mintzalasai

PortretakBERTRAND AUPETIT-DURAND

Bertrand, euskara fun da!

Euskara ikasteko erabakia, Negu Gorriak taldearen kontzertu batetik landa hartu zuen lehen aldiz Bertrand Aupetit-Durand Biarriztarrak (Biarritz 1976). Urte batzuk beranduago, lantokian proposatu formakuntzaren ondoren, euskaraz aritzeko urratsa gainditu du Angeluko euskaldun berri eta erizain alaiak.

© LaukitikAt
irudia ikusi | © LaukitikAt

2020eko Urriaren 23a | | ± 05min 07s

Noiz eta zergatik erabaki duzu euskara ikastea?

Hasi nintzen orain dela hiru urte. Erizain naiz eta lantokian euskara ikasteko zazpi hilabeteko formakuntza bat proposatu zidaten. Ez naiz euskalduna baina hemengoa naiz eta niretzat logikoa da euskaraz hitz egitea, hemen bizi naizelako sinpleki. Beraz zorionekoa ni euskaraz ikasteko aukera hori eskaini zidatelako.

Zenbat denborakoa izan da euskalduntze prozesua?

Nirea intentsiboa izan da. Zazpi hilabetez, bost egunez, lan ordutegiarekin. Batzuetan egia erran zaila zen, baina taldea ona genuen eta irakasle biziki onak ere. Gau eskolan, zailagoa iruditzen zait lana eta gero, eskolara joatea, neguan...Hor aldiz, formakuntza trinkoarekin, egia da momentu zailak direla baina niretzat askoz molde hobea da ikasteko.

Zer ekarri dizu euskara ikasteak?

Ni Miarritzekoa naiz eta tarteka euskara entzuten nuenean karriketan: “Zer da zuzen Euskal Herria? Zergatik hizkuntza ezberdinean ari dira?” bezalako galderak nituen nire baitan. Gero lizeoan, Negu Gorriak taldearen kontzertu batean egon nintzen Baionan eta esku orria bat ikusi nuen, euskaraz eta frantsesez, “Zup-etik Baigorrira denok euskaldunak gara!” zioena.

Horrek nire baitan, oihartzuna eduki zuen. Gero nire lehen alaba sortu zen eta Kimua ikastolara eraman genuenean, zerbait gertatu zen ere. Euskal Herriaren proiektuan parte hartzeko asmoa eman dit euskarak. Mundu ezberdina posible dela sinisten dut eta horretan parte hatu nahi genuke, nire bizilaguna eta nire alabekin. Zerbait aldatu nahi genuke.

Ligatzeko on da euskara?

Ni beranduegi hasi naiz euskara ikasten hori konprobatzeko, ligatzen nuenean ez nakien euskara! Aldiz gazteentzat uste dut gauza ona izan daitekeela bai.

Eta haserretzeko?

Txikia nintzelarik, nire aitak, hitz larri batzuk euskaraz erraten zituen eta ez nuen ulertzen, bai niri erresago ateratzen zait frantsesez.

Gaur egun euskaraz ari zira anitz, guti?

Donibane Lohitzunen lan egiten dudanetik, egunero badut euskaraz aritzeko aukera, Baionan edo Biarritzen baino askoz gehiago. Nire alaba handiarekin zaila da izan ere beti frantsesez aritu gara baina, kolegioan hasi denetik, zerbait aldatzen ari dela uste dut. Sei urteko alaba txikiarekin aldiz, euskaraz ari gara tarteka eta harentzat arrunta da nirekin bi hizkuntzetan aritzea. Egunero ari naiz.

Erresa da Angelun euskaldun berri izatea?

Ikastolan zorionez erresagoa da baina hortik kanpo, dendetan edo karrikan zailago da. Niri gertatu zait alabarekin euskaraz aritzea eta jendea harriduraz galdetzea zer hizkuntza arraroan ari ote ginen! Indarrak egin behar ditugu euskaraz aritzeko noiznahi eta nonahi.

Erizain gisa, inportantea iruditzen zaizu euskaraz aritzea?

Bai biziki inportantea da. Astero zetorren paziente bat, poz pozik jarri zen egun batez euskaraz entzun ninduenean, beste konplizitate bat sortu zen gure artean, harremana aldatzen da paziente batek euskaraz dakizula ikusten duenean.

Zure esperientziari begiratuta, zer proposatuko zenuke euskararen alde?

Uste dut gai politikoa dela. Hiriburuko eskolarekin berriki gertatu denak argi erakusten du hemen, anitzek borondatea badutela euskara garatzeko eta parean Pariseko gobernuak dena blokatzen duela. Euskaldunok indarrak egin behar ditugu hitz egiteko, bereziki kostaldean.

Gehiago egin nahi genuke baina administrazioak lagundu behar du hizkuntza politika bat eramanez, bestela zaila da.

Zer errango zenioke hurbileko bati euskara ikas dezan?

“Zatoz ikastera, irringarria izanen da, hobe sentituko zara”. Euskararena, ez da hizkuntza kontu bat bakarrik, hori baino sakonagoa da. Gure haurrentzat ere inportantea da eta euskara fun da, sinpleki!

Zer errango zenioke Euskaraz edo Euskal Herriaz ezer ezagutzen ez duen atzerritar bati?

Mundu ezberdina atzemanen duela euskararekin, ikuspegi ezberdin bat. Euskal Herria ezagutzeko hizkuntzatik pasa behar da. Hau ez da Frantzia ez da Espainia, Euskal Herria da eta hemen euskaraz ari gara.

Euskararekin loturiko anekdota bat bazenuke?

Goiz batez nire alaba ttipienak, esnatu zelarik: “Egun on aita” sinple batekin euskaraz agurtu ninduen eta ni loriatu nintzen. Benetan zerbait aldatu zela ohartu nintzen bat-batean. Batzuetan ez da erresa euskaraz aritzea, eskerrak tarteka, alabaren hitz horiek bezalako keinu baikorrak ere bizi ditugun. Biziki kontent nintzen.



Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Portretak

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Portretak

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Portretak

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.

Lan kolektiboan sinesten dut

Portretak

Lan kolektiboan sinesten dut

Terexa Mitxelenaren (1944, Biarritze) aurpegia ezagutzen du euskararen alde, festaz festa dabilen jendea. Diruzaintzan dituen gaitasunak iparraldeko elkarte ekintza edo kolektiboen zerbitzura jartzen ditu ahal duen aldiro. Azken esku kolpea, Mintzalasai festibalean eskaini du, Biarritzeko Marion aitziraren bazterrean.

Euskaraz ere, dena da posible!

Portretak

Euskaraz ere, dena da posible!

Hamaika proiektu, hamaika topaketa, hamaika plazer, hamaika amets... Kepa Mouescak (1987ko abendua-Baiona) hamaika bizipen izan ditu Mintzalasai abentura hasi eta elkartearen lehendakari kargua hartu zuenetik. Aurten Mintzalasai festibalaren edizioak kutsu berezia utziko dio Baionesari, hamaika urteren buruan, bide berriak irekitzeko erabakia harturik.