mintzalasai

PortretakHAIZE MOUESCA

Euskal-Ruandarra sentitzen naiz eta nere ibilbideaz harro naiz

Gidari-hizlari ogibidez, Haize Mouescak (1992, Kigali Ruanda) ezin hobeki ezagutzen ditu Euskal Herriko bazterrak, artelanak eta ohiturak. Baionako Aturri bazterretan, laguntzaile gisa ibili den migranteentzako aterpetxetik hurbil jarri digu hitzordua, kalaka alai eta goxo batentzat.

2021eko Ekainaren 4a | | ± 06min 38s

Interneten informazioa bilatzen hasi eta ikusi dudan zure lehen argazkia museo batean hartua zen.

Bai, Baionako Euskal Museoan hartutako argazkia da, hiru urtez bertan egin dut lan gidari-hizlari gisa. Turismo saileko ikasketak egin ditut eta gidari-hizlari titulua lortu ondoan, Baionako Euskal Museoan hasi nintzen, sarreran lehenik eta gidari gisa gero, euskaraz, frantsesez, haurrentzat zein helduentzat. Museoaren funtsa ezagutzeko barne formakuntza bat segitu nuen ere, animazioak antolatzen genituen adin guztietako haurrentzat; zinez momentu goxoak pasatu ditut. Euskaraz hitz egiteko ere biziki baliagarri izan zait izan ere ikasketak Périgueux eta Marmande aldean egin ditut eta luzaz egon naiz frantsesez ari bakarrik, euskara galduz. Beraz biziki inportantea izan da euskaraz lan egitea, horrek lagun artean euskaraz hitz egiteko dinamika berpiztu duelako bide batez.

Orain Euskal Museoa utzi dut eta Santa Espiritu auzoko gazte aterpetxe batean hasi naiz lanean berriki. Aukera dut hizkuntza ezberdinetan aritzeko, ingelesez, gaztelaniaz, ikasle batzuekin, sasoia egitera datozenekin eta euskaraz ere ari naiz Baionara datozen euskaldunekin.

Museoan azalpenak emateko eskaera anitz zenituen?

Nik kasik lau nituen astero, bereziki ikastoletan eta sail elebidunean diren irakasleek galdeginik. Niretzat biziki inportantea zen kalitatezko bisitak eskaintzea euskaraz, haurrek ikus dezaten gure hizkuntza giro eta leku oso ezberdinetan erabiltzen dela.

Euskara zure ama hizkuntza da?

Ez dakit aita hizkuntza erran daitekeenez, baina horrela da, aitarekin euskaraz ari naiz txikitatik eta amarekin frantsesez. Gero Uztaritzeko ikastolara eta Xalbador kolegiora joan nintzen. Lizeora joateko momentuan lagun batzuekin erabaki genuen ikastolaren burbuilatik ateratzea pixka bat, giro ezberdina eta jende berria ezagutzeko. Orduan Baionako Cassin lizeoan eta Uztaritzeko Saint-Joseph ikastetxean egon nintzen.

Beste argazki batean etorkinen aldeko pankarta bat atxikitzen duzu.

Bai biziki gai inportantea da niretzat. Baionako aterpetxean laguntzaile gisa egon nintzen janaria prestatzen, banatzen Diakite elkartearekin. Euskal Herria beti izan da pasabide handi bat populazio mota ezberdinentzat. Niretzat ezin dira begiak hetsi errealitate honen aitzinean, etorkinak hor dira eta gure ardura da ez direla bakarrik erakustea. Nire baitan laguntzeko nahi hori badut, beraz ahal dudan moduan etorkinak laguntzen saiatzen naiz ongi etorriak direla erakusteko.

Euskal Herrian, uste duzu arrazakeria zantzuak hedatuak direla?

Niretzat arrazistak denetan badira, egia erran Euskal Herrian ere, nik sentitu dut hori, batez ere nerabezaroan; gaur egun tarteka hitz desegokiren bat entzuten dut oraindik. Ni adoptatua izan naiz, Ruandan sortua naiz eta euskaraduna naiz eta egia da batzuetan oraindik batzuei arraroa egiten zaiela emakume beltz bat euskaraz mintzatzen ikustea. Baina nik ikasi dut erantzuten eta jendeari azaltzen nire lekua hemen badela, izan ere hemengo jende batzuk baino gehiago barneratua dut euskal kultura. Entzun izan dut ere xantza handia eduki dudala hona etortzeaz Ruandan egotea baino, baina jende horiek deus ez dakite Ruandari buruz, gaurko egoerari buruz... Hobeto nago? Zeren arabera, zergatik? Hitz horiek entzutea zaila da ere. Nire erroak Afrikan ditut ere bai, bertan egon nintzen lehen aldiz duela bi urte lagun batekin eta berriz joateko gogoa badut.

Mentalitateak aldatzeko lana bada oraindik. Noizbait entzun nuen esaldi eder bat frantsesez: “L’ouverture d’esprit n’est pas une fracture du crâne” (itz. Ezpiritu irekidurak ez dakar buru hezurraren hausturarik” eta horrekin bat nator... Gero, beste askorekin biziki ongi pasatzen da, orduan hor ere pertsonen arabera izaten da, denean bezala. Nik ez dut nire ibilbidea gordetu nahi, Ruandan sortua naiz, euskalduna naiz, euskal-ruandarra sentitzen naiz eta nire ibilbideaz harro naiz.

Eta zer egiten du Haizek lanetik ateratzean?

Mendian ibiltzen naiz biziki, Pirinioetan, Bidarrai inguruan, kirola egiten gustatzen zait kanpoan egotea ere, gero lagunekin egotea bixtan da, zinemara joatea, kontzertuetara... Covid garai hauetan debekatua den guztia gustatzen zait, jendearekin egon eta kulturaz gozatu.

Euskal Herria beti izan da pasabide handi bat populazio mota ezberdinentzat. Niretzat ezin dira begiak hetsi errealitate honen aitzinean, etorkinak hor dira eta gure ardura da ez direla bakarrik erakustea.

Euskaraz goxo aritzeko zure leku berezia?

Hegoaldera goazenean lagunekin, badakit euskaraz ariko naizela eta hori biziki goxo da. Hemen ere posible da baina egia da fite frantsesera lerratzen garela, zoritxarrez.

Zer errango zenioke euskaraz edo Euskal Herriaz ezer ezagutzen ez duen atzerritar bati?

Ongi etorri errango nioke lehenik, gero nahi badu eta denbora badu plazerrekin gonbidatuko nuke egun bat pasatzera nirekin, kostaldetik barnealdera leku batzuen ezagutarazteko, bertatik bertara azalduko nioke zer den nire Euskal Herria, hizkuntza, paisaiak, historia aipatuko nituzke, izan ere gustatzen zait gaiak aipatzea gauzak ikusiz, biziki gustora erakutsiko nituzke hemengo bazterrak.

Euskararekin loturiko anekdota bat kondatzeko?

Behin Ezterenzubiko hotel batean pasa genuen gau bat; arratsean logelatik atera nintzenean bertako jabea gurutzatu eta euskaraz entzun ninduenean, zur eta lur gelditu zen, xuri-xuria, harritua.

Gero afal orduan hurbildu zen mahaira bere erreakzioaz barkamenak galdeginez eta bere harridura azalduz. Irri egin genuen eta gau biziki ona pasa genuen harekin; biziki mutil xintxoa zen baina bere harridura aurpegia ez zait ahantziko!

Haizeren amets bat?

Egun batez, bisita gidatuak antolatu nahi nituzke iparraldean euskaraz, kostaldea zein barnekaldea ezagutarazteko Euskal Herriko publikoari zein ikasten dutenei, Euskal Herria euskaraz ezagutarazteko.

Iban: nire filosofia, jo aitzina

Portretak

Iban: nire filosofia, jo aitzina

Sailkapenak ez ditu maite eta gauzak ziztu bizian egitea are guttiago. Iban Regnierentzat, nahia deno, guztia da egingarria eta Euskal Herria, mugarik gabeko mundu libre baten zati txikia da...

Euskara, hedagailu bikaina

Portretak

Euskara, hedagailu bikaina

Hizkuntza ttikitatik bazekien arren, euskararen unibertsoa Donibane Garaziko lizeoan zabaldu zitzaion Bea Salaberriri (Donamartiri, 1979). Jakin-mina asetu nahian, Baxe Nafarroa utzi eta Baionara hurbildu zen gero, alfabetatze prozesua borobildu nahian. Lapurdiko hiriburuan kokatu da geroztik, bertan biziz, lan eginez eta idatziz.

Patxi, euskara atzo baino + bihar baino -

Portretak

Patxi, euskara atzo baino + bihar baino -

Familien karta jokoan bezala, Patxi Etcheverryk (Angelu 1981) bere burua zuhaitz genealogikoan kokatu behar izaten du maiz elkarrizketa baten hasieran. Ttikitatik, euskal kulturan murgildu da, etxean, zein Angeluko Hardoy auzoko pilotalekuan. Hizkuntzaren, musikaren, erroen edota transmisioaren garrantziaz hitz egin digu besteak beste, Hardoytarraken plaza librean.

Euskara²= etxeko mintzaira + laneko gaitasuna

Portretak

Euskara²= etxeko mintzaira + laneko gaitasuna

Frantziako hiriburuan handitu den arren, Hélène Charritton (1965 Parise) txikitatik ohartu da euskararen garrantziaz. Herrira itzultzean, irakaskuntza sailean lanpostu eta ardura ezberdinak bete zituen, frantsesez eta euskaraz. Orain, lan ibilbidean bereganatu dituen esperientzia eta gaitasunak jendearen laguntzeko baliatzen ditu Baionesak, Aturri bazterrean kudeatzen duen Ekitegia Coworking espaziotik.

Mi Yung: euskara behar da karta postalaren atzealdea irakurtzeko

Portretak

Mi Yung: euskara behar da karta postalaren atzealdea irakurtzeko

Okzitaniako Tolosatik, Lapurdi kostaldera oporretara etorri zenean entzun zuen lehen aldiz euskara Biarritzeko Mi Yung Martin grafistak (Pessac 1978). Bihotz taupadei adi egonez, Euskal Herriko bazterrak eta bizimoduak hobe ezagutzen hasi zen gero eta berehala ohartu zen euskara zela bizileku berrian sartzeko giltza...

Renaud, euskara abiadura bizian!

Portretak

Renaud, euskara abiadura bizian!

Irudiekin jostatzen gustuko zuelako ikus-entzunekoetan sartu zen buru belarri Angeluko Renaud Davant (Baiona 1992). Diploma poltsikoan, Pariseko lan esperientzia labur bat nahikoa izan zuen gero irudi munduko giroa ez zela beretzat egina ohartzeko. Frantziako hiriburutik itzultzean, euskara ikastea bilakatu zen lehentasuna. Orain, euskara irakasteaz gain, gure hizkuntzaren aldeko dinamika Biarritzen piztea bihurtu da Mizanbu gaztetxeko kidearen asmoa.

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Portretak

Philippe, adina bizkarrean, euskara bihotzean...

Euskal Herriak duen itzal handiko pertsona elegante baten bisitatzera joan da aldi honetan Mintzalasai. Philippe Oyhamburu Biarriztarrak (1921.06.26, Argelès-Gazost) liburutegi ondoko bere etxean hartu gaitu irriño alaia ahoan, kalakan hartzeko prest. Dantzari, kantari, idazle, mintzalari, politikari ospetsuaren portretak tarte luzeago behar luke, euskaraz, Euskal Herriaz, anarkiaz edota kulturaz kontatzeko dituen istorio guztiak agertzeko. Hona “Poupouk” mende batean bizitakoaren lagin xume bat.

"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa

  • 2021eko Ekainaren 17tik
  • Ekainaren 18ra
  • Baiona
ZirkaBaiona festibala

ZirkaBaiona festibala

  • Ekainak 17 | 11:00 | Baiona

2021(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2021(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2021(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2021(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2021(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur