Holtzarte, Santa Grazi, Xiberoan gaindi
Xiberoko xokorik magikoenetako batzuk ere ekarri ditugu zerrenda honetara. Kakuetako arroila da dudarik gabe ezagunena, baina aurtengo sasoinean ere hetsia izanen da.
2022ko Martxoaren 14a | ± 38s
Holtzarteko zubia:
Basabürüako paisaia, arroil sakonez osaturik dagoen paisaia karstikoa da, zeinetan Holtzarteko arroilak (100 eta 300 metro arteko altuerarekin), Kakuetakoarekin batera ikusgarrienak diren. Bi erreka (eta arroil) hauek batzen diren lekuan dago Holtzarteko zubi famatua (580 m-tako altueran).
Info+: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-a-pie/logibar-holtzarteko-zubia-5027766
Santa Grazi herriak xarma berezia du eta bertan bisita daiteke La Verna harpea ere: https://www.sainte-engrace.com/index.php/eu/
Xiberoa ezagutzeko beste pista batzuk: https://ehfurgo.eus/2017/09/01/xiberoa/