mintzalasai

PortretakOLENTZERO ETA MARI DOMINGI

“Guk ere bagenuke zerbait galdetzeko jendarteari…”

Elkarrizketa mamitsua eskaini digute Olentzero eta Maridomingik. Guraso, irakasle, edo heldu gisa, galdera batzuk pausatu ahal izan dizkiegu pertsonaia misteriotsu hauen zentzuari buruz.

2021eko Abenduaren 3a | | ± 04min 51s

  • Zer errango zeniokete Olentzero euskal bizar xuri dela uste duen pertsonari?

Argi eta garbi oker dela erranen genioke! Bi pertsonaia guztiz ezberdinak dira. Olentzero euskal kulturari eta naturari lotua da. Urtero, argiaren mezua ekartzen die herritarrei: neguko solstizioa iragartzen du. Mezua itxaropentsua da: egunak laburtu dira, uztak ttipitu, tenperatura hoztu… baina oroitarazten dugu egunak gaua garaitukoduela, hots argiak ilunari gaina hartuko diola.

Pertsonaia honen erroak antzinakoak dira, izan ere, euskal mitologiaren eta kultur zaharraren elementuak berriz hartzen ditu eta denbora berean arrunt gaurkoa den mezuarekin gatoz. Eta bizar zuri ez dea Ipar Polokoa? Bere eremutik pixkat urrundu da ez?


  • Eta Mari Domingi Olentzeroren emaztea dela uste duenari?

Azken urteetan hedatu da Mari Domingi Olentzeroren emaztea denaren ustea, baina ez da hala. Lagunak dira. Mari Domingi ez da Olentzeroren osagarria, apaingarria edo idazkaria. Bere eginbehar berezia du: berak abisatzen du Olentzero etorriko dela eta berak du lotura egiten Olentzeroren eta herritarren artean. Pertsonaia honek Olentzerok ez duen goxotasun bat ere ekartzen du.

  • Prestaketetan hasiak zarete aurtengo Eguberrirako? Zein dira egin behar dituzuen lanak?

Ikatza jadanik prest da etxeak berotzeko eta haurrei ikatz berezia (jatekoa) ekarriko diegu. Laster hasiko ditugun lanak herriz herri eginen ditugun bisitak dira. Atseginez joaten gara jendearengana neguaren ondotik argia itzuliko dela eta egunak luzatuko direla iragartzera. Euskal kulturaren parte bat garenez, euskaraz hurbilduko gara haur eta helduengana eta zuengandik, euskal kantuak errezibitzea espero dugu.

  • Nola portatu dira aurten euskaldunak?

Aurten ere euskaldunek frogatu dute badutela merezimendu. Neguan gazteek inoiz baino gehiago hartu dituzte plazak euskaratik eta euskaraz libertimenduetan. Udaberrian, 10.000 herritar ibili dira euskararen alde Baionan. Udan Xiberoa eta Baxe Nafarroako herritarrek Herrika antolatu dute gau eskolen alde. Eta sartze huntan usaian baino haur gehiago sartu dira ikastoletan. Ezin dugu erran gaizki portatu direnik.

Hala ere, gure hizkuntzaren egoerak tristetzen gaitu. Euskaldun anitzek ez dute euskara erabiltzen. Eta usu erraten dugun bezala, “Olentzero bizi deno, euskara biziko da eta euskara bizi deno, Olentzero biziko da.”

  • Nork merezi ditu opariak eta nork ikatza?

Gu ez gira hemen pundu onak edo txarrak banatzeko. Bakoitzak jakingo du bere jokamoldea egokia edo desegokia izan den. Olentzeroren oparia argia da eta denek merezi duzue. Ikatza ere badugu denentzat, etxeak berotzeko negu honetan. Haurrek, ikatz berezia jasoko dute, sukratua.

  • Zein aholku eta ideia ematen diguzue eguberri garai hau ongi pasatzeko?

Helduek ere Eguberri ospa dezazuen aholkatzen dizuegu, haurren ber ilusioarekin. Kantuak ikasi, haurrekin batera Olentzero ikustera joan, elkarrekin kantatzera… Familiarekin ospatu garai hauek, berriz elkar topatu. Azkenean, Olentzerorena ez da besta soil bat, euskararen eta euskal kulturaren inguruko elkarretaratze bat ere bada; momentu goxoak pasa ditzazuela.

  • Zein mezu helarazi nahi zeniokete jendarteari urte bukaera honetan?

Esperantza helarazi nahi genioke jendarteari: egun hobeak etorriko dira. Neguaren ondotik, egunak berriz luzatuko dira eta argia itzuliko da. Garai hauetan, neguaz gain, badugu beste iluntasun bat, pandemiarena. Horri buruz ere erran nahi dizuegu egun hobeak etorriko direla. “Ez dok hamairu”, etorkizuna aldatzeko gaitasuna badugu. Ez dezagun ahantz.

Usaian, haur eta helduek digute zerbait galdetzen; baina guk ere bagenuke zerbait galdetzeko jendarteari: segi ezazue euskal kultura maitatzen, eta batez ere, kultura bizitzen eta biziarazten.

Eguberri bukatu ondoren, mendira itzuliko gira 2022 bukaera arte. Itzuliko girelarik, ea euskara ez dakitenek ikasteko urratsa egingo duten eta dakitenek gehiago erabiltzeko ahalegina…

Bitartean, eguberri on deneri!


Info+:



Euskararen uhina surfeatzen

Portretak

Euskararen uhina surfeatzen

San Ferminetan hartzen diren ezohiko erabakien artean lehiatzeko modukoa da gaurko protagonista. Délia Delanneri (Biarritz 1996) Iruñako festa giroan piztu zitzaion euskara ikasteko determinazioa: Urte bat eta bi barnetegi beranduago, Euskal Herriko laborantxa ganbarako langile berria bihurtu da, Biarritzeko surflari dinamikoa.

Bertsolari baino, bertsofriki nahiago

Portretak

Bertsolari baino, bertsofriki nahiago

Lur Renteria (1996, Baiona) eskolaz eskola dabil Lapurdin gaindi, Bertso eskolarekin, haurrei hitzekin eta euskaraz nola jolasten den erakusten. Uda ate joka delarik, agenda betetzen du EHZ festibaleko laguntzaile gisa dituen hitzorduekin eta militante gisa sortzen zaizkion beste hamaika zereginekin.

Gorbata kendu eta zapi gorria janzteko gogoz

Portretak

Gorbata kendu eta zapi gorria janzteko gogoz

Baionarra da bihotzez eta zinezko musikazalea. Xabier Parrilla Etchartekin (Baiona, 1978ko urtarrila) elkartu gara Baionako Herriko Etxean, besteak beste, hautetsi gisa duen egunerokoa aipatzeko. Hizkuntza politikaz eta musikaz hitz egin dugu, Leon erregearen balkoiko bistaz gozatu bitartean.

Yogalaia, bateratze zoriontsurako gomita

Portretak

Yogalaia, bateratze zoriontsurako gomita

Himalaian bidaiatzen ari zela, taxi gidari batek errepide bazterrean utzi ondoren hasi zen Léa Etchegoyhen (1985) Yoga praktikatzen. Nahigabeko geldialdi horrek, bere bizi bidea noraino inarrosiko zuen ohartu zen Euskal Herrira itzultzean. Aldaketak piztu ditzakeen beldurrak baztertu, bulego lanak atzean utzi ondoren, Baiona erdian klaseak eskaintzen dituen Yoga Baiona elkartearen estudioan errezibitu gaitu Xiberotar neska argiak.

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Portretak

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Lagun arteko denbora pasa izatetik, Skatea zaletasun handia eta ogibide izatera pasa da Xan Beheran (Donibane Lohitzune, 1987) Lapurtarrarentzat. Biarritzeko Skate Parkean lanean ari da orain eta proiektu ederra badu, euskara gurpil gainean jartzeko.

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Portretak

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Iparraldeko gazte anitz bezala, Baionako Santa Espiritu auzoa hautatu du bizileku gisa Ihintza Irungarai (Baiona 1991) Itsasuarrak. Geltoki ondoko ostatu goxo batean jarri digu hitzordua, dantzari eta euskaldun gisa, agenda betetzen dizkioten jarduerak eta beste erronkak aipatzeko.

Animazio + / pantaila - !

Portretak

Animazio + / pantaila - !

Baionako Eztitxu Robles kolegioan, txapela buruan eta baloi bat eskuan harrapatu dugu Jon Laplace (Baiona, 1987) ikastetxeko hezitzailea. Nerabe zein helduekin harremanak bultzatzeko, ulermena indartzeko animazioaren garrantziaz aritu zaigu luzaz, Baiona Futbol Club taldean bizi dituen momentu gozagarriez bezainbat...

Udako kontzertua: Pottoroak

Udako kontzertua: Pottoroak

  • Agorrilak 23 | Baiona

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Gaur

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur