mintzalasai

PortretakLEA ETCHEGOYHEN

Yogalaia, bateratze zoriontsurako gomita

Himalaian bidaiatzen ari zela, taxi gidari batek errepide bazterrean utzi ondoren hasi zen Léa Etchegoyhen (1985) Yoga praktikatzen. Nahigabeko geldialdi horrek, bere bizi bidea noraino inarrosiko zuen ohartu zen Euskal Herrira itzultzean. Aldaketak piztu ditzakeen beldurrak baztertu, bulego lanak atzean utzi ondoren, Baiona erdian klaseak eskaintzen dituen Yoga Baiona elkartearen estudioan errezibitu gaitu Xiberotar neska argiak.

2022ko Maiatzaren 13a | | ± 08min 11s

Yogalaia izena eman diozu zure aktibitateari. Zer gordetzen da izen polit horren atzean?

Yogalaia izena polita delako hautatu nuen hasieran eta Yogak gure bizitzan, gorputzean alaitasuna ekartzen duelako ere bai. Gero erran behar dut ez dudala nik izena asmatu izan ere Himalaian irakurri nuen lehen aldiz. Laiak sanskrito hizkuntzan, ilusioaren urrentzea adierazten du. Yogaren filosofian erraten da, sortzen garelarik zatituak garela dirudiela, alde batetik unibertsoa badela eta bestalde, gu garela, indibidualki. Zatikatze hori ilusio bat baizik ez da eta Yoga teknika mota bat da ilusiotik ateratzeko eta guztiaren arteko bateratzea sentitzeko. Orduan izen hori han ikusi nuenean, euskararen erranahiarekin lotura egin nuen eta hemen Yoga klaseekin hastean izen hori jartzea erabaki nuen.

Yoga mundu espiritualago batera iristeko ate bat izan daiteke.

Hemen, Yoga kurtsoak frantsesez ematen ditut bakarrik. Duela bi urte saiakera bat egin nuen euskarazko kurtsoak haurrentzat eskainiz, baina ez du segitu ahal izan. Halere, ez dut amore ematen eta espero dut noizbait Yoga klaseak euskaraz eman ahal izatea. Enetako izigarri inportantea da Yoga kurtsoak euskaraz eman ahal izatea. Jadanik Mintza Lasaiek antolatu ekintza batzuetan klaseak eman nituen eta plazer handia hartu nuen. Nahi nuke ere eskoletan edo zendako ez AEKrekin jarduerak antolatu praktika horren inguruan. Horretan nabil.

Ez duzu Baiones azentua. Xiberotik etorri zira kostaldeko herritarrak lasaitzera?

Bai Xiberoan, Sohütan hazitakoa naiz, baina aspalditik bizi naiz Baionan, lizeoan jada Baionan nintzen eta laster Xiberoa ttiki gelditu zitzaidan nolazpait, kanpora joan behar nuen, beste aire batzuen arnastera. Gero luzaz errugbia egin nuen Mendikotako neskekin, boxeoa ikasi dut ere garai batean, agian barneko haserreak kanporatu behar nituelako. Beranduago kirol jarduerez aldatu eta Yoga egiten hasi nintzen; haserreak hustu ondoren, Yogari esker betetzen naiz orain.

Yogan buru belarri hasi aitzin, lurralde bitartekaritza ikasi eta kultur arloan lan egin dut leku ezberdinetan bitartekari gisa. Euskararen aldeko lanetan ere ibilitakoa naiz Euskal Elkargoan, bulego lanak utzi eta Yoga ogibide bihurtzeko erabakia hartu arte. Orduan erran dezaket nire bizitza erabat aldatu dela eta biziki zoriontsu naiz horrela. Yogaz gain, Reiki irakasten dut ere bai eta emazteen energiak garbitzeko, Miranda Gray izeneko terapeuta batek asmatu duen beste zaintza bat eskaintzen dut, emazteen zikloak kontutan hartzen dituena, memoriak kentzeko eta eraberritzeko. Gero Yoga asteburuak, ikastaroak antolatzen ditut, Heletan eta Donoztirin, Les Fous du village delako etxe zoragarrian, Kanarietan ere bi asteko Yoga egonaldiak antolatzen ditut eta beste hitzordu anitz proposatzen ditut nire webgunean (yogalaia.com).

Yoga egiteak zertan betetzen zaituen azaldu dezakezu?

Yoga "bateratzea" da sanskrito hizkuntzan eta tradizionalki yoga tekniketan, posturak badira, gorputza azkartzen, luzatzen dutenak. Horrez gain, beste teknika batzuk badira, arnasketa edo mantrak kantatzea ekartzen dutenak, urrunago joateko, bizitza hobetzeko, lasaiago izateko... Gaur egun gure hemengo mendebaldeko gizarteak Yogaren alde fisikoa lehenesten du, ez baikira biziki espiritualak, momentuz. Gero, urrunago joan nahi duenak askoz urrunago eraman dezake Yogaren filosofia, bateratze sentsazio hori teorizatzeko. Hitzetan ulertzea zaila izan daiteke, baina saiatuz geroz errex sentitzen da. Yoga mundu espiritualago batera iristeko ate bat izan daiteke. Gaur egun fededunak ez gira baina tarteka jendeak azalpenak behar ditu, urrunago zerbait badela sentsazioa eduki duelako. Yoga ez da mentalarekin egiten gorputzarekin baizik, eta denok badugu gorputza eta arnasketa bateratze bidean urratsak emateko.

Euskara txikitatik dakizu?

Aski zaila izan da niretzat luzaz euskara ez jakitea. Etxean aitañik euskaraz hitz egiten zuen nire aitzinean baina sekulan nirekin. Orduan euskara kantuz ikasi dut eskolan eta beranduago hogei urte ingururekin buru belarri hasi nintzen euskara ikasten, klaseak hartuz, barnetegia eginez, lan arloko formakuntza eginez...Gaur egun plazer handia da euskaraz aritzea.

Ez dut amore ematen eta espero dut noizbait Yoga klaseak euskaraz eman ahal izatea.

Nola iritsi zinen Yoga klaseak ematera?

Yoga bidaiatuz deskubritu nuen Himalaian. Uholdeak gertatu ziren eta aitzinatu ezinik, eramaten ninduen taxi gidariak errepide bazterrean abandonatu ninduen, Yoga praktikarengatik biziki famatua den Rishikesh hiritik hurbil. Horrela hasi eta geroztik ez naiz sekulan gelditu praktikatzen. Egia erran sekulako laguntza ekarri dit nire bizitzan, bizimodu orekatuagoa edukitzeko.

Gero irakasle lagun batek ordezkapenak egitea proposatu zidan eta bizitzan bitartekari lanetan anitz ibilitakoa naizenez eta harremanak gustuko ditudanez, onartu nuen klaseak ematea eta zinez gustatu zitzaidan esperientzia. Orduan formakuntza bat segitu nuen Angelun, Enpy zentroan eta Indian ere beste formakuntza bat egin nuen; geroztik formakuntzak egiten ditut urtero, nire aktibitatea garatzeko. Beste proiektuak ere garatu nahi nituzke, enpresetan edo eskoletan kurtsoak eskainiz.

Euskal Herrian, energia onak badira ariketa mota hortarako?

Bai bistan da, gure lurra izigarri azkarra da. Anitz galdu dugu lurrarekiko atxikimendua baina hor da, hurbil Mendian ibilirik, berehala senti daiteke indar berezi hori leku anitzetan, baina hemen ez da geolokalizazioa egiteko lekua. Halere, badira leku sakratuak naturan, nik adibidez Itsasu aldean Yoga ateraldiak proposatzen ditut udan, talde batekin.

Yoga eta euskara uztartze ona?

Euskaraz kontsignak ematean lehenik gorputz atala erraten da eta gero ariketaren azalpena. Zangoa luzatu erraitean adibidez, gorputza atala lehenik adieraziz, praktikatzailearen intentzioa zuzenean doa aipatzen dugun atal horretara eta hori ona da. Gero meditazioa euskaraz eskaintzeko gogoa banuke ere bai, oraindik ez dakit zuzen zer forma hartuko duen baina ideia hori badut bueltaka. Gainera nonbait ikusi dut loturak egon daitezkeela euskara eta sanskrito hizkuntzen artean, orduan bada zer uztartu.

Yoga gustora egiten duzun lekua?

Edozein leku egoki izan daiteke, txorien doinuarekin eta landare bat alboan duzula.

Euskaraz gustora ari zaren lekua?

Baionako ostatu batzuetan, Kalostrapen adibidez.

Euskararentzat zein da hobea? itsasaldeko giroa? Xiberualdeko berdea? eta Yogarentzat?

Dependitzen du. Momentukozongi naiz kostaldean baina nire burua ez dut luzaz ikusten hemen. Ez dut proiektu konkreturik baina ez dut baztertzen noizbait mugitzea eta zendako ez Xiberora itzultzea.

Zertan zabiltza lotusaren jarreran ez zaudenean?

Gero eta gehiago preziatzen dut ezer eginez egotea. Gero mendian ibiltzea gustuko dut, naturan egotea, lasterka ere egiten dut, berriki dantza berezi bat ikasten hasi naiz, Sufisten dantza espirituala eta biziki interesgarria da.

Zerbait gorroto duzu?

Gezurrak, niretako hitza izugarri inportantea da, Hitza Hitz.

Eta zer da maite duzuna?

Harremanak maite ditut.

Amets bat?

Yogarentzat nire egonaldi zentro bat irekitzea ametsa litzateke, ikastaroak antolatzeko, naturatik hurbilago, konexio gehiagorekin, Xiberuan agian? Yogaren inguruan, jendearekin goxo egoteko leku bat alegia.


Euskararen uhina surfeatzen

Portretak

Euskararen uhina surfeatzen

San Ferminetan hartzen diren ezohiko erabakien artean lehiatzeko modukoa da gaurko protagonista. Délia Delanneri (Biarritz 1996) Iruñako festa giroan piztu zitzaion euskara ikasteko determinazioa: Urte bat eta bi barnetegi beranduago, Euskal Herriko laborantxa ganbarako langile berria bihurtu da, Biarritzeko surflari dinamikoa.

Bertsolari baino, bertsofriki nahiago

Portretak

Bertsolari baino, bertsofriki nahiago

Lur Renteria (1996, Baiona) eskolaz eskola dabil Lapurdin gaindi, Bertso eskolarekin, haurrei hitzekin eta euskaraz nola jolasten den erakusten. Uda ate joka delarik, agenda betetzen du EHZ festibaleko laguntzaile gisa dituen hitzorduekin eta militante gisa sortzen zaizkion beste hamaika zereginekin.

Gorbata kendu eta zapi gorria janzteko gogoz

Portretak

Gorbata kendu eta zapi gorria janzteko gogoz

Baionarra da bihotzez eta zinezko musikazalea. Xabier Parrilla Etchartekin (Baiona, 1978ko urtarrila) elkartu gara Baionako Herriko Etxean, besteak beste, hautetsi gisa duen egunerokoa aipatzeko. Hizkuntza politikaz eta musikaz hitz egin dugu, Leon erregearen balkoiko bistaz gozatu bitartean.

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Portretak

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Lagun arteko denbora pasa izatetik, Skatea zaletasun handia eta ogibide izatera pasa da Xan Beheran (Donibane Lohitzune, 1987) Lapurtarrarentzat. Biarritzeko Skate Parkean lanean ari da orain eta proiektu ederra badu, euskara gurpil gainean jartzeko.

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Portretak

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Iparraldeko gazte anitz bezala, Baionako Santa Espiritu auzoa hautatu du bizileku gisa Ihintza Irungarai (Baiona 1991) Itsasuarrak. Geltoki ondoko ostatu goxo batean jarri digu hitzordua, dantzari eta euskaldun gisa, agenda betetzen dizkioten jarduerak eta beste erronkak aipatzeko.

Animazio + / pantaila - !

Portretak

Animazio + / pantaila - !

Baionako Eztitxu Robles kolegioan, txapela buruan eta baloi bat eskuan harrapatu dugu Jon Laplace (Baiona, 1987) ikastetxeko hezitzailea. Nerabe zein helduekin harremanak bultzatzeko, ulermena indartzeko animazioaren garrantziaz aritu zaigu luzaz, Baiona Futbol Club taldean bizi dituen momentu gozagarriez bezainbat...

Udako kontzertua: Pottoroak

Udako kontzertua: Pottoroak

  • Agorrilak 23 | Baiona

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Gaur

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur