mintzalasai

PortretakLUKAS HIRIART

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

Lukasen aitak eskainitako ordenagailu zaharkituan muntatu zituen lehen bideo motzak kolegiotik itzultzean. Geroztik irudi munduan murgilduta bizi da Lukas Hiriart (Baiona, 1998ko apirila) eta arazorik ez du objektiboaren alde batetik bestera pasatzeko. Orain, Bada sortu du lagun taldearekin, sareak euskaraz ere astintzeko asmoz.

2021eko Azaroaren 5a | | ± 07min 14s

Kameraren zein aldetik nahiago duzu zure ibilbidea kontatzen hasi?

Kameraren atzealdea hautatuko dut, nire ibilbidearen parte nagusia bertan baitut. Txikitatik ikus-entzunekoen munduan murgildu naiz nire aitak ogibide hori duelako. Egun batean, haren ordenagailu zaharkitua, irudien lantzeko programa guztiez hornitua, oparitu zidan eta kamara zahar bat ere utzi zidan, orduan hasi nintzen, hamaika urterekin, nire lehen bideo motzak filmatzen eta muntatzen. Gero Kanalduden sartu nintzen laguntzaile gisa eta ber garaian Biarritzeko ikus-entzunezko eskolan hasi nintzen, orduan biak egiten nituen alternantzian. Geroztik Kanalduden egon naiz lanean eta beste leku ezberdinetan. Gaur egun intermittent bezala ari naiz proiektu ezberdinetan parte hartzen.


Kamara aitzinean zer moduz?

Kameraren aitzinean aktore gisa aritzeko aukera eduki dut Atarrabi eta Mikelats filmean. Jakin behar da antzerki eskolan egon naizela hamar urtez, horietako bost Baionako kontserbatorioan, orduan casting batean parte hartzea proposatu zidaten eta horrela bukatu nuen Eugene Greenen filmean Mikelatsen papera egiten. Egia erran biziki esperientzia berezia eta aberasgarria izan da niretzat, bai artistikoki aktore gisa, zuzendariaren metodo bereziekin eta teknikoki ere, pelikulaz grabatutako filma baita, gainera bakar bakarrik kandelez argiztatua. Uste dut beste inork ez duela horrelakorik egin; Stanley Kubrick zuzendariak egin omen zuen eszena bat baina filma osoa, inork. Filmean nire burua ikustea biziki zaila egin zait aldiz. Euskal Herrian eta Korsikan grabatu genuen eta zinez esperientzia bikaina izan da.

Zer da Bada?

Ipar Euskal Herriko gazte komunikabide bat da Bada. Lagun artean hutsune bat sumatzen genuen komunikabideetan, alegia inor ez zela gazteei euskaraz zuzentzen, batez ere gaur egun gazteek informatzeko gehien erabiltzen dituzten baliabideetan, sare sozialetan. Gazteak sare sozialetatik informatzen gara nagusiki eta prentsa irakurtzen badugu, sare sozialetan dabilen eduki batengatik izango da gehien gehienetan. Orduan parametro horiei egokitutako hedabide bat sortzeko gogoa eduki dugu. Baina ez genuen beste hedabide bat sortu nahi baitezpada, orduan jadanik plazan diren hedabideengana joan gara gure proiektuaren berri ematera eta horiekin aztertu dugu nola proposatu gazteei egokitutako edukiak eta bide batez publiko hori erakarri hedabide hauetarat. Horrela sortu da Bada. Hasteko astero, asteazkenero, Facebook eta Instagramen, erreportai bat proposatzen dugu, aktualitateari lotua izan daitekeena eta ostiralero story formatuan, asteko bost aktualitate nagusien bilduma bat eginen dugu. Hemendik hilabete batzuetara Bada garatuko da, iparraldeko telebista, prentsa idatzia eta irratiekin elkarlanak proposatuko ditugu, webgunea zabalduko dugu, You Tube, Twitter eta Spotify kontuak gehituko ditugu eta zendako ez aplikazio bat ere; elkarlanak bultzatzeko asmoaz.

Bestalde proiektu parte hartzailea garatzea garratzitsua zaigu, horregatik kudeaketan gabiltzan lau pertsonez gain, talde editoriala deitzen dugun sare zabalago bat dago Badan, hilean behin biltzen dena, tratatuko ditugun gaiak erabakitzeko eta lanak aitzinatzeko taldeka. Orduan iparraldeko hiru lurraldeetako gazteen ikuspuntuak ditugu eta hori ere inportantea da.

Iparraldeko gazte guztiei zuzentzeko asmoa dugunez, hedabide elebiduna izatea erabaki dugu; gai ezberdinak eta urrunagokoak aipatzen baditugu ere, sare guztietan edukiak bi hizkuntzetan jarriko ditugu denen eskura.

Badan ez bada, nola informatzen da gaur egun Baionako gazte bat?

Nik pertsonalki prentsa idatzia irakurtzen dut, baina ordenagailutik, paperean biziki gutxi. Horrez gain, sare sozialentzat berezituak diren hedabide batzuk, Brut edo Slash, edo Tataki ere Suitzakoa. Hemengo prentsa edo Mediapart bezalakoak ere behatzen ditut.

Euskal hedabideetan zerbait falta dela errango zenuke?

Ikus-entzunezkoetan, gauzak garatzen ari direla errango nuke. Azken boladan, filma andana atera, da, Kanaldude bezalako hedabide baten emankizunak ere asko hobetu dira. You Tuben berantean galbitzala errango nuke eta influencer delakoak eskas dira euskaraz, eta gazteek asko begiratzen dituzte eduki horiek. Twitch bezalako plataformak ere nahiko pobreak dira, bereziki iparraldean, Halere, Zukugailua bezalako elkarte bat sortu da saileko profesionalak biltzeko, orduan, orokorrean gauzak bide onetik doazela errango nuke.

Euskara ttipitatik dakizu?

Bai euskara txikitatik dakit ikastolan ibilitakoa naizelako, etxean amak ez daki eta aitak beranduago ikasi du.

Gaur egun euskaraz ari naiz gehiago frantsesez baino, lanean, pisukideekin, lagun gehienekin euskaraz ari naiz, beraz bai hizkuntzak leku handi bat badu eta biziki atxikia naiz gure hizkuntzari.

BADAn ez bada, zertan dabil Lukas?

Lanean denbora anitz pasatzen dut, teknikari gisa hedabide ezberdinentzat, zine klaseak ematen ditut, laster lantegi batzuk eskainiko ditut ikastetxeetan. Horrez gain, gaztetxeko kidea naiz Baionan eta hor ere denbora anitz pasatzen dut. Bestenaz, bizikletan asko ibiltzen naiz, zinemara noa, festa egitea biziki maite dut, ez naiz aspertzen.

Zure leku kuttuna euskaraz aritzeko?

Karrikan errango nuke. Baionako karriketan, euskara gero eta gehiago entzuten dela errango nuke, bai karrikan zein ostatuetan.

Euskaraz gertatu zaizun anekdota bat?

Behin Korsikara joan nintzen filma baten grabatzera, bertako lagun teknikari batek deiturik. Grabatzea bukatzean egiten ohi den festa erraldoia, Korsika barnealdeko herrixka batean egin genuen, ostatu bakar batekin. Lan talde osoarekin tabernan sartu ginenean, taldekoak kasik denak Paristarrak ziren, bertako jendeek trebeska begiratzen gintuzten eta tentsioa sendi zen. Bat-batean hasi ziren kantuz korsikarrez lehenik eta gero frantsesez; hor moztu nituen erranez nire herrian bakarrik euskaraz kantatzen genuela. Frogatzea eskatu zidatenean, Pantxoa eta Peioren Txikia kantatzen hasi nintzen, nirekin zeuden lankideen begirata beldurtuaren pean... Orduan, bat-batean, giroa erabat aldatu zen eta trago anitz hartu genituen elkarrekin.

Korsikaz askotan entzuten dira antzeko mitoak euskaldunekin, baina nik erraten ahal dut egia dela!

Gorroto duzun zerbait?

Euskaldun berriekin indarrik egiten ez duten jendeak eta frantsesera lerratzen direnak berehala. Hori ez dut soportatzen. Halere jendeak gero eta pazientzia gehiago erakusten duela errango nuke, eskerrak.

Maite duzun zerbait?

Txokolatezko mussa.

Eta zure amets bat?

Espero dut noizbait, Euskal Herri independente batean, edozeinek bizitza euskaraz egin ahal izatea, zineman, lagunekin, lanean informatzen.


Yogalaia, bateratze zoriontsurako gomita

Portretak

Yogalaia, bateratze zoriontsurako gomita

Himalaian bidaiatzen ari zela, taxi gidari batek errepide bazterrean utzi ondoren hasi zen Léa Etchegoyhen (1985) Yoga praktikatzen. Nahigabeko geldialdi horrek, bere bizi bidea noraino inarrosiko zuen ohartu zen Euskal Herrira itzultzean. Aldaketak piztu ditzakeen beldurrak baztertu, bulego lanak atzean utzi ondoren, Baiona erdian klaseak eskaintzen dituen Yoga Baiona elkartearen estudioan errezibitu gaitu Xiberotar neska argiak.

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Portretak

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Lagun arteko denbora pasa izatetik, Skatea zaletasun handia eta ogibide izatera pasa da Xan Beheran (Donibane Lohitzune, 1987) Lapurtarrarentzat. Biarritzeko Skate Parkean lanean ari da orain eta proiektu ederra badu, euskara gurpil gainean jartzeko.

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Portretak

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Iparraldeko gazte anitz bezala, Baionako Santa Espiritu auzoa hautatu du bizileku gisa Ihintza Irungarai (Baiona 1991) Itsasuarrak. Geltoki ondoko ostatu goxo batean jarri digu hitzordua, dantzari eta euskaldun gisa, agenda betetzen dizkioten jarduerak eta beste erronkak aipatzeko.

Animazio + / pantaila - !

Portretak

Animazio + / pantaila - !

Baionako Eztitxu Robles kolegioan, txapela buruan eta baloi bat eskuan harrapatu dugu Jon Laplace (Baiona, 1987) ikastetxeko hezitzailea. Nerabe zein helduekin harremanak bultzatzeko, ulermena indartzeko animazioaren garrantziaz aritu zaigu luzaz, Baiona Futbol Club taldean bizi dituen momentu gozagarriez bezainbat...

A.B eta O.M artean? Gora xuri ta urdinak!

Portretak

A.B eta O.M artean? Gora xuri ta urdinak!

Kirolarien arteko lehian, partiduen ondoko giroa lehenesten du Anthony Michel kazetari gazteak. Marseillako Kalankak atzean utzi eta lanerako etorri zen Baionara lehen aldiz, gero maitemindu zelakoan hasi zen euskara ikasten. Orain euskaraz entzun dezakezue egunero France Bleu irratiko uhinetan.

Energia eskuetan, euskara bihotzean

Portretak

Energia eskuetan, euskara bihotzean

Baionako Santa Espiritu auzoko apartamenduan Libe Goñiren (1947 Oteitza) aurpegi argi eta alaiak errezibitu gaitu kafearen tenorean. Iparraldeko lehen ikastolen sorreraz eta Seaskaren historiaz artikulu luzea idazteko hitzordua izan zitekeena, istorio ederrez eta energiaz betetako solasaldia bihurtu da andereño eta Reiki emaile euskaldunaren ondoan.

Irakurketa kluba

Irakurketa kluba

  • Maiatzak 18 | 18:00 | Biarritz

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
01
02 03 04 05 06 07 08
09 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Gaur

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur