mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskararen aldeko Tokiko Xartaz, euskararen alde urrats berriak

EUSKAL KONFEDERAZIOA Itsasun, 2021eko uztailaren 15an, Euskal Konfederazioak prentsa aitzinekoan oroitarazi du martxoaren 25ean Euskal Konfederazioak eta Itsasuko zenbait hautetsik euskararen aldeko Tokiko Xartaren aurkezpena herriz herri abiatua zutela publikoki azaldu zutela.

2021eko Uztailaren 20a | | ± 03min 28s

Elkarteak zehazten du urtarriletik aurkezpena 52 herritan eta 7 lurralde polotan egin dela eta bestalde Xartak proposatzen dituen engaiamenduen artean hautua egiten laguntzeko (49 opzioen artean 35 bederen hartu behar) herrietako hautetsiei zuzendu 3 bilkura tekniko antolatu zirela, maiatzaren 28, 29 eta uztailaren 5ean. Xarta izenpetzea mementoko 30 herri inguruk erabaki badute ere, elkarteak gehitzen du balitekeela hemendik abenduaren 3ra – hau da, xartak Europar kontseiluko ordezkarien presentzian ofizialki izenpetuko diren data – desmartxan herri gehiago sartzea.

Lehen herri izenpetzaileak

Lehen herri horiek hauek dira: Aiherra, Aiziritze, Amenduze Unaso, Anhauze, Arrosa, Azkaine, Baigorri, Baiona, Bidarrai, Donamartiri, Donapaleu, Ezpeleta, Gabadi, Gamarte, Getaria, Hazparne, Isturitze, Itsasu, Lakarra, Lekorne, Luhuso, Makea, Ortzaize, Sara, Senpere, Suhuskune, Urepele, Urruña eta Uztaritze.

Euskal Konfederazioak azpimarratzen du herri izenpetzaile batetik bestera egoera desberdinak atxeman daitezkeela:

Euskararen aldeko lana jadanik eramaten duten herri batzuei (Euskal Elkargoak proposatu hobekuntza kontratuaren bidez, adibidez), Europa mailako ezagupena emanen die Xartak;

Dispositibo berezirik gabe euskararen aldeko neurriak hartzen dituzten beste batzuei egunerokotasunean egiten dutenaren lehen ofizializatzea ekarriko die Xartak;

Eta orain arte euskararen alde guti egiten zuten herriei herri mailako hizkuntza politika abiatzeko parada eskaintzen die Xartak.

Tokiko hautetsiei hitza

Elkarteak bere hitz hartzea bukatzen du herrietako hautetsiei hitza emanez. Ondoko herrien lekukotasunak entzuten dira: Itsasu (Gillen Hiribarren), Ortzaize (Odile Falxa), Uztaritze (Nikolas Blain), Urruña (Pruden Sudupe) eta Donapaule (Pettan Ayçaguer). Bakoitzak azpimarratzen du Xarta izenpetzea zergatik erabaki duen, herri bakoitzean gaur egun euskararen garapena zertan den eta Xartari esker ematen ahalko dituzten urrats berriak. Denek azpimarratzen dute desmartxan manera bateratuan sartu izanaren garrantzia eta eramana izan den elkarlana.

Ondoko urratsak

Euskal Konfederazioak hitza berriz hartzen du ondoko urratsak oroitarazteko:

  • Europar kontseiluak finkatu prozesua segituz, uda honetan Xartak igorriko zaizkio ontzat eman ditzan
  • Sartzean herriek Xartak formalki onartuko dituzte bozka bidez herriko kontseiluan
  • Abenduaren 3an Xarten izenpetze ofizialak Europar kontseiluko ordezkarien presentzian

Xarta izenpetzeko herrien deialdia

Hautetsiek hitza berriz hartzen dute prentsaurrekoari buakera emateko. Azpimarratzen dute egoerak desberdinak izanik ere gaur bilduak direla gauza bat baitute amankomunean: euskararen garapenean urrats berriak emateko gogoa, tresna amakomun batekin, desmartxa amakomun batean.

Bestalde, oroitarazten dute euskararen berreskurapen prozesuan herriek dituzten ardura eta erantzukizuna, herritarrengandik instituziorik hurbilena izanki.

Epe motzean ipar Euskal Herriko herri guziek hizkuntza politika bat abiaturik izan dezaten nahi luketeenez, prentsaurrekoa baliatzen dute gainerateko herriei deialdia luzatzeko, hauek ere Xarta izenpe dezaten. Zehazten dute Euskal Konfederazioa prest dela herriz herri aurkezpenak egiten segitzeko eta hauek ere, lehen herri izenpetzaile gisa, beren esperientziaren berri emateko prest direla, lagungarri izan daitekeelakoan.

Beren hitz hartzea bukatzen dute oroitaraziz euskararen geroa instituzioetan ere jokatzen dela, eta berezikiago herriko etxeetan.

Iturria: https://www.enbata.info/articles/euskararen-aldeko-tokiko-xartaz-euskararen-alde-urrats-berriak/


Itzuli, itzultzaile neuronala

Elkartea

Itzuli, itzultzaile neuronala

Itzuli, itzultzaile automatikoa eskuragarri da Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean; itzulpenak bere baitatik egiten ditu euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara. Tresna hori Eusko Jaurlaritzak garatu du Vicomtech ikerketa aplikatua egiten duen zentroarekin; Euskararen erakunde publikoak proiektuan parte hartu du, Ipar Euskal Herriko testu elebidunak bilduz, tresna elikatzeko.

Bi batzorde Biarritzeko Herriko Etxean euskararen alde

Euskaraz bizi

Bi batzorde Biarritzeko Herriko Etxean euskararen alde

Badu orain hiru hamarkada Miarritzeko Hiria engaiatua dela euskararen biziberritzearen alde. Azken urteetan hizkuntza politika publiko bat martxan ezarri du, terrenoko eragileekin lankidetzan eta beste instituzioekin batera. Bide horretan segitzeko, Euskararen Gidaritza Batzordea eta Euskararen Herri Batzordea berrabiatuko dira aurten.

Nini irakurleak

Nini irakurleak

  • Uztailak 27 | 16:30 | Baiona
Pijama gaualdia

Pijama gaualdia

  • Uztailak 27 | 19:30 | Baiona

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04
05 06 07 08 09 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur