Festilasai, inoiz baino indartsuago
Auzolanean antolatzen den Miarritzeko Festilasai festibalak bere 16. edizioa ospatuko du agorrilaren 5ean eta 6an.
2022ko Uztailaren 25a | | ± 38s
15 urtez erabili duten errezeta bera aurkituko dugu aurten ere Moura etorbidean: lagun talde motibatu eta engaiatu bat, zuzeneko musika, skate eta street art emanaldiak, aire librean eta prezio eskuragarrian.
Programazio aldetik, skate erakustaldiak, street artea eta lasai herrixka izanen dira, kontzertuez gain. Ostiralean, Gezi taldea, Kho Shin Moon, Willis Drummond eta Sega Sound Killers; eta larunbatean, David Cairol, Pog Mahone, ASM (A state of Mind) eta Throes + The Shine izanen dira.
Info+: https://festilasai.com/eh/