mintzalasai

Portretak

Iban: nire filosofia, jo aitzina

Sailkapenak ez ditu maite eta gauzak ziztu bizian egitea are guttiago. Iban Regnierentzat, nahia deno, guztia da egingarria eta Euskal Herria, mugarik gabeko mundu libre baten zati txikia da...

2021eko Maiatzaren 21a | | ± 06min 25s

Surflari, kulturgile, bidaiari, gidari-hizlari... Nor da Iban Regnier ekintzaile lapurtarra?

Ez dut maite gauzak klasifikatzen edo kutxetan sartzen direnean, uste dut gu galtzen garela eta mundua ere galtzen dela klasifikazioetan. Nire burua aurkezteko errango nuke gidari-hizlaria naizela ogibidez; Euskal Herria deskubriarazten dut, lau hizkuntzetan, probintzia guztietan ibiliz, gure ondarea, kultura, natura, eta bazter ezberdinak kontatuz. Mendi ibilaldiak ere egiten ditut baina ez kirolaren aldetik baizik eta mendiaren irakurketa bat eginez, bertan bizitako arbasoen aztarnak eta bizimoduak aztertuz. Bestalde baratze tailer pedagogikoak egiten ditut ere eskoletan elkarte batekin eta baratze partekatu bat ere sortu genuen Baionako biztanle batzuen artean; hastapenean modu piratan hasi ginen berdeguneetan barazkiak landatzen eta emeki baimenak ukan genituen, egitasmo horren helburua delarik gure barazkiak landatzea, partekatzea eta herritarron autonomian irabaztea.

Horrez gain, lagun batzuekin, Bastringue elkartea sortu dugu Baiona aldean kontzertuak eta ekintza kulturalak antolatzeko xedearekin. Hor ere kutxatan sartzen ez diren artista sailkatu ezinak jartzen ditugu publiko aitzinean, adibidez, Txekoslobiako biolontxelo jotzaile bat, Berlingo musikari elektronikoak edota inprobisazioan ari diren beste artista asko, Euskal Herrikoak zein mundu zabalekoak. Berrogeita hamar kontzertu baino gehiago antolatu ditugu eta hori laguntza ofizialik gabe, manera informal batez. Laguntzak eskertuko genituzke baina hemen politika edo kultura eragileak ez dira interesatuak, orduan gurea egiten dugu deus eskatu gabe. Leku bereziak ere hautatzen ditugu musikariak entzunarazteko, ikusten baitugu zerbait kontatzeko duten harriak, eraikinak, bazterrak, musikarekin uztartzen direnean momentu oso bereziak sortzen direla publikoari eskaintzeko. Covid garaian ere, Bastringue elkarteak segitu du hitzorduak eskaintzen, kontrabandista moduan pixka bat, etxeetan, baratzeetan, pilota plazetan, eta dena ongi pasa da.

Hankak uretan ere sartzen dituzu anitzetan.

Bai surflaria naiz betidanik eta Surfers Solidaires izeneko elkartea sortu nuen duela 20 bat urte. Abentura hori, Marokon hasi zen izan ere ohartu nintzen hemengo surflari asko Afrika iparraldera joaten zirela surfa egitera eta bertako jendeak ez zuela taularik edo beste materialik surfeatzeko. Horrela sortu zen elkartea, surf materiala eskuratzeko aukerarik ez duten herrialdeetan, bigarren eskuko taulak banatzeko helburuarekin. Bi hamarkadetan, Maroko, Jamaika, Filipinak, Boli Kosta, Sierra Leone, Cavo Verde, Nikaragua, Iran ere bisitatu ditugu elkartearekin edo beste elkarteekin partaidetzan. Aurten hogei urte betetzen ditugu eta azken bidaia bat antolatu nahi genuke Mauritaniara. Nahi nuke bidai horrekin bukatu elkartearen hogei urteko ibilaldia eta hemendik deia luzatzen dut proiektua lagundu nahi duen jendeari!

Euskara txikitatik dakizu?

Duela gutti aitarekin gogoratzen ari ginen iparraldeko lehen ikasleen artean egon nintzela Baionako Saint Amand aldean 1973an. Ikastolan gelditu nintzen kolegioa arte eta giro ezberdina ezagutzeko asmoz, burasoek frantses eskola publikora eraman nahi ninduten. Ikastetxe horrek ez ninduten onartu ikastolatik heldu nintzelako eta garaian gaizki ikusia zelako. Orduan Largenté eskola katolikora joan nintzen. Garai hartan, eskolatik kanpo ere giro frantses batean murgildua nintzen erabat eta euskara galdu nuen... Beranduago, lagunekin hegoaldera festa egitera joaten hasi ginen eta giro euskaldunean gehiago mugitzen hasi nintzen eta hor berriz jabetu nintzen nire euskalduntasunaz eta berriz hasi nintzen euskaraz... Lanean ere bisitak euskaraz egitea eskatu zidaten eta hastapenean ez nuen onartu nire maila eskasagatik, baina emeki ikasten segitu dut eta gaur egun jarduera ezberdinak euskaraz egiten ahal ditut.

Eguneroko bizitzan nola estimatuko zenuke euskaraz eta frantsesez pasatzen duzun denboraren bataz bestekoa?

Erran dezaket egunero ari naizela euskaraz, aktibitate ezberdinetan eta tarteka etxean, baina ingurumenak hala beharturik, denbora gehiago pasatzen dut frantsesez hitz egiten halere.

Beranduago, lagunekin hegoaldera festa egitera joaten hasi ginen eta giro euskaldunean gehiago mugitzen hasi nintzen eta hor berriz jabetu nintzen nire euskalduntasunaz eta berriz hasi nintzen euskaraz...

Euskara entzuten da Lapurdi kostaldeko uhainetan?

Oso gutti, surflarien artean oso gutti ari gara euskaraz, tarteka ikastolako ikaskide ohiekin ari gara, bestela Angelun eta inguruetan, ez da entzuten.

Euskaraz goxo ari zaren leku berezi bat?

Nire amaren herria errango nuke, Lasa. Gainera xuka ari dira bertan eta hitz egiteko molde hori entzutean, zerbait mugitzen da nire baitan. Garazi, Ezterenzubi, Lasa eskualde hartan ongi sentitzen naiz.

Gorroto duzun zerbait?

Hainbeste gauza erran daitezke... Bat erratekotan, abiadura.

Maite duzun zerbait?

Olatuetan egotea, arrain bat bezala.

Zein izango litzateke zure ametsetako euskararen herria?

Hasteko mugagabea, zazpi probintziak bat eginda, Euskal Herria irekia, etorkinak errezibitzen dituenak, identitate zabal batekin, munduari irekia, mugarik gabekoa. Nik mugagabeko Mundu batekin amesten dut, pasaporterik gabekoa eta Euskal Herria mundu horretako parte txiki bat litzateke.

Zure amets bat?

Hurbileko amets bat aipatzeko, euskaldunak bizi gaitezkeen Euskal Herriaz amesten dut, izan ere gaur egun guretako eta gazteentzako biziki zaila bilakatu da hemen bizi ahal izatea, etxebizitzen prezio altuengatik. Azkenean gure arbaso askok egin duten moduan, hemengo jende askok joan behar du, gure herria diruaren erreinua bilakatu delako. Orduan bai ametsa litzateke dirua desagertzea eta Euskal Herria libre batean bizi ahal izatea.

Nik mugarik gabeko Mundu batekin amesten dut, pasaporterik gabekoa eta Euskal Herria mundu horretako parte txiki bat litzateke.


Euskal-Ruandarra sentitzen naiz eta nere ibilbideaz harro naiz

Portretak

Euskal-Ruandarra sentitzen naiz eta nere ibilbideaz harro naiz

Gidari-hizlari ogibidez, Haize Mouescak (1992, Kigali Ruanda) ezin hobeki ezagutzen ditu Euskal Herriko bazterrak, artelanak eta ohiturak. Baionako Aturri bazterretan, laguntzaile gisa ibili den migranteentzako aterpetxetik hurbil jarri digu hitzordua, kalaka alai eta goxo batentzat.

Euskara, hedagailu bikaina

Portretak

Euskara, hedagailu bikaina

Hizkuntza ttikitatik bazekien arren, euskararen unibertsoa Donibane Garaziko lizeoan zabaldu zitzaion Bea Salaberriri (Donamartiri, 1979). Jakin-mina asetu nahian, Baxe Nafarroa utzi eta Baionara hurbildu zen gero, alfabetatze prozesua borobildu nahian. Lapurdiko hiriburuan kokatu da geroztik, bertan biziz, lan eginez eta idatziz.

Patxi, euskara atzo baino + bihar baino -

Portretak

Patxi, euskara atzo baino + bihar baino -

Familien karta jokoan bezala, Patxi Etcheverryk (Angelu 1981) bere burua zuhaitz genealogikoan kokatu behar izaten du maiz elkarrizketa baten hasieran. Ttikitatik, euskal kulturan murgildu da, etxean, zein Angeluko Hardoy auzoko pilotalekuan. Hizkuntzaren, musikaren, erroen edota transmisioaren garrantziaz hitz egin digu besteak beste, Hardoytarraken plaza librean.

Euskara²= etxeko mintzaira + laneko gaitasuna

Portretak

Euskara²= etxeko mintzaira + laneko gaitasuna

Frantziako hiriburuan handitu den arren, Hélène Charritton (1965 Parise) txikitatik ohartu da euskararen garrantziaz. Herrira itzultzean, irakaskuntza sailean lanpostu eta ardura ezberdinak bete zituen, frantsesez eta euskaraz. Orain, lan ibilbidean bereganatu dituen esperientzia eta gaitasunak jendearen laguntzeko baliatzen ditu Baionesak, Aturri bazterrean kudeatzen duen Ekitegia Coworking espaziotik.

Mi Yung: euskara behar da karta postalaren atzealdea irakurtzeko

Portretak

Mi Yung: euskara behar da karta postalaren atzealdea irakurtzeko

Okzitaniako Tolosatik, Lapurdi kostaldera oporretara etorri zenean entzun zuen lehen aldiz euskara Biarritzeko Mi Yung Martin grafistak (Pessac 1978). Bihotz taupadei adi egonez, Euskal Herriko bazterrak eta bizimoduak hobe ezagutzen hasi zen gero eta berehala ohartu zen euskara zela bizileku berrian sartzeko giltza...

Renaud, euskara abiadura bizian!

Portretak

Renaud, euskara abiadura bizian!

Irudiekin jostatzen gustuko zuelako ikus-entzunekoetan sartu zen buru belarri Angeluko Renaud Davant (Baiona 1992). Diploma poltsikoan, Pariseko lan esperientzia labur bat nahikoa izan zuen gero irudi munduko giroa ez zela beretzat egina ohartzeko. Frantziako hiriburutik itzultzean, euskara ikastea bilakatu zen lehentasuna. Orain, euskara irakasteaz gain, gure hizkuntzaren aldeko dinamika Biarritzen piztea bihurtu da Mizanbu gaztetxeko kidearen asmoa.

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Portretak

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Euskal Herriak duen itzal handiko pertsona elegante baten bisitatzera joan da aldi honetan Mintzalasai. Philippe Oyhamburu Biarriztarrak (1921.06.26, Argelès-Gazost) liburutegi ondoko bere etxean hartu gaitu irriño alaia ahoan, kalakan hartzeko prest. Dantzari, kantari, idazle, mintzalari, politikari ospetsuaren portretak tarte luzeago behar luke, euskaraz, Euskal Herriaz, anarkiaz edota kulturaz kontatzeko dituen istorio guztiak agertzeko. Hona “Poupouk” mende batean bizitakoaren lagin xume bat.

"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa

  • 2021eko Ekainaren 17tik
  • Ekainaren 18ra
  • Baiona
ZirkaBaiona festibala

ZirkaBaiona festibala

  • Ekainak 17 | 11:00 | Baiona

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur