Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 17

Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 18

Warning: session_start(): Session cannot be started after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 20
Mintzalasai | Berriak | Euskararen berriak | Hizkuntzen ortzadarrean, euskara da nire kolorea

mintzalasai

PortretakANA IMAZ

Hizkuntzen ortzadarrean, euskara da nire kolorea

Baiona iparreko Jouandin karrikako 6.Bis bizitegiko sarreran jarri digu hitzordua Ana Imazek (1996 Donibane Lohitzune). Auzo ezaguneko Libreplume elkartean, haur, gazte eta familiekin irakurtzeko gogoa eta interesa partekatzea da Azkaingo gazte honek bere buruari jarri dion erronka polita.

2021eko Agorrilaren 4a | | ± 06min 49s

Baiona iparreko auzoek, euskal irakurle irritsua bezala ezagutzen zaituzte... Nor zara Ana Imaz?

Azkainen bizi naiz eta Libreplume elkartean lan egiten dut ZUP izeneko auzoan. Haur literatura sustatzen duen elkartea da eta bertan euskal saileko arduraduna naiz. Bestenaz, denbora librean maite dut anitz marraztea, idaztea, kantatzea eta antzerkia egiten dut ere bai; hots sorkuntzak badu toki garrantzitsu bat nire bizitzan. Zaila zait zaletasun horien artean hautatzea baina momentu honetan marrazkiak dit denbora gehien hartzen, ilustrazioak. Eta pertsona alaia naiz ere.

Ikasketei doakienez, hasieran ez nintzen batere horretan; zinema opzioarekin pasatu nuen baxoa eta gero zinema ikasketak segitu nituen fakultatean urte batez. Gero Bordelen egon nintzen bi urtez, animazio sozio-kulturalean DUT bat lortu nuen bitartekari kulturala izateko asmoz. Ikasketa horien karietara ikastaro bat egin nuen Libreplume elkartean eta diploma eskutan hemen hasi nintzen lanean.

Zoin da Libreplume elkartearen asmoa?

Haur literatura eta haur literaturaren sortzaileak sustatzea dugu helburu, izan idazle, ilustratzaile edo liburugintzako beste eragile. Kultura publiko guztien eskura jarri nahi dugu eta, bestalde, lan asko egiten dugu ere letragabetasunaren prebentzioaren inguruan.

Haur ttipi-ttipiekin eta gurasoekin ari gara P.M.I bezalako egitura ezberdinetan; jende ibiltarien harrera eremuetara ere bagoaz irakurketak egitera, alegia zinez liburuen mundutik urrun dauden publikoengana hurbiltzen gara, kultura idatzia ekartzeko.

Horrez gain, ttipi ttipiekin gero eta gehiago lan egiten dugu ere, haurtzaindegietan, gure lokalean, aktibitateak eskaintzen ditugu baita formakuntzak ere, adinaren arabera nola irakurri erakusteko eta abar. Haur eta nerabeentzat ere irakurketak antolatzen ditugu.

Hizkuntza gehien entzun daitekeen Lapurdiko auzoan zaudela egia da?

Ez dakit xuxen zenbat hizkuntza hitz egiten diren hemen baina anitz dira dudarik gabe. Gehien entzuten dena da, marokoarra, turkiarra, portugesa, euskara eta frantsesetik aparte noski. Gero mintzaira minoritarioagoak badira ere, zinez hizkuntza ortzadarra dugu hemen eta hori aberastasun handia da haurrentzat, burasoentzat, guztiontzat.

Nolakoa da haur liburuen eskaintza euskaraz?

Badira sorkuntza biziki ederrak eta gero eta gehiago direla errango nuke, badira ilustratzaile, idazle bikainak euskaraz. Gero 0-3 urte artekoentzat eskasa handia sumatzen da. Baina egia da Frantzian eskaintza oso zabala dela aspalditik, haur literaturak garrantzia handia du eta Euskal Herrian aldiz berantago hartu du lekua, garatzen ari da oraindik; horregatik sorkuntza gutti dago itzulpenekin konparatuz. Pena da baina sorkuntza ederrak gero eta gehiago dira eta arloa sustatu behar da gara dadin.

Haurrekin eta nerabeekin errex da telefono edo tableta liburuekin trukatzea?

Maleruski, ez dut sekreturik pantailen nagusitasunaren kontra. Egia da euskaraz gutti irakurtzen dela, gazte edo heldu izan. Gero guk gazteekin pasatzen ditugun momentu gehienetan hor dira zerbait zehatzarentzat, orduan mugikorra sakelan uzten dute tarte horretan, ez dugu etxean ikusten den arazo berdina pairatzen. Nire ustez ttipi-ttipitatik behar zaie irakurtzeko gustua eman ahal bezainbat eta gero erhiak gurutzatu behar dira plazer horrek segi dezan; baina egia da zaila dela.

Mintza Lasai festibalean parte hartuko duzu irailean.

Plazer handiz parte hartzen dugu urtero Mintza Lasai Festibalean. Eskoletan parte hartzen dugu bereziki, irakurketak, animazioak egiten ditugu joko oinarri batekin. Aurten ere euskaltegien Mintza Lasaian parte hartzen dugu formakuntza bat proposatuz helduentzat, haurrei euskaraz irakurtzeko euskara jakin gabe. Gako batzuk ematen ditugu, liburu batzuk aholkatzen ditugu, euskaraz irakurri ahal izateko eta liburuen bidez haurrak laguntzeko.

Euskara ttikitatik dakizu?

Bai nire ama hizkuntza da, lau urte arte frantsesa biziki gaizki banekien, nire aitatxi-amatxi guztiak euskaldunak ziren, nire aita eta ama ere baina ttipitan burasoek ez zieten aski ongi irakutsi, orduan AEKtik pasa ziren hobeki ikasteko. Nik etxean ikasi eta ikastolan segitu dut ikasten.

Ipar Baionan nola bizi da euskaldun izatea?

Hemen aniztasuna da normaltasuna eta euskara beste hizkuntzen barne kontsideratua da, ez da batere kuriositate bat bezala ikusia, denek horren ohitura dute. Bestalde, hemen eskola publikoa elebiduna da beraz bada kontzientzia bat euskararen tokiaz auzo honetan. Irrigarria da zeren arrunt beste kultura duten familia anitzen haurrak gela elebidunean dira. Euskara hizkuntza aniztasun horren parte da, baina ez du toki pribilegiatu bat besteen ondoan ere ez.

Euskaraz gertatu zaizun anekdota bat?

Behin pijama gaualdi bat antolatu genuen eta auzoko familia baten seme helduena, euskara inoiz ikasi ez zuena, adi adi ikusten nuen irakurketa denbora guztian eta kantuz hasi zen ere, dena ulertzen balu bezala. Bukaeran hurbildu zitzaidan kantuaren letrak galdeginez, biziki gustatu zitzaiola erranez. Biziki polita iruditu zitzaidan.

Gorroto duzun zerbait?

Idekidura eskasa eta genero, adin, kolore, edo beste edozein gauzagatik besteak baino hobea sentitzen den jendea ez dut jasaten ahal.

Maite duzun zerbait?

Sortzea, partekatzea, besta, hots azken boladan ukatua zaigun guztia.

Euskaraz gustura ari zaren leku berezi bat?

Gure bestak justuki, euskaraz mintzatzeko leku paregabeak dira. Adibidez EHZ festibalean egon nintzen uda hastapenean eta zinez euskararen gune zoragarria da. Egunerokoan, Azkaine herri goxoa da euskalduna izateko, nahiz eta herri txikia izan, euskara sendi da bertan.

Zure ametsetako euskararen Herria?

Xoko guztiak euskararen gune bilakatuko liratezke, zeinetan gure buruari galderarik pausatu gabe euskaraz arituko ginatekeen, munduari irekia eta diskriminazio guztien kontra borrokatuko litzatekeen herri bat.

Eta zure ametsa?

Milaka amets ditut baina nire bizitza osoan garrantzitsuak atzematen ditudan gauzen alde borrokatzea eta sortzen segitzea eta nire bizi osoan ongi inguratua izatea. Hori dut amets handia.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Portretak

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Portretak

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Portretak

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.

Lan kolektiboan sinesten dut

Portretak

Lan kolektiboan sinesten dut

Terexa Mitxelenaren (1944, Biarritze) aurpegia ezagutzen du euskararen alde, festaz festa dabilen jendea. Diruzaintzan dituen gaitasunak iparraldeko elkarte ekintza edo kolektiboen zerbitzura jartzen ditu ahal duen aldiro. Azken esku kolpea, Mintzalasai festibalean eskaini du, Biarritzeko Marion aitziraren bazterrean.

Euskaraz ere, dena da posible!

Portretak

Euskaraz ere, dena da posible!

Hamaika proiektu, hamaika topaketa, hamaika plazer, hamaika amets... Kepa Mouescak (1987ko abendua-Baiona) hamaika bizipen izan ditu Mintzalasai abentura hasi eta elkartearen lehendakari kargua hartu zuenetik. Aurten Mintzalasai festibalaren edizioak kutsu berezia utziko dio Baionesari, hamaika urteren buruan, bide berriak irekitzeko erabakia harturik.

Euskara ikastaldia: maila guztiak

Euskara ikastaldia: maila guztiak

  • 2024ko Apirilaren 22tik |
  • Apirilaren 26ra
  • Baiona

Warning: Undefined variable $amaidata in /home/mintzalasai/public_html/lib/phpikus/egutegia.inc.php on line 97

Warning: Undefined variable $amaidata in /home/mintzalasai/public_html/lib/phpikus/egutegia.inc.php on line 97

Warning: Trying to access array offset on value of type bool in /home/mintzalasai/public_html/lib/phpikus/egutegia.inc.php on line 97

2024(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

2024(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2024(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2025e(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28
Gaur

2025e(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur