-liburu bat ukatea beharrezkoa da eta kontuan izan behar da familia-liburu elebidunak dimentsio sinbolikoa duela, beraz ez duela eragin juridikorik administrazioetan erabilia izateko. Oraindanik, eskaera formala egin dezakezue Egoera Zibilean edo biarritz.fr webgunean.

Izena euskalduntzea sinpleagoa da

Jende anitzen kasuan, nortasun agirian agertzen den izenak eta egunerokoan erabiltzen duenak ez dute bat egiten: paperetan Bernard, Pierre, Anne-Marie... deitzen diren batzuk bizian Beñat, Peio, Aña-Mari… izendatzen ditugu. 2017tik, izena aldatzeko prozedura errexagoa eta lasterragoa da ez baita auzitegira joan behar, Herriko Etxean bertan egiten da. Informazio gehiagorako, Egoera Zibileko zerbitzuan galdetu.



Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Elkartea

Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Euskarak bizitzen jarraitzeko aukera guztiak izango ditu kolektiboki zaindu behar dugula erabakitzen badugu. Hizkuntzek giza historian zehar, agertuz, aldatuz edo desagertuz etengabeko bilakaerak jasaiten dituzte. Bizkitartean, azken hamarkada horietan, mundua hizkuntza-aniztasunaren galeraren azkartzea bizitzen ari da. Hizkuntzalarien arabera, XXI. mendean zehar, gaur egun munduan existitzen diren 7.000 hizkuntzetariko erdia desagertzeko arriskuan da. Galera handi eta garrantzitsua beraz, hizkuntza bat ez baita komunikabide hutsa, pentsatzeko modu bat, mundua ikusteko molde bat eta kultura bat ere da.

"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa

  • 2021eko Ekainaren 17tik
  • Ekainaren 18ra
  • Baiona
ZirkaBaiona festibala

ZirkaBaiona festibala

  • Ekainak 17 | 11:00 | Baiona

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur