mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara ikas(araz)teko garaia da!

Sartze huntan ere, Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak komunikazio kanpaina bat abattu dute, helduak euskara ikastera bultzatzeko. Afixez gain, lekukotasun bideoak ere hedatu dituzte.

2023ko Irailaren 7a | | ± 02min 09s

Haurren eskola bidezko transmisioa garatzen ari den garaiotan,helduen euskalduntzeaerronkaestrategikoa da oraindik. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoko datu soziolinguistikoek erakusten dute euskaldunen erdiak 50 urte baino gehiago dituela eta 25-49 urtekoetan, %16k baizik ez dakiela euskaraz. Belaunaldien arteko erabilera ahalbidetu nahi baldin badugu, ezinbestekoa da publiko horrek euskaraikasteko bideak zabaltzea.

Zeregin kolektiboa

Lan horretan ari dira Ipar Euskal Herriko euskaltegiak azken hamarkada luzeetan. Milaka herritar euskaldundu dira gau eskolei esker, eta horren gibelean euskara irakasleen ekarpenatxalogarriada. Azken urteetan, instituzio publikoek helduen irakaskuntzaren egituraketa laguntzen dute eta iritzi publikoan eragiteko kanpainak ere egiten dituzte, “Vivez le Pays Basque en VO” horren lekuko argia izanki.

Euskaraz bizi nahi dugunok ere badugu zer egin, inguruko laguna, lankidea, auzoa edo familiakoa euskalduntzera akuilatuz. Norberak atzemanen ditu argumentu egokienak, baina gure solasaldietan gaia mahaigaineratzeak merezi du. Baina ez da aski! Euskara ikasten ari direnekin, badugu bidelagun funtzio bat hobeki asumitzeko ardura ere. Gure jarreren bidezmotibatuetaaitzinarazditzakegu. Alta, nahitara izan gabe ere, frangotan traketsak ere izan gaitezke. Zer hobetu dezakegu?

  • Harremanei irekiak izan gaitezen: gurekin mintzatuz ikasiko dute eta hiztun komunitateko kide sentituko dira.
  • Euskara maila egokitu dezagun: hiztegia errextuz, esaldiak laburtuz eta hitz jarioa emekituz.
  • Ulermenari arreta eman diezaiogun: gure erranaldiak errepikatuz, sinonimoak erabiliz, keinuak eginez, ulertuak girela egiaztatuz.
  • Ez gaitezen frantsesera lerra, uler gaitzan:eutsi euskarari, elkarrizketa elebidunak esperimentatuz.
  • Zoriondu ditzagun:euskaraz aritzea plazer hartu baduzu, adierazi zure solaskideari. Goresmen mezu batek norbait arra motiba dezake zenbait hilabeterentzat!

Kanpaina horrekin, Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskararen irakaspenaren gaiaplaza publikoanematen dute. Erabil dezagun, beraz, gure ingurukoekin gaia aipatzeko eta euskaldun-gaiekin gure jarrerak egokitzeko.

Info+