mintzalasai

Euskaraz bizi

Karrika izenak euskaratuz

Euskal Hirigune Elkargoko itzulpen zerbitzuak Herriko Etxeekin batera lan egiten dute herrietako karrika eta bide izenak euskaratzeko eta zuzentzeko.

2021eko Maiatzaren 5a | | ± 03min 01s

Karriken izenak pixkanaka normalizatuz eta arautuz doa, laster beharrezkoa izanen da helbide bakoitzean karrika izen bat eta zenbaki bat izatea. Helbideen normalizatze horren xedea zerbitzuak errexago iristea da: banaketak, sokorriak, zuntz optikoa. Helbideratze hori berritzeko momentuan, herriko etxe anitzek jotzen dute Elkargora, karriken izenak bi edo hiru hizkuntzetan ezartzeko.

Euskara teknikariek jadanik 70 bat Herriko Etxeekin lan egin dute eta orotara 140 lagunduko dituztela aurreikusia da (edo aurreikusten dute). Gehienetan, galdeak herriko etxe txikienen partetik heldu dira, hiri handietako herriko etxeetan beste baliabide batzuk dituztelako itzulpenak edo aldaketak beren baitarik egiteko.

Prozedura zehatza

Herriko etxeak bere bide taula igortzen die teknikariei, euskaraz edo frantsesez baldin badu, edo frantsesez bestela. Itzultzaileek zuzenketak edo euskaratzeko proposamenak zerrendatzen dituzte hainbat datu-base landuz. Orduan, lehen proposamen hori Euskaltzaindiara helarazten da, bertako Onomastika batzordeak landu dezan (izen bereziez arduratzen den batzordea). Hizkuntza akademiak lau asteko epean bere kontseiluak ematen ditu, eta horiek kontuan hartuz, herriko etxeko hautetsiek azken erabakia hartzen dute.

Kasu ezberdinak

Teknikariek kasu ezberdinak izaten dituzte mahai gainean:

  • Euskal jatorriko izenak, gaizki idatziak edo frantseseratuak
  • Jatorri gaskoiko izenak, gaizki idatziak edo frantseseratuak
  • Frantsesezko izenak
  • Izenik gabeko karrikak

Ortografia okerrarekin edo frantsesaren grafiarekin idatziak diren euskal edo gaskoi jatorriko izenen kasuan, nazioarteko normak dio toponimo bat idazteko, jatorrizko hizkuntzaren grafia errespetatu behar dela. Orduan euskarazko eta gaskoinerazko arauak segitzea gomendatzen dute.

Izenik ez duten karriken kasuan, gehienetan herriko etxeak proposamen batekin hurbiltzen dira eta teknikariek iritzi edo aholkuak ematen dituzte. Usu, karrika horretako etxerik edo baserririk zaharrenaren izenean oinarritzen dira: adibidez, baserriaren izena Etxeberri bada, karrikari “Etxeberriko bidea” izena ezartzen ahal diote.

Arlo grafikoa

Euskal Elkargoak “Helbideratze” fitxa grafiko bat ematen dio herriko etxe bakoitzari. Euskal Elkargoak proposatzen dituen karrika edo bide plaken deklinabide grafiko osoa ikus dezake bertan eta bere herriko bide plaken itxura eta edukia osatzen ahalko ditu. Fitxa honen bidez, herriak jakinaraziko du:

  • Zein plaka modelo nahi duen, proposatuak diren bien artean;
  • Zein bertsio nahiago duen, proposatuak diren 3 hizkuntza moldeen artean: elebakarreko plaka, plaka elebiduna ala plaka hirueleduna;
  • Agertu nahi d(it)uen mintzaira(k): euskara edo/eta frantsesa edo/eta okzitaniera gaskoia;
  • Hizkuntzen agertzeko ordena;
  • Plaka zolarentzat proposatu 4 koloreen arteko baten hautatzea.

Azpimarratzekoa da, bide plaka hauetan, mintzairak berdintasun osoan agertzen direla: elebitasuna eta hirueletasuna molde orekatuan tratatuak dira, zorrozki.


Besta familian eta lagunartean

Besta familian eta lagunartean

  • Irailak 26 | 10:00 | Biarritz
San Izpiritu auzoko bestak: mutxikoak

San Izpiritu auzoko bestak: mutxikoak

  • Irailak 26 | 11:00 | Baiona

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05
06 07 08 09 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur