mintzalasai

PortretakRENAUD DAVANT

Renaud, euskara abiadura bizian!

Irudiekin jostatzen gustuko zuelako ikus-entzunekoetan sartu zen buru belarri Angeluko Renaud Davant (Baiona 1992). Diploma poltsikoan, Pariseko lan esperientzia labur bat nahikoa izan zuen gero irudi munduko giroa ez zela beretzat egina ohartzeko. Frantziako hiriburutik itzultzean, euskara ikastea bilakatu zen lehentasuna. Orain, euskara irakasteaz gain, gure hizkuntzaren aldeko dinamika Biarritzen piztea bihurtu da Mizanbu gaztetxeko kidearen asmoa.

2021eko Martxoaren 12a | | ± 05min 54s

Irudien mundua atzean utzi eta maisu lanetan hasteko bidea hartu duzu. Kontatu zure ibilbidea...

Nire ibilbidea pixka bat konplikatua da. Ikus-entzunezko BTSa Biarritzen egin ondoren, Parisen hasi nintzen lanean, baina hiru hilabete bertan egonik ohartu nintzen ez zela batere nire mundua. Giroa, lana eta hiria ez ziren niretzat eginak, ez nuen batere maite. Orduan erabaki nuen euskara hobetu behar nuela eta Foru eta Lazkaoko barnetegietan egon nintzen 14 hilabetez. EGA diploma lortu ondoren euskal ikasketak hasi nituen Baionan. Hortik eskola irakasle bilakatzea erabaki nuen; diploma lortu bitartean, astean behin Basaburuko ikastolan, Alozen lan egiten dut ama eskolan, biziki esperientzia polita da ere beste mundu bat ezagutzeko.

Zergatik ibilbide aldaketa hori?

Lehenik eta behin nik bideoak edo argazkiak berriz lantzea biziki maite dut Photoshop bezalako programa batzuekin; horretarako sartu nintzen bai eta ere kameramana izateko. Baina azkenean ohartu naiz formatuegia zirela, ez duzu askatasun handirik eta ezin duzu nahi duzuna egin, sortu. Formatua zira formateatua izateko, hori da problema.

Ongi komunikatzen da euskaraz?

Euskal Herrian ikusten dudan lehen arazoa da gure herria hiru zatitan banatua dela. Gero hedabideetan, nik, hegoaldeko zentrismoa deitzen dudan beste arazoa ikusten dut, alegia Euskal Autonomia Erkidegoa, Euskal Herria bezala kontsideratzen dutenak eta iparraldea leku folkloriko bat bezala eta horrek ez du laguntzen. ETBn beste kate arrotzetan emititzen diren pitokeriak errepikatzen entseatzen dira eta baliabide gutxiagorekin, orduan bertsio okerragoak emanez. Euskaraz kate anitz balira eta euskara osasuntsu balitz agian onar daiteke kate batean saio txarrak izatea, baina hain hedabide gutti izanik, ez da normala horrelako eduki tristeak ikustea.

Euskara ttikitatik dakizu?

Baionan sortu eta Angelun handitu naiz, giro frantses batean eta eskola publikoan euskara jakin gabe. Baina txikitatik hitz batzuk entzuten nituen euskaraz Izpurako amatxirengandik eta betidanik ikasteko gogoa ukan dut. Kolegioan jada lehen metodoa erosi nuen amatxiren hitzak ulertzeko eta pixkanaka erabaki nuen euskaldun izan nahi nuela.

Eta orain amatxirekin ari zara euskaraz?

Amatxi biziki kontent da baina bere garaian ez zuten eskubiderik euskaraz mintzatzeko orduan orain ez du lortzen, ez du nahi euskaraz aritu nirekin.

Nire kusi batek nik baino lehen ikasi du euskara eta familia bazkarietan euskaraz ari garenean, gure amatxik entzuten gaitu; momentuz ez du parte hartzen baina emeki emeki espero dut lortuko dugula euskaraz aritzea elkarrekin.


"Kolegioan jada lehen metodoa erosi nuen amatxiren hitzak ulertzeko eta pixkanaka erabaki nuen euskaldun izan nahi nuela."

Biarritzeko Mizanbu gaztetxeko kide zara. Izen hori?

Mizanbu izena, “Miarritze zangoetatik burura” adierazmoldearen laburdura da. Gaztetxea sortu zen 2001ean, garaian Euskal Herrian jada bazen gaztetxeen, euskararen edota euskal kulturaren aldeko mugimendu bat. Ni Festilasai delako hitzordua antolatzen ari nintzenean sartu nintzen duela sei urte. Hastapenean ez zen dinamika handirik eta emeki emeki lortu dugu giro bat berpizten, baina hor Covidarekin dena gelditu da. Espero dugu laster etorriko zaizkigula garai hobeak berriz.

Hau bezalako lekuak garrantzitsuak dira Lapurdi kostaldean?

Bai gaztetxea aipatzen dugu baina hemen gure ondoan Skate Parkea dugu eta Atabal aretoa ere, horiekin biziki harreman onak ditugu eta euskararen aldeko dinamika bat badute ere. Beraz, bai biziki garrantzitsua da guretzat horrelako giroa eta dinamika edukitzea Biarritzen.

Leku goxo bat euskaraz momentu goxo bat pasatzeko?

Baionako Xina ostatua izan daiteke bat, gaztetxea ere eta beste leku ezberdin asko badira; Debololo Biarritzeko kostako ostatuan edo Bibi-Beaurivage auzoan bezalakoa. Lekuak badira baina egia da egunerokotasunean zaila dela.

Euskarak gehiago balio du ligatzeko edo haserretzeko?

Haserretzean anitzetan frantsesera lerratzen gara irainak botatzeko. Aldiz ligatzeko garaian bai euskaraz saiatzen gara.

Gorroto duzun zerbait?

Euskara neurri batean formateatzen ari dela edo malgutzen, Frantzian, Departamenduan, Herriko Etxeetan onartua izateko. Uste dut euskararen inguruan zegoen dinamika azkarra itzaltzen ari dela eta hori ez zait gustatzen.


"Ametsetan, etxetik aterako nintzateke, izozki bat euskaraz eskatuko nuke kostaldean, lasai, arduratu gabe parekoak pentsatzen duenaz."

Maite duzun zerbait?

Euskara oraindik bizi dela ikustea eta gero eta jende gehiago euskarara hurbiltzen dela, nahiz eta hizkuntza ez ezagutu.

Zein izango litzateke zure ametsetako euskararen herria?

Ez dut inor bortxatu nahi euskara ikastera baina eraikin publikoetan euskaraz aritu ahal izatea ongi litzateke adibidez. Ametsetan, etxetik aterako nintzateke, izozki bat euskaraz eskatuko nuke kostaldean, lasai, arduratu gabe parekoak pentsatzen duenaz.

Renaud gaztearen amets bat bukatzeko?

Euskarari lotua da izan ere euskara ikasi ondoren, beste hizkuntza asko ikasteko gogoa nuke. Munduko hizkuntza guztietan aritzeko gai izango nintzateke, askatasuna nahi duten herri guztiak, Korsikarrak, Maputxeak eta beste herri asko aske egongo liratekeen Mundu batean.


Euskara²= etxeko mintzaira + laneko gaitasuna

Portretak

Euskara²= etxeko mintzaira + laneko gaitasuna

Frantziako hiriburuan handitu den arren, Hélène Charritton (1965 Parise) txikitatik ohartu da euskararen garrantziaz. Herrira itzultzean, irakaskuntza sailean lanpostu eta ardura ezberdinak bete zituen, frantsesez eta euskaraz. Orain, lan ibilbidean bereganatu dituen esperientzia eta gaitasunak jendearen laguntzeko baliatzen ditu Baionesak, Aturri bazterrean kudeatzen duen Ekitegia Coworking espaziotik.

Mi Yung: euskara behar da karta postalaren atzealdea irakurtzeko

Portretak

Mi Yung: euskara behar da karta postalaren atzealdea irakurtzeko

Okzitaniako Tolosatik, Lapurdi kostaldera oporretara etorri zenean entzun zuen lehen aldiz euskara Biarritzeko Mi Yung Martin grafistak (Pessac 1978). Bihotz taupadei adi egonez, Euskal Herriko bazterrak eta bizimoduak hobe ezagutzen hasi zen gero eta berehala ohartu zen euskara zela bizileku berrian sartzeko giltza...

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Portretak

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Euskal Herriak duen itzal handiko pertsona elegante baten bisitatzera joan da aldi honetan Mintzalasai. Philippe Oyhamburu Biarriztarrak (1921.06.26, Argelès-Gazost) liburutegi ondoko bere etxean hartu gaitu irriño alaia ahoan, kalakan hartzeko prest. Dantzari, kantari, idazle, mintzalari, politikari ospetsuaren portretak tarte luzeago behar luke, euskaraz, Euskal Herriaz, anarkiaz edota kulturaz kontatzeko dituen istorio guztiak agertzeko. Hona “Poupouk” mende batean bizitakoaren lagin xume bat.

Maialen, euskara, ororen ongia

Portretak

Maialen, euskara, ororen ongia

Lan eta politika ardurak gainetik kendurik, Maialen Etcheverryk (Hazparne) momentu bat hartu du gure galderei erantzuteko. Euskararen inportantziaz medikuntzan, politikan edo izateko maneran aritu gara besteak beste Biarritzeko hautetsi eta ginekologo ohiarekin.

Amets, Euskaraz Amesten

Portretak

Amets, Euskaraz Amesten

Baionako Unibertsitatean elkartu gara Amets Perezekin (1998). Duela guti bertan egon zen Euskal filologia ikasten eta orain bulegoaren bestaldean hasi da lanean Biarritzeko gau eskolan.

Maider, euskara, nire kar handia

Portretak

Maider, euskara, nire kar handia

Angeluko itsas bazterra, uhain handien burrunba eta eguzkiaren azken izpiak... Maider Louessard, eskulangile hezitzaileak gustuko duen kostalde txokoan, irriño alaia aurpegian erantzun ditu Mintza Lasaien galderak.

Ekhi, euskara lerroburu

Portretak

Ekhi, euskara lerroburu

Berria egunkariaren Baionako bulego ondoko terraza batean, udazkeneko eguzki izpiak eta bi itxialdien arteko kale giro goxoa lagun, Ekhi Erremundegik (Baiona 1989) elkarrizketatuaren ezohiko lekua hartu du Mintzalasaientzat.

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

Euskara ikastaldiak: maila guztiak

  • 2021eko Apirilaren 19tik
  • Apirilaren 23ra
  • Biarritz
Zirko ikastaroa

Zirko ikastaroa

  • 2021eko Apirilaren 19tik | 10:00
  • Apirilaren 22ra
  • Baiona

2021(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04
05 06 07 08 09 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

2021(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur