Sartzea da BABko euskaltegietan
Momentua da izena emateko eta euskara ikasten hasteko/segitzeko!
2024ko Irailaren 2a | | ± 01min 14s
AEK
AEK elkarteak maila guztietako kurtsoak proposatzen ditu, hastapenetik C1 mailara arte. Gaueko kurtsoak edo egunekoak segitu daitezke, astean 5 edo 6 ordukoak izaten dira. Bestalde, aste bateko ikastaroak ere antolatzen dituzte, edo lanbide batzuekin loturiko ikastaroak. Guraso-taldeak ere badira: haurrak ikastolan edo sail elebidunean dituzten gurasoak dira eta hauek familian euskara nola erabili ikasten dute.
Baionan izen ematea Irailaren 9tik 20ra. Formulak eta prezioak hemen.
- Astelehen / astearteetan 10:00-14:00
- Asteazkenetan 14:00-19:30
- Ostegun / ostiraletan 16:00-19:30
Biarritzen izen ematea Irailaren 20tik 24ra, 09:00-12:30/15:00-19:30
Info+: baiona@aek.eus / 05 59 59 50 99 eta biarritz@aek.eus / 05 59 22 30 32
Elealdi
Elealdi elkarteak ere kurtsoak proposatzen ditu Angelun, egunean zehar eta talde tipietan, oren t'erdikoak astero.
Info+: https://www.euskal-ki.com/edo Maryse Elissalde 06 44 76 03 47
Jakinola
Baionan, euskara ikasteko maila eta ordutegi proposamen desberdinak (bakarka edo taldeka).
Info+: jakinola.eus/rentree24
Angeluko Ikasleak
Angeluko elkarte honek euskara kurtsoak eta kultur ateraldiak proposatzen ditu.
Info+: https://angelukoikasleak.com/
Euskara ikasteko aukera guziak: