mintzalasai

PortretakJURGI EKIZA

Musikak eraman nau euskaraz aritzera

Lekornen, zuzeneko musikak soilik eman ditzakeen dardara indartsuen artean harrapatu dugu Willis Drummond taldea. Arratsaldeko entsegua bukatzean, Jurgi Ekiza kantariak (Baiona 1980ko abuztua) gure galderak erantzun ditu kontzertu aurreko ostatu hutsaren erdian.

2021eko Azaroaren 19a | | ± 08min 02s

Kontzertua prestatzen harrapatu zaitugu Lekornen, artisten egoera hobera doan seinale?

Iduriz bai, edo espero dezagun egoera hobetzen ari dela bederen. Urte batez modu akustikoan aritzeko aukera eduki badugu ere, hau da gure lehen kontzertu elektrikoa Covidaren krisia hasi denetik eta biziki kontent gira egia erran. Musika erresonantzia istorio bat da eta gauza batzuk bakarrik senti daitezke bolumen edo indar batekin, hori rockak ematen du bakarrik. Bai beste sentsazio bat da zuzenean jotzea, musikaren beste plazer bat da.

Zertan da Jurgiren aktualitate artistikoa gaur egun?

Esperientzia berriak bizitzea gustatzen zait eta kolaborazio anitz egiten ditut eskuin ezker, laster aterako dira parte hartu dudan lan batzuk. Gero Willis Drummondekin modu akustikoan eman dugun kontzertua grabatu eta fite argitaratuko dugu eta berriz hasten gira ere modu elektrikoan jotzen eta disko berri bat lantzen formatu horretan. Horrez gain Era Batera taldean kantatzen dut eta bakarka ere ari naiz; anitzetan jo dut formatu intimistan eta orain bigarren bakarkako diskoa hasiko naiz grabatzen. Aldiz ez dakit oraindik noiz aterako den eta nola aurkeztuko dudan, hori diskoaren emaitzaren araberan erabakiko dut.

Nola heldu zitzaizun musikari izateko gogoa?

Ttipidanik amets hori banuen, Mickael Jackson izan nahi nuen. Gero Nirvana bezalako talde batzuekin identifikatzen nintzen erabat, alegia musika gehiegi menperatu gabe, talde erreferente bilakatu zirenekin. Erran gabe doa Euskal Herriko eszenak ere eragin didala asko, Negu Gorriak taldeak batez ere; hor gainera ohartu nintzen musika izaten ahal zela ideiak zabaltzeko tresna ona eta alde politiko horrek interesatu ninduen.

Nire ibilbide pertsonalean, beti pixka bat aparte edo ezberdin sentitu naiz mundu honetan eta ez dut sekula lortu nire burua ikusten egunero lanera joaten edo bizimodu horrek dakarren errutina batean. Lagun taldean bizimolde aski alternatibo bat eduki dugu eta musika serioski jotzen hasi garenean pentsatu dugu ongi litzatekeela hortaz bizi ahal izatea. Kostatu zaigu, lan egin dugu gogor baina lortu dugu eta amets bat bezala betetzea izan da.

Musikaz kanpo zer gustatzen zaizu?

Gauza anitz gustuko dut; lehen erran bezala, esperientzia berriak bizitzea maite dut, gauza oso ezberdinetan gozatzeko gai naiz. Adibidez surfa probatu dut duela gutti eta momentu huntan uretan nabil anitzetan; gero bidaiatzea, zinema, mendia edo museoak bisitatzea gustuko dut. Maite dut aktibitatez aldatzea eta hastapenean gauza ezkorra bezala ikusten banuen ere, azkenean ohartu naiz horrela naizela eta ez dela arazo bat. Azken finean, beste batzuk baino gauza gehiago probatzen eta ikasten ditut horrela; hortaz badakit ez naizela inoiz munduko musikari edo surflari onena bilakatuko baina hori asumitzen dut arazorik gabe. Nire helburua plazerra hartzea da egiten ditudan gauzetan, ez onena bihurtzea.

Euskara txikitatik dakizu?

Amak badaki euskara, aitak ez zekien eta uste dut nire lehen hitzak euskaraz izan direla. Gero ikastolan egon naiz ama eskola denboran baina zazpi urtetik goiti Baionako gure etxe ondoko frantses eskolara joan nintzen eta euskara galdu nuen emeki, ezer jakin arte. Egia erran, musikari esker berpiztu zait euskararekiko interesa. Musika egiten hasi nintzen eta egitekotan euskaraz egin behar nuela argi nuen; orduan AEKn izena eman eta berrikasten hasi nintzen, euskal filologia ikasketak egin eta euskal masterra eduki arte. Halere ez dut uste oraindik hizkuntza menperatzen dudanik eta batzuetan erdi inpostore gisa ikusten dut nire burua izan ere euskaraz mintzatzea ez zait beti naturala. Pena dut eta min egiten dit horrek baina horrela da.

Halere euskara galtzen ari zen familian, orain senide guztiak euskaldunak garela ikustean zerbait ongi egin dugula onartzen dut.

Beste hizkuntza batean kantatuko zenuke?

Jadanik egin izan ditut bertsio batzuk, bereziki bakarka, Neil Youngenak adibidez, baina ez dut akzentu ona eta ez naiz ongi ari. Frantsesez aritzea naturalena litzateke, gehien menperatzen dudan hizkuntza delako, baina musikalki biziki zaila iruditzen zait frantsesez kantatzea....Zaila da ulertzea baina niretzat euskaraz kantatzea da naturalena. Gero, batzuetan gertatzen zait frantsesez idazten hastea eta hitz horiek euskaraz itzultzea eta kantatzeko egokitzea. Frantsesez idaztea gustatuko litzaidake agian, baina beste norbaitek kantatzeko.

Zein da hondartzan botata entzuten duzun musika?

Hor ere dudan beste kontraerran bat adierazi behar dut, izan ere Spotify bezalako plataformak musikariak gaizki ordaindu eta tratatu arren, entzule gisa biziki tresna praktikoa zaidala aitortu behar dut! Bolada huntan, Billie Eilish fenomeno berria entzuten dut, Drake raperoa ere bai anitzetan daukat jarria. Bestela betiko batzuk ere hemen ditut Nirvana nolaz ez, Rory Gallagher eta beste asko... Gero beti saiatzen naiz belarri bat luzatzen sortzen diren gauza berriei, bereziki hemengo artistei eta hor iruditzen zait, hitzei garai batean galdu zuten garrantzia ematen zaiela berriz. Aldiz munduan zehar rap musika nonahi eta biziki indartsu dagoenean, pena dut Euskal Herrian rap artista guti egotea. Gazteek rap musika entzuten dute asko orduan atzerriko musika entzuten dute eta euskara bazterturik gelditzen da beste behin.

Gorroto duzun zerbait?

Ez dut aingeru bat bezala agertu nahi, baina ez dut gorrotorik nire baitan. Haserrea bai badut noski, tarteka haserretzen naiz eta hori normala da eta asumitu behar da baina berehala gauza ezkor hori ikasgai baikor bilakatzeko lana egiten dut. Ez dut gorrotorik eta kontent naiz hori ez edukitzeaz.

Maite duzun zerbait?

Gauza anitz maite ditut baina gero eta gehiago ohartzen naiz gauza handirik ez dela behar zoriontsu izateko.

Nire meditazio eta ongizate kontuetan sartu gabe, konexio kontu bat badagoela uste dut, gorputzari eta arnasari lotzea eta bizi duzun egoera hori bizi duzula, horretan gauza baikorrak bilatzea da bilatzen dudana. Bistan da ez da beti erraza eta batzuetan baditut sentimendu ezkorrak edo tristeak ere, baina xantza dut gauza ezkorrak musikaren bidez ateratzen ahal ditudalako eta orduan horrek leku anitz uzten dit gauza onen betea egiteko.

Ametsetako proiektua?

Ametsak bereziak dira nire ustez, izan ere batzuetan hauek gauzatzeko hurbildu behar duzu hauengana eta hurbiltzean ohartzen zara ez direla gehiago hain amets bikainak. Bestela erran dezaket amets asko bete ditudala azken urteetan, musika jotzen bizi naiz, eta Tim Burtonen Big Fish filmean, Pearl Jamen bukaerako musikarekin malko batzuk isuri ondoren, film baten bukaerako generikoa egiteko nuen aspaldiko ametsa gauzatu dut ere berriki "Ane" pelikularen bukaerako musika eginik Willis Drummondekin... Orduan pozik!


Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

Portretak

Objektiboaren bi aldeetan eta Bada hedabidean

Lukasen aitak eskainitako ordenagailu zaharkituan muntatu zituen lehen bideo motzak kolegiotik itzultzean. Geroztik irudi munduan murgilduta bizi da Lukas Hiriart (Baiona, 1998ko apirila) eta arazorik ez du objektiboaren alde batetik bestera pasatzeko. Orain, Bada sortu du lagun taldearekin, sareak euskaraz ere astintzeko asmoz.

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

Portretak

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

Pirripita gainean, kanpotarren artean sigi-saga iritsi da Aña-Mari Grenié (Biarritze, 1954) Portu Zaharreko hondartzara. Biarriztar honek ezin hobeki ezagutzen ditu hiriko txoko ederrak eta istorioak. Bide batez, lekuko paregabea da azken urteetako aldaketez, onez zein penagarriez ohartarazteko.

Mikel Amilibia: Suitzako ganibeta

Portretak

Mikel Amilibia: Suitzako ganibeta

Pottoka gainean jauzika ibiltzen dakien arren, Mikel Amilibia (Baiona, 1983), festetan edo errugbi zelaietan gurutzatuko duzue maiz, lanean zein lagunartean. Giro ezberdinetan mugitzen gustuko duen Arrangoitzeko aitarekin, dituen zaletasunak eta lanak aipatu ditugu Aguilerako harmailetan.

Musika, hizkuntza eta emozio igorlea

Portretak

Musika, hizkuntza eta emozio igorlea

Euskal artisten familia handian, Robles Aranguiz abizena da letra gorriz idazten den horietako bat. Naia Robles (1968 Baiona) txikitatik egon da musikariez eta kantariez inguratua eta etxekoekin igo da oholtza gainean. Transmisioaz, musikaz eta amodioaz hitz egin dugu Baionako baratze botanikoaren erdian.

Euskara da bonbonik gozoena

Portretak

Euskara da bonbonik gozoena

Ez txokolateaz, are gutxiago euskaraz... Florian Benac txokolate egileak (Begles, 1985) deus ez zekien Baionako Cazenave saltegi ospetsuaz orain dela urte batzuk. Maitasunak gidaturik, Lapurdin bizi da 2014az geroztik eta laster bihurtu da euskal txokolate egilerik goxoena. Baionako laborategian bisita gidatu bat eskaini digu usain gozo eta kakao aleen artean.

Hizkuntzen ortzadarrean, euskara da nire kolorea

Portretak

Hizkuntzen ortzadarrean, euskara da nire kolorea

Baiona iparreko Jouandin karrikako 6.Bis bizitegiko sarreran jarri digu hitzordua Ana Imazek (1996 Donibane Lohitzune). Auzo ezaguneko Libreplume elkartean, haur, gazte eta familiekin irakurtzeko gogoa eta interesa partekatzea da Azkaingo gazte honek bere buruari jarri dion erronka polita.

Zigor:

Portretak

Zigor: "Herri bat egin duen hizkuntza baten semea naiz"

Estreinaldiaren eromena atzean utzirik, Biarritzeko Bellevue areto zoragarriaren atarian errezibitu gaitu Zigor artistak (Aretxabaleta, 1947). EGU ITURRIA erakusketaren obren artean, gure galderak erantzuteko tarte bat hartu du, bidaia poetiko baten erdian.

Mintzapraktika saioa

Mintzapraktika saioa

  • Abenduak 01 | 18:30 | Baiona

2021(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05
06 07 08 09 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

2022(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28
Gaur

2022(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2022(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur