mintzalasai

Euskaraz bizi

2022, Hitza eta ekimena indartzeko urtea

Azken bi urteetan kolpe gogorrak jaso ditu euskalgintzak ere: ekimen gibelatuak, ezeztatuak, mugatuak… Hala ere, datorren urteari itxaropentsu begiratzen diogu euskaltzaleek, bi ekimen garrantzitsu izanen baititugu: Korrika eta Euskaraldia.

2021eko Abenduaren 10a | | ± 02min 05s

Hitza eta ekimena indartzeko urtea

Euskararen mugimenduetan, azken urteetan zabaldu da hitzetatik ekintzetara jauzia egiteko beharra, euskararen alde egotetik alde egitera, konpromisoak hartzera.

Horretarako aukera bikaina eskainiko digu datorren urteak, Korrikan parte hartuz, kilometroak erosiz, korrika kulturala antolatuz, Euskaraldian ahobizi edo belarriprest txapa jantziz, gure herrian ariguneak sortuz eta ekimen hauek antolatzeko batzordeetan eraginez.

Pandemiak eta azken hilabeteetan izandako euskararen aurkako erasoek oroitarazi digute orain arte irabazitakoa gal dezakegula eta euskara garatzen segitu beharko dugula, hats berri batekin.

Euskaraldiaren eta Korrikaren antolatzaileek 2022a euskararen urtea izatea lortu nahi dute, aro berri baterako abiapuntua. Hitzekin dio 22. Korrikaren leloak, eta Hitzez ekiteko garaia 3. Euskaraldiarenak.


Bi ekimenen antolatzaileek argi dute 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango dela.


Korrikaren 22. Edizioa

2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era ibiliko da lekukoa eskuz esku Amurriotik Donostiara “Hitzekin lemapean. 11 egun izango dira, eta 2.500 kilometro inguru. Azken egunean, Donostian jakinen da aurtengo Korrikaren mezua, lekuko barnean milaka kilometro egin dituena.

Bestalde, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dituzte, "34 urteko ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako".


Euskaraldiaren 3. Edizioa

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da eta proposamen berriak eginen dizkie ahobizi eta belarriprestei beren hizkuntza ohiturak alda ditzaten. Bestalde, ariguneen kontzeptua finkatzeko urtea izanen da ere.

Hitzez ekiteko garaia” izanen da leloa. Harreman sozialak mugatuta egon dira hilabeteetan, eta hizkuntza ohituren aldaketan jauzi berri bat emateko hitza eta ekintza uztartzeko beharra azpimarratu nahi dute. Hitzaren bidez eragiteko deia egiten zaie herritar eta entitateei, hitza baita hizkuntza ohiturak aldatu eta inertziak apurtzeko tresna nagusia.


hari@
Hendaia euskaraz

Elkartea

Hendaia euskaraz

2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urtero, ekitaldi hau udaberriarekin batera datorkigu. Euskara garatzeko, natura berriztera eta bere jantzi ederrenak janztera bultzatzen duen indarrez beterik izan nahi genuke.

Eusko egunan dugu hitz ordua

Elkartea

Eusko egunan dugu hitz ordua

Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urtebetetzea ospatzeko aukera izanen da, Eusko Eguna besta herrikoiari esker. Mintzalasai han izanen da, tailerra eskaintzeko, elkarteen herrixkan parte hartzeko eta kit besta euskaraz biziarazteko.

Manaketa kolektiboak

Elkartea

Manaketa kolektiboak

"Egun 1 - Hitz 1" egutegi permanentea kolektiboa manatzen ahal duzu, ikastola, gau eskola, herriko etxe, enpresa edo elkarte baten baitan banatzeko.

Mintzapraktika saioa

Mintzapraktika saioa

  • Martxoak 21 | 18:00 | Biarritz
Euskararen egoera soziolinguistikoa

Euskararen egoera soziolinguistikoa

  • Martxoak 21 | 18:00 | Baiona

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05
06 07 08 09 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2023(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Gaur