mintzalasai

PortretakMIKEL AMILIBIA

Mikel Amilibia: Suitzako ganibeta

Pottoka gainean jauzika ibiltzen dakien arren, Mikel Amilibia (Baiona, 1983), festetan edo errugbi zelaietan gurutzatuko duzue maiz, lanean zein lagunartean. Giro ezberdinetan mugitzen gustuko duen Arrangoitzeko aitarekin, dituen zaletasunak eta lanak aipatu ditugu Aguilerako harmailetan.

2021eko Urriaren 1a | | ± 05min 53s

Enpresa burua, Biarritz Olympique zelaiko esataria, kantaria, suhiltzailea...Zu zara Mikel Amilibia bakarra?

Bai ni naiz bakarra, baina 10 bizirekin uste dut..Miarritze zalea naiz eta B.Oren errugbi partiduetan animazioa egiten dut euskaraz Aguilera zelaian, beste esatari baitekin, hemengo presidenteak horrela nahi duelako. Gero enpresari gisa bi jarduera ezberdin eramaten ditut: alde batetik haur eta helduentzako animazioak eskaintzen ditut, puzgarriak, tranpolinak, eskalada paretak jartzen ditut festa ezberdinetan. Bestetik Potta izeneko marka sortu dut, pottoken esnearekin egiten ditudan xaboiak eta goxokiak saltzen ditut.

Horrez gain, suhiltzaile boluntario ere banaiz, Angeluko kasernan, kantuz ere ari naiz Arrangoitzeko lagun talde batekin. Hor ere errugbiko lagunekin beti kantuz ari ginen bestetan, baina hitzak gehiegi jakin gabe. Orduan astelehen guztiz biltzea erabaki genuen hitzak ikasteko eta paperik gabe kantuz ibiltzeko; kantaria baino kantazale naizela errango nuke. Ni ez naiz kanapean egoten den horietako bat, gustuko ditudan gauzak egitea nahiago dut eta saiatzen naiz gauzak ongi egiten, ahal bezain bat.

Euskal errugbi talde azkar batekin amesten dut, ezagutzen ditugun ohizko zatiketak gaindituz.


Zein da zure burua aurkeztean aipatzen duzun lehena?

Ni Couteau suisse naiz, ganita bakarra 11 gauza egiteko gaitasunarekin. Gero aita naizela ez duzu jarri baina bi haur ditut eta horiek ere denbora anitz hartzen dute eta denbora hori hartzea biziki inportantea da dudarik gabe, inportanteena agian.


Txikitatik dakizu euskara?

Bai euskara etxean ikasi nuen aitarekin eta amatxirekin; ama frantsesa da eta biak egiten genituen etxean. Ikastolan egon nintzen 3. arte Kanboko kolegioan. Gero Hazparneko laborantxa eskolara joan nintzen eta han ikastolako lagunekin elkartu ginen eta biziki ongi pasa genuen.

Gero haurrekin ere euskaraz ari naiz beti, hori familian ikasi dut, nire aitak ez zidan inoiz frantsesez hitz-egiten eta jarrera bera errepikatzen dut beti.

Nire familian euskarak beti izan du leku zentrala. Niretzat euskara ez da tresna bat, nire nortasunaren osagaia baizik.


Nola osatu da zure bizitzaren puzzle erraldoi hori?

Ikasketak bukatzean, ikastolako lagun minekin bidai bat egin genuen Argentinara eta handik itzultzean, nire hiru pottokekin, Senpereko lakuaren bazterrean ibilaldiak eskaintzen hasi nintzen. Gero herriz herri hasi nintzen festetan pottoka ibilaldiak proposatzen eta egun batez, festa komite batek galdegin zidan puzgarriak nituenez animazio ezberdinak eskaintzeko. Gaur egun materiala anitz badut eta Euskal Herriko festa anitzetan egoten naiz nire enpresarekin.

Arrangoitzen euskalduna izatea errexa da?

Ez ez da euskara anitzik Arrangoitzen... Ikastolarekin saiatzen gara animazioak egiten baina ez da errexa.

Eta B.Oko kirol zelai bazterrean?

Errango nuke errestasun handiak ematen dituztela euskaraz aritzeko. B.Oko nagusiak izan dira euskara sartzea eskatu dutenak, gauzak euskaraz jartzeko proposatu dudan aldiro erantzun positiboa jaso dut beti horien partetik.


Eta euskarari doakionez, zeinek irabazten du lehia A.Bk edo B.Ok?

Lehiarik ez da, Baionan frantses hutsean egiten dituzte orain partidetako komentario guztiak...Kasu, ni ez naiz Baionaren kontra eta pozten nintzen Baionako zelaira hurbiltzean, Xexiliren komentarioak euskaraz entzutean, pozgarria zen guztiontzat. Baina Xexilik mikrofonoa utzi duenetik, euskara desagertu da Jean Dauger zelaitik, penagarria da.


Zure leku kuttuna euskaraz momentu goxo bat pasatzeko?

Nik haurrekin pasatzen dut denbora gehien euskaraz eta gustatzen zaigu biziki Biarritzeko Marion aintziraren inguruan paseatzea. Gero Basusarri eta Baiona arteko bizikleta txangoak ere egiten ditugu Errobi bazterrean.

Mintza lasai festibalean parte hartzeko ohitura duzu?

Bai urtero deitzen naute eta plazer handiz parte hartzen dut, jolasteko materiala ezberdina ekarriz eta bertan bazkalduz eta ongi pasatuz. Gliss'egunean ere parte hartzen dugu, Seaskak galdeginik.

Gorroto duzun zerbait?

Ez dut gauza anitz gorrotatzen... Agian jendeak euskarari buruz erraiten dituen astakeria batzuk, Frantziak euskarazko murgiltze ereduaren kontra egin duen azken erasoa bezala adibidez. Euskaraz ari ginen hemen frantsesa iritsi aitzin eta azkenean frantsesa ari da euskara zapaltzen... hori da gorrotatzen dudana.

Maite duzun zerbait?

Besta egitea gustatzen zait, nire oxigenoa da. Lan asko egiten dut eta egia da besta egitea eskertzen dudala. Haurrekin egotea ere maite dudan beste oinarrizko gauza da.

Gertatu zaizun anekdota bat euskarari buruz?

Hazparnen nintzelarik Laborantza eskolan, klaseko euskaldun bakarra nintzen eta beste lagun ikaskideak nitaz trufatzen ziren tarteka le basque, le basque erraten zidaten. Hamar urteren buruan ikaskide hauek ikusi ditudanean taloak egiten Herri Urratsen edo seme alabak jarri dituzten ikastoletako bestetan lanean, irriño bat atera zait, biziki bilakaera polita iruditzen zait.

Eta zure amets bat?

Aguilera zelaian gaudenez, Euskal errugbi talde azkar batekin amesten dut, ezagutzen ditugun ohizko zatiketak gaindituz. Irlandan, Munster taldearekin egiten den moduko talde batekin amestuko nuke hemen.


Biberoien artean, euskaraz goxo goxo

Portretak

Biberoien artean, euskaraz goxo goxo

Ogibidez aldatu nahian, Ohakoa haurtzaindegian lan egin ahal izateko euskara indartu eta mintzapraktikan goizetik arrats aritu da Delphine Velasco (Donibane Lohitzunen, 1986). Lankideen laguntzari esker eta haur txikien goxotasuna lagun, Biarritzeko lehen haurtzaindegi euskaldunean loriatzen da orain Sokoako arrantzale familiako alaba.

Musikak eraman nau euskaraz aritzera

Portretak

Musikak eraman nau euskaraz aritzera

Lekornen, zuzeneko musikak soilik eman ditzakeen dardara indartsuen artean harrapatu dugu Willis Drummond taldea. Arratsaldeko entsegua bukatzean, Jurgi Ekiza kantariak (Baiona 1980ko abuztua) gure galderak erantzun ditu kontzertu aurreko ostatu hutsaren erdian.

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

Portretak

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

Lukasen aitak eskainitako ordenagailu zaharkituan muntatu zituen lehen bideo motzak kolegiotik itzultzean. Geroztik irudi munduan murgilduta bizi da Lukas Hiriart (Baiona, 1998ko apirila) eta arazorik ez du objektiboaren alde batetik bestera pasatzeko. Orain, Bada sortu du lagun taldearekin, sareak euskaraz ere astintzeko asmoz.

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

Portretak

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

Pirripita gainean, kanpotarren artean sigi-saga iritsi da Aña-Mari Grenié (Biarritze, 1954) Portu Zaharreko hondartzara. Biarriztar honek ezin hobeki ezagutzen ditu hiriko txoko ederrak eta istorioak. Bide batez, lekuko paregabea da azken urteetako aldaketez, onez zein penagarriez ohartarazteko.

Musika, hizkuntza eta emozio igorlea

Portretak

Musika, hizkuntza eta emozio igorlea

Euskal artisten familia handian, Robles Aranguiz abizena da letra gorriz idazten den horietako bat. Naia Robles (1968 Baiona) txikitatik egon da musikariez eta kantariez inguratua eta etxekoekin igo da oholtza gainean. Transmisioaz, musikaz eta amodioaz hitz egin dugu Baionako baratze botanikoaren erdian.

Euskara da bonbonik gozoena

Portretak

Euskara da bonbonik gozoena

Ez txokolateaz, are gutxiago euskaraz... Florian Benac txokolate egileak (Begles, 1985) deus ez zekien Baionako Cazenave saltegi ospetsuaz orain dela urte batzuk. Maitasunak gidaturik, Lapurdin bizi da 2014az geroztik eta laster bihurtu da euskal txokolate egilerik goxoena. Baionako laborategian bisita gidatu bat eskaini digu usain gozo eta kakao aleen artean.

Biltxoko Txiki

Biltxoko Txiki

  • Urtarrilak 29 | 11:00 | Baiona
Zuberoako maskarada

Zuberoako maskarada

  • Urtarrilak 30 | 15:00 | Baiona

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
01 02
03 04 05 06 07 08 09
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur