mintzalasai

PortretakMAIALEN ETCHEVERRY

Maialen, euskara, ororen ongia

Lan eta politika ardurak gainetik kendurik, Maialen Etcheverryk (Hazparne) momentu bat hartu du gure galderei erantzuteko. Euskararen inportantziaz medikuntzan, politikan edo izateko maneran aritu gara besteak beste Biarritzeko hautetsi eta ginekologo ohiarekin.

© LaukitikAt
irudia ikusi | © LaukitikAt

2021eko Otsailaren 5a | | ± 05min 00s

Biarritzen sendagile eta euskara hautetsi izan zara; kontaiguzu zure ibilbidea.

Sortzez Hazpandarra naiz baina txikitan, Bordelera joan ginen bizitzera aitaren lanarengatik. Medikuntza ikasketak segitu nituen bertan eta ginekologia espezialitatea ikasi nuen. Bukatzean, ginekologo gisa aritzeko leku bat libre zegoela Biarritzen jakin nuen eta horrela iritsi nintzen. Geroztik Lapurdi kostan egon naiz lanean, 30 urtez, iaz erretreta hartu arte. Politikan, Jakes Abeberryren zerrendan sartuz hasi nintzen eta pirka-pirka Biarritzeko Herriko Etxera iritsi nintzen, kontseilari eta axuant postuak betez, euskara eta euskal kultura sailean.

Errexa da euskara sustatzea Biarritzen?

Hastapenean, euskara ikasteko aukera, ikastoletatik harago, eskola publiko eta pribatuetan proposatzea izan zen lehen helburua. Orain denetan badira ere, garaian gela elebidunak sortzea ez zen errexa izan.

Eskoletan eskaintza hori egitea inportantea zen zeren gazte horiek dute biharko euskara segurtatzen. Orain gazteek euskara batua ongi dakite, baina nire ustez ez dira ahantzi behar ere gure mintzairaren molde zaharrak....Niretzat biziki inportanta da euskalkiak eta mintzatzeko lehengo manera atxikitzea. Hizkuntza bat ez da bakarrik hitzak eta gramatika, gibelean, beste zerbait dago, gure nortasuna. Biharko euskara batua beharrezkoa da baina gure kultura aberasten duten heinean, erranmolde zaharrak eta euskalkiak atxikitzea ere biziki inportanta da. Biak uztartu behar dira.

Osasun munduan, inportantea da euskaraz jakitea?

Nire medikutegira gazte anitz etortzen ziren euskaraz hitz eginez. Harreman kalmeagoak sortzen dira pazientearekin haren hizkuntzan ari zarenean. Xaharrekin ere gauza bera gertatzen da, ospitalean adibidez euskaraz hasten zarenean, adineko pazienteen beldurrak errexago pasatzen dira, kalmeago dira... Hori ikusirik poliklinikan lan egin genuen pazienteen harrera euskaraz segurtatu ahal izateko.

Euskara lagungarri edo kaltegarri politikan?

Nik uste politikan ere inportanta dela, izan ere, hautagai guztiek euskaldun bat bilatzen dute horien zerrendan sartzeko.

Gauzak anitz aitzinatu direla errango zenuke Biarritzen?

Politikan sartu nintzenean, Bernard Marie zen auzapeza eta erran daiteke ez zituela euskaldunak eta euskara gehiegi maite. Orduan, gure lehentasuna zen euskara eta gure kultura defendatzea. Garai hartan, ikastolek lan eder bat egiten zuten jadanik.

Orain egia da gauza anitz aldatu dela, baina kasu egin behar da izan ere deus ez da betiko....

Euskara babestea ez da batzuen kontua bakarrik, zeren euskara ororen ongia da eta denok badugu hor ardura bat eta emaitzen beharra.

Hautetsi aulkia utzi duzu orain... Zer ekarri dizu esperientzia horrek?

Esperientzia ona izan da orohar... Ekipa biziki ona genuen taldean hartzeko, errexa zen horiekin lan egitea. Emaitza politak ukan ditugu ere bai, euskara zerbitzuak egiten duen lana adibidez, beharrezkoa zen eta da Biarritzen.

Eguneroko bizitzan nola estimatuko zenuke euskaraz eta frantsesez pasatzen duzun denboraren bataz bestekoa?

Biak nahasten ditut gehienetan. Etxean ere bietan ari naiz, zaila zait erratea.

Zer egingo zenuke euskara gehiago erabil edo ikas dadin?

Lehenik jendeak euskara hartu behar du...Gero, ikastolatik edo eskolatik kanpo, haurrei jarduerak euskaraz eskaintzea inportanta da, euskara ikasgelatik at, antzerkian, kirolean eta beste gauzetan, erabiltzen den hizkuntza dela ikus dezaten.

Leku goxo bat euskaraz momentu goxo bat pasatzeko?

Lekua baino gehiago, pertsona batzuekin, nire lagunekin euskaraz aritzea preziatzen dut bereziki.

Gorroto duzun zerbait?

Faltsukeria ez dut maite eta politikan bada anitz!

Maite duzun zerbait?

Jendea ezagutzea, harremanak edukitzea, jendetasuna maite dut.

Zein izango litzateke zure ametsetako euskararen herria?

Nik plazerra hartzen dut karrikan haurren artean euskaraz entzutea...

Duela gutxi ez zen entzuten kasik hemen Biarritzen.

Euskara ez da igogailu soziala, euskara beste zerbait da, bestei irekitzen duena, ikusmolde ezberdina ematen dizuna.

Zure amets bat?

Ni pragmatikoa naiz, ez naiz ameslari handia.

Bestela, gure herriaz jabetzeaz inporta zait, gure Euskal Herria da, denak sartzen diren herri bat, baina kanpotik heldu den jendeak ulertu behar du hemen badela gure bizimoldea, hori errespetatu behar da. Hemengo jendeak ez dira kanporatu behar, eta hemen Biarritzen hori gertatzen da anitzetan, hori ez da aise soportatzen ahal.


Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Portretak

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Portretak

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Portretak

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.

Lan kolektiboan sinesten dut

Portretak

Lan kolektiboan sinesten dut

Terexa Mitxelenaren (1944, Biarritze) aurpegia ezagutzen du euskararen alde, festaz festa dabilen jendea. Diruzaintzan dituen gaitasunak iparraldeko elkarte ekintza edo kolektiboen zerbitzura jartzen ditu ahal duen aldiro. Azken esku kolpea, Mintzalasai festibalean eskaini du, Biarritzeko Marion aitziraren bazterrean.

Euskaraz ere, dena da posible!

Portretak

Euskaraz ere, dena da posible!

Hamaika proiektu, hamaika topaketa, hamaika plazer, hamaika amets... Kepa Mouescak (1987ko abendua-Baiona) hamaika bizipen izan ditu Mintzalasai abentura hasi eta elkartearen lehendakari kargua hartu zuenetik. Aurten Mintzalasai festibalaren edizioak kutsu berezia utziko dio Baionesari, hamaika urteren buruan, bide berriak irekitzeko erabakia harturik.