Eskola hirueledun bat Donostian
Larrun eskolak 2020ko irailean ireki zituen ateak 2 eta 3 urteko haurrentzat. Euskara, frantsesa eta espainola lantzen dituzte eta urtero, gela berriak irekiko dituzte.
2022ko Urtarrilaren 21a | | ± 57s
Donostiako Amara auzoan kokatua den eskola hau lehena da Euskal Herrian euskaraz, frantsesez eta espainolez funtzionatzen. Ama-eskolan, euskaraz eta frantsesez bakarrik ikasten dute haurrek (irakasle bat hizkuntza bakoitzean). Lehen mailan txertatuko litzateke espainola.
Oraingoz ama-eskola bakarrik ireki dute, baina aurreikusten dute 2023-2024 ikasturtean lehen maila irekiko dutela.
Hizkuntza proiektuaz gain, hezkuntza proiektu berezitu bat ere landu dute: “Reggio Emilia, Montessori, Waldorf, Freinet eta antzeko mugimendu pedagogikoetan inspiratuta, gure proiektua Mondragon Unibertsitatearekin (MU) elkarlanean eraiki da, gizartea eraldatzen duen herritartasun kritikoa, parte-hartzailea eta demokratikoa eraikiko duen eredu pedagogikoa bat proposatzeko asmoarekin.”
Metodologia aktiboa baliatzen dute “txoko” berezituetan antolatua dena eta usu kanpora joaten dira, inguruko parkeetaz gozatzera.
Informazio gehiago: https://www.larrun.org/eu/