mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskaraz xuxen idazteko 5 tresna

Zuzentzaileak, hiztegiak, corpusak... Interneten atzeman ditzakezun baliabideak.

2021eko Urriaren 9a | | ± 03min 47s

Zuzentzaile ortografikoa

Xuxen

Xuxen euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da. Xuxenek, bere bertsio guztietan, gorriz azpimarratzen ditu gure akats ortografikoak; berdez edo urdinez azpimarratzen ditu hitzak, zuzenak izan arren Euskaltzaindiak beste forma bat hobesten duen kasuetan; azkenik, zenbait akats gramatikal ere berdez edo urdinez azpimarratu eta zuzentzeko proposamena egiten du.

Eskuragarri da Libreoffice/Microsoft Office, web nabigatzaileetan, online…: www.xuxen.eus/eu/home

Hiztegi elebidunak

Hitz bat beste hizkuntza batean (frantsesa-espainola-ingelesa) heldu zaigularik burura, hiztegi elebidunetan egin dezakegu kontsulta.

Nola Erran: http://www.nolaerran.org/

Elhuyar: https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia

Arauak

Euskara batuan idaztean, Euskaltzaindiak finkaturiko arauak errespetatzeko, errexki atzeman eta kontsultatzen ahal ditugu:

Euskaltzaindiaren hiztegia (hitz baten ortografia eta erabilera xerkatzeko): https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&Itemid=410

Euskara batuaren esku-liburua (euskara batuari buruzko arau guziak sinplifikaturik eta laburturik; paperezko bertsioan ere eskuratzen ahal da): https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

Estilo liburuak

Estilo liburuak testuak hizkuntza batean era egokian idazteko irizpide eta aholkuak zehazten dituzten argitalpenak dira.

EIMAren estilo liburuak: https://irale.hezkuntza.net/eu/eima-estilo-liburuak

Manera sinplean azaltzen dira arauak, badira bi bereziki baliagarriak:

Kalko okerrak (nola zuzendu beste hizkuntzetatik hartzen ditugun egitura okerrak?): https://irale.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid=b8a54aec-4869-40c3-8b12-a9693d1abfef&groupId=17604

Ortotipografia (euskaraz nolako puntuazioa, tipografia, etab. erabili behar da?): https://irale.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid=cf9cea5b-a986-456e-8ab5-ef1c2eddf80f&groupId=17604

Berriaren estilo liburua

BERRIA egunkaria idaztean —eta irakurtzean— izan ohi diren hainbat arazo seinalatu, eta konponbide praktikoak biltzen dituzte biziki argia den webgunean: https://www.berria.eus/estiloliburua/

IKASen DUDAKEN eskuliburua

Fitxa sinple batzuen bidez, euskaraz usu egiten diren pettoak azaltzen ditu eta zuzentzen laguntzen du.

Helbide honetan atzemanen duzue: www.dudaken.ikas.eus

Corpusak

Corpusak testu multzoak dira eta hitz edo egitura batekin dudan bagira, corpus batean kontsulta dezakegu orokorrean testu gehienetan nola erabilia izan den.

Ereduzko Prosa Gaur (EPG)

EPG izeneko corpusean ikus dezakezu nola erabiltzen diren euskara modernoak hitzak beren testuinguruan. Hitz bat aukeratuz gero, hitz hori biltzen duen esaldia bistaratuko zaizu, eta aplikazioak emango dizkizu xehetasun guztiak: nork erabiltzen duen, nondik hartua den, eta abar:

https://www.ehu.eus/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/

Dabilena corpusa

Webguneak hiru atal nagusi ditu: 'Non erabili da?', 'Nola itzuli da?' eta 'Zer hitzekin konbinatzen da?'.

'Non erabili da?' atalean, bilatu nahi den hitza zer webgunetan eta zer testuingurutan agertu den ikusi ahal da. 'Nola itzuli da?' atalean, corpus elebiduna kontsulta daiteke. Eta 'Zer hitzekin konbinatzen da?' atalari dagokionez, euskarazko hitz jakin bat zer beste hitzekin batera erabiltzen den ikusteko erabil daiteke. Bestalde, konparazio bilaketak ere egin daitezke, hots, bi hitzen erabileraren arteko konparazioa egin daiteke.

https://dabilena.elhuyar.eus/