mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskarazko liburuak etxeraino eramanak, zuen haurrentzat

Hariaren bidez, hilabetero euskarazko liburuak jasotzen ahal dituzue etxean. Zuen haurrekin une bat partekatu euskaraz, literaturaz gozatuz!

2023ko Azaroaren 6a | | ± 35s

Haria harpidetza

Hilabetero, euskaraz argitaratuak diren liburu berrien artean bat hautatzen dugueta zuen haurrari postaz bidaltzen. Arta handiz hautatu liburu bat eskuratzen du beraz, bere adinarentzat egokia, pakete polit batean bildurik.

Zer loria postariaren barrandan ibiltzea eta postontzian sorpresa bat aurkitzea!

Liburuarekin batera helduei zuzendu dokumentu bat aurkituko duzue. Istoriaren lerro nagusiak, aipatu gaiak eta aholku zenbait agertzen dira. Zuen haurrarekin solasteko pista batzuk izanen dituzue.

Info: https://www.haria.eus/


hari@
2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.