Nafar away emankizuna Kanalduden ikusgai
Hamaika Telebistak ekoiztu duen Nafar Away saioa Kanalduden izanen da asteazken guziz, 20:30etan.
2022ko Urtarrilaren 10a | | ± 25s
Nafarroako txokoak erakustea da Nafar Away saioaren asmo nagusietako bat, eta euskara dute hari gidari. Yasmine Khris Maansri da aurkezlea, Iruñean bizi den Marseilarra eta 9 saiotan, Nafarroan zehar bidaiatuko du eskualde bakoitzean geldituz: Erronkari, Sakana, Irunberri, Baztan...
Hemen ikusgai lehen saioa: https://kanaldude.eus/albisteak/665-nafar-away
Ondokoak, asteazkenero, Kanalduden.