Euskararen aldeko diskurtsoen berritzeari buruzko gogoeta
UEUren udako ikastaroen karietara, Euskararen aldeko diskurtsoen berritzeari buruzko gogoeta zikloari amaiera emanen zaio, uztailaren 12an, Baionan.
2022ko Ekainaren 8a | | ± 01min 26s
2021eko Udako Ikastaroetan, Euskal Herri osoko euskaltzale batzuek euskalgintzaren maparen marrazteari eutsi zioten. Elkar ezagutza indartzea eta nazio mailako saretzea ziren helburu. Egun horretan hainbat premia agertu ziren, hauen artean Ipar Euskal Herrian diskurtsoen berritzearen beharra. 20 pertsonez osatutako multzo batek, gai horri buruzko gogoeta eraman da 9 hilabeteko gogoeta ziklo bati esker.
Goizean, Mintzalasai, Euskararen Urtaroa eta Hendaia euskaraz ekimenetan atera diren ondorio nagusiak eta galderak partekatu eta kontrastatuko dira. Arratsaldean, parte hartzaileen arteko elkar-ezagutza eta saretzea indartzeko dinamika proposatuko da.
Jadunaldi hau UEUk, Mintzalasai ekimenak, Euskal Hirigune Elkargoak, Hendaia Euskarazek eta Erabil kolektiboak #ElkarEkin antolatu dute.
UZTAILAREN 12ko EGITARAU ZEHATZA
9:00 HARRERA. Egunaren helburuak eta edukia.
9:30 IBILBIDEA. Egindako lanaren aurkezpen grafikoa eta dinamikoa.
10:30 Atsedena.
11:00 TALDE LANA. Diskurtso berriak finkatzen.
12:00 GOGOETA PERTSONALA. Nola ekarri diskurtso berritu hauek nire egiturara?
12:30 Bazkaria.
14:00 TALDE DINAMIKA. Parte hartzaileen arteko ideia trukatze eta saretze saioa.
Euskarari lotutako gai bat hautatu eta goazen horren inguruan trukatzera, talde txikian.
16:00 Bukaera.