mintzalasai

Euskaraz bizi

Aurten ikusten ahalko dituzun bi pastoralak

Aurten bi pastoral prestatzen ari dira Euskal Herrian. Lehena, uda honetan emanen dute Muskildin eta bigarrena, berriz, udazkenean Xaretan.

2022ko Uztailaren 18a | ± 02min 34s

Simone Veil pastorala

Hilabete luzeen lanaren emaitza, Simone Veil pastorala, hiru aldiz aurkeztuko dute Muskildin uda honetan:

  • Uztailaren 24an, igandez, 15:30ean
  • Uztailaren 31an, igandez, 15:30ean
  • Agorrilaren 6an, larunbatez, 15:30ean

Sartzeak salgai dira Uztailaren 4tik goiti, interneten: https://www.helloasso.com/associations/xenda-berriak edo presentzialki:

  • Maulen, Euskalduna jatetxean
  • Atharratzen, M'Aud arrpoa saltegian
  • Donapaleun, La ferme Souletine saltegian
  • Donibane Garazin, Paris epizerian
  • Baionan, Elkar dendan

Gaia: "Simone Veil Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruetarat igorria izan zen 17 urte baizik ez zituelarik, 1943an. Handik ilki zenez geroztik, bizi osoan jendeen eskubideen alde aritu zen lanean. Hasteko, magistratu gisa, Frantziako kartzeletako presoen bizi baldintzen alde; oroz gainetik, emazte presoen alde. Frantziako Osagarri ministro izatera heldu zen, Jacques Chiracen gobernuan. Abortua legeztatzearen alde borrokatu zen ministro gisa, 1974an, eta ondoko urtean bere deitura daraman legea onartu zen: Veil legea. 1979an, Europako Parlamentuko lehen lehendakaria izan zen garaian, "lan handia" egin zuen Alemania eta Frantziaren arteko harreman baketsuen alde." (Berria, 2022-01-18)

Hur Xenda elkartea da antolatzailea; Battitta Berrogain idazlea; Maite Davant errejenta, eta Sophie Larrandaburu kantoreen eramailea.


Maddiren trajeria

Zugarramurdi, Sara, Urdazubi eta Ainhoako biztanleek bat egin dute Gerardo Munguiak iruindarrak idatzi duen ‘Maddiren trajeria’ pastoralean parte hartzeko. "Behin batean, ez dakigu nola, sorginen bidean, neska gazte bat oreina bilakatu zen. Tragedia gertatuko zen ehiztariaren zakurrek hil zutenean"... Piarres Lafittek bildu zituen bertsoak ezagunak bilakatu dira Benito Lertxundik kantatu dituelarik eta hauetan oinarritu da Gerardo Mungia "Pintx" idazlea kondaira hau moldatzeko.

EMANALDIAK

2022ko Urriaren 15 eta 16an Zugarramurdiko lezean.

2022ko Urriaren 22 eta 23an Saran.

Info+: https://www.facebook.com/maddipastorala


Zer da pastoral bat?

Herri-antzerkia da, batez ere Xiberoan ospatzen dena, kanpoan. Antzerkia bertsoz egiten da eta süjet edo pertsonaia nagusi baten bizitzan oinarritzen da, gaiztoen eta onen arteko borroka baten arabera egituratuz. Seguru aski Erdi Aroko antzerkian du jatorria, nahiz eta lehen idazkiak XVII. mendekoak izan. Urtero Zuberoako herri bati egokitzen zaio udan pastorala bi alditan antzeztea. Errejentak zuzentzen du eta herritarrek antzezten dute pastorala.


hari@
Gu ere oporretan gira!

Elkartea

Gu ere oporretan gira!

Pausa bat hartzen dugu eta irailean motibaturik itzuliko gira Mintzalasai festibalarekin. Balia ezazue udako giroaz pantailetatik urruntzeko, gozatzeko. Sartzean ikusiko dugu elgar. Uda on!

Festibala prestatzen ari gira...

Elkartea

Festibala prestatzen ari gira...

Mintzalasai festibalaren 11. edizioa 2022ko irailaren 19tik 25erat iraganen da, astelehenetik igandera. Udako etenaldia aitzin, antolatzaileak prestaketa lanean ari dira.

Baionako bestak euskaraz

Euskaraz bizi

Baionako bestak euskaraz

Ate joka ditugu Lapurdiko hiriburuko bestak. Uztailaren 27tik 31ra iraganen dira, asteazkenetik igandera. Bestak euskaraz bizitzeko pista batzuk bildu ditugu hemen.

Udako

Euskaraz bizi

Udako "Zinema Kanpoan" zikloa

Euskal kultur erakundeak bultzaturik eta koordinaturik, Zinema kanpoan zikloaren karietara, uda hontan euskal filmak ikusgai izanen dira Iparraldeko lau herrietakoplazetan, iluntzeko tenorean. Euskal zinemak jalgi hadi plazetara!

Udako kontzertua: Pottoroak

Udako kontzertua: Pottoroak

  • Agorrilak 23 | Baiona

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Gaur

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur