mintzalasai

Euskaraz bizi

Etxean euskaraz trebatzen segitzeko

Hizkuntza bat ikasteko manerarik onenak kurtsoak eta praktika dira, baina etxetik ere eta gure kabuz, euskara lantzen segi dezakegu.

2022ko Abenduaren 3a | | ± 01min 10s

Sarean eskuragarri diren zenbait tresna bildu dizkizuegu hemen.

Ikasbide metodoa

AEK eta IKASen eskutik heldu zaigu metodoa. Hiru euskarrik osatzen dute euskara ikasteko metodoa, hala nola, ikasleen fitxategiak, Ikasen web atarian diren fitxategiko elkarrizketek eta irakasleen gidaliburuak.

Hemen eros daiteke: https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ikasbide-1-a11/aek/9782849631676


Bakarka metodoa

Euskara bakarrik ikasteko metodoa da, 5 liburutan.

Hemen eros daiteke:https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/bakarka-1-frantsesez-erantzunak/letamendia-jose-antonio/9788415337102


Kurtsoak podcast moduan

Herritartzen euskara kurtsoak Gure Irratiako laguntzaileek grabatu zituzten eta Radiokulturak hedatzen ditu.

https://labur.eus/euskarakurtsoak


Ariketa batzuk sarean

Egunean 17 minutu:https://www.17-minute-languages.com/fr/apprendre-le-basque/?id=JV44281-ADS-FR-bas#p4

79 ikasgai euskarari buruz:http://www.bascorama.com/BASQUE_COURS/index_Basque.htm

Internet bidez ikasteko Boga metodoa (izena eman behar da):http://www.ikasten.ikasbil.eus/course/view.php?id=13371&lang=en


Praktikatzeko jokoak

https://www.quia.com/jg/66991.html

http://euskalplay.azkuefundazioa.org


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.