mintzalasai

Euskaraz bizi

Ateraldi ideia: Olentzeroren baserria eta Izenaduba basoa

Mungian (Bizkaia) kokatua da euskal mitologiaren inguruko parkea. Negu honetan familian egiteko ateraldi polita izan daiteke.

2021eko Urriaren 8a | | ± 01min 00s

Negu honetarako esperientzia magiko bat xerkatzen baduzue, Mungiako Izenaduba basoan atzeman dezakezue. Euskal mitologiari buruzko lehen interpretazio zentroa da eta 6000 metro karratuko parke batek eta Olentzeroren baserriak (Bizkaiako baserririk zaharrena) osatzen dute.

Izenaduba Basoan euskal mitologiako pertsonaiek bizia hartzen dute, eta beren istorioak, mitoak eta elezaharrak era ludikoan kontatzen dituzte publiko guztientzat.

Joko eta atrakzioen artean, 3D simulagailua, "Mariren koba", "Tartalo eta Haritz sakratua", "Baso magikoa eta labirintua", "Txondorra" atzematen dira. Gainera, haurrek ilusioz bisitatzen ahalko dute Olentzeroren etxea eta agian zuzenean berekin hitz egiten ahalko dute…


Kontaktua

  • Helbidea: Landetxo Goikoa- 48100Mungia
  • Telefonoa:+34946 740 061
  • Helbide elektronikoa: olentzero@izenaduba.com
  • Webgunea: http://www.izenaduba.com
  • Ordutegia: Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, ikastetxe eta taldeentzako bisitak antolatzen dituzte. Bestalde, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako zabalik egoten da.



2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.