mintzalasai

Euskaraz bizi

Gazteak mintzo: Soziolinguistika jardunaldia Hendaian iraganen da

Apirilaren 25ean, asteartearekin, Hendaiako Gaztelu Aretoan iraganen da Soziolinguistika Klusterraren Jardunaldia: "Gazteak mintzo: diskurtsoak eta etorkizunerako proiekzioak.".

2023ko Martxoaren 15a | | ± 01min 24s

2023ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia14 eta 20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremanaezagutu eta aztertzeari eskainiko zaio.Hizkuntzekin lotuta dituzten bizipenak eta bizipen horietatik eraikitzen dituzten euskararen gaineko diskurtsoakezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko topaketa izango da Jardunaldia.

Nola ikusten dute gazteek euskararen egoera? Nola kokatzen dira auzi horren baitan? Zein toki du euskarak euren identitatean? Zein bizipen baikor eta ezkorrekin lotzen dute? Nola ikusten dute euskararen aldeko mugimendu soziala eta kulturala? Nola baloratzen dute erakunde publikoen jarduera? Zer diote helduon diskurtsoez? Nola iristen zaizkie? Nola proiektatzen dute etorkizuna?

Galdera horien eta gehiagoren inguruan jardungo dute Jardunaldian bilduko diren soziolinguistika ikerlari, teknikari, erakunde-arduradun, irakasle eta euskararen aldeko ekintzaileek datorrenmartxoaren 23an Hendaiako Gaztelu aretoan.

Egun osoko egitarauan hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak izango dira ikuspegi eta bizipen desberdinen ekarpenetik elkar aberasteko eta elkar elikatzeko. Soziolinguistika aditu eta ikerlariez gain, gazteen euren ahotsa presente egotea bermatuko da aipatutako saioetan.

Dagoeneko izena eman daitekewww.soziolinguistika.eus/jardunaldiaweb-orrian.

50 euroko prezioa du matrikula arruntak (bazkaria barne); 30 euroko prezio murriztua dago ikasleentzat, langabetuentzat eta Soziolinguistika Klusterreko bazkideentzat.

Ikus egitaraua:


Artikuluaren eranskinak

hari@
2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.