Elgarretaratzeak azterketak euskaraz pasatzearen alde
Seaskak eta Azterketak Euskaraz! Kolektiboak mobilizazioak antolatu dituzte urtarrilaren 14ean, Baionan, Donibane Lohizunen, Kanbon eta Donapaleun.
2022ko Urtarrilaren 11a | | ± 52s
Joan den abenduaren 16an frantses Hezkuntza Ministerioak azterketak arautzeko zirkularra plazaratu zuen. Murgiltze eredua baliozkoa zela erran zuen eta bide batez baxo azterketaren frogak euskaraz egiteko aukera aurreikusi zuen.
Alta, baxoaren erreforma berria aplikarazi denetik, ikasle eta irakasleek ez dute ziurtasunik frogak euskaraz pasatzeko. Brebetaren kasuan ere, ez da bermerik. "Aurten azterketak euskaraz izan daitezen irabazi behar dugu, eta horregatik mobilizazioak jendetsuak izatea inportanta da", azpimarratu du Seaskak.
Horregatik, dei egiten diete ikasle, guraso, irakasle eta euskaltzaleei urtarrilaren 14an, 18:30ean karrikak hartzera:
-Baionan, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzaren aitzinean.
-Kanbon, Estatuko zerga etxearen aitzinean.
-Donapaleun, Herriko Etxearen aitzinean.
-18:00etan Donibane Lohizunen, autobus geltokian.