mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskal Herriaren bihotzean, Nafarroako bardeak

Usu entzuten dugu Euskal Herria txikia bada ere, bere paisaia aniztasuna harrigarria dela: itsasoa, mendiak eta basamortua. Eta egia da, Nafarroan Bardeetako basamortua dugu.

2022ko Martxoaren 14a | | ± 01min 20s

UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen eta bertako fauna eta flora Afrikako kontinenteari dagozkio, ez Iberiar Penintsulako iparraldeari.

Pista eta bideen sare handi-handia du, besteak beste Pirinioetatik datorren Erronkariarren Errege Altxonbidea, eta oinez nahiz bizikletaz ibilbideak egiteko aukera ematen du, ingurune amaigabe batean. Autoz ere egiten ahal dituzu bisitak, jakina, edo quad, segway edo buggie bat ere har dezakezu, tokiko enpresekin harremanetan jarriz gero.

Info+: https://www.visitnavarra.es/eu/errege-bardea

Senda Viva parkea:

Behin Bardeetara familian hurbilduta, merezi du Senda viva parkera joatea. Gune handia da, eta bertan animaliez, ikuskizunez, atrakzioez eta txikientzako eta ez hain txikientzako bestelako hainbat planez gozatzen ahal da.

Info+: https://www.visitnavarra.es/eu/abentura-parkeak

Erreserbak: https://sendaviva.com/eu/

Tutera

Senda Vivatik ordu erdira, Tutera hiria dugu. Historiaz josia dago: musulmanek 802. urtean sortu zuten, nahiz eta lau mendez elkarrekin bizi izan ziren musulmanak, juduak eta mozarabiarrak. Horiek guztiek kultura mestizajea eragin zuten, gaur egun hiriko karriketan oraindik sendi daiteke.

Info+: https://www.visitnavarra.es/eu/tutera


Olentzero

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.