mintzalasai

PortretakIHINTZA IRUNGARAI

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Iparraldeko gazte anitz bezala, Baionako Santa Espiritu auzoa hautatu du bizileku gisa Ihintza Irungarai (Baiona 1991) Itsasuarrak. Geltoki ondoko ostatu goxo batean jarri digu hitzordua, dantzari eta euskaldun gisa, agenda betetzen dizkioten jarduerak eta beste erronkak aipatzeko.

2022ko Apirilaren 15a | | ± 07min 06s

Dantzan zein hauteskunde afitxatan agertu zaigu zure izena? Nor da Ihintza Irungarai ekintzailea?

Euskal dantza ttipidanik egiten dut eta gero beste dantza mota batzuk probatu ditut ere, baina ez naiz horretan formatu, haur hezitzaile formakuntza segitu dut. Ber denboran dantzan aritu naiz aski serioski errango nuke eta azken urteetan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrean ari naiz lanean misio arduradun gisa. Funtzio ezberdinak betetzen ditut bertan, alde batetik dantza kurtsoak ematen ditut talde ezberdinetan, sorkuntza tailerrak eramaten ditut eskoletan eta sentsibilizazio tailerrak ere antolatzen ditugu. Bestalde, ikastaroak proposatzen ditugu aisialdi zentroetan; erran daiteke euskal dantza sustengatzen eta ezagutarazten saiatzen garela alor guztietan. Bestetik, egituratze lanak garatzen ditugu eta partaide ezberdinekin aztertzen ari gira gure dantza taldeak eta kultura ere nola lagundu. Azkenik dantzaren ikusgarritasuna gure lanaren beste ardatz garrantzitsua da, ekitaldi edo ikuskizun handiak antolatzen ditugu, Dantzari ttiki edo Dantzari gazte bezalakoak. Hego Euskal Herriko dantzariekin ere elkarlanak eramaten dituguizan ere IDB Euskal Dantzarien Biltzarraren (EDB) baitan sartu da eta hor ere hainbat proiektu ditugu euskal dantzaren inguruan.

IDBtik nola ikusten da euskal dantza iparraldean?

Biziki errealitate ezberdinak izaten dira herri batetik bestera, herri dinamika edo gazte taldeen arabera. Halere, egia da gero eta aktibitate gehiago eskaintzen zaizkiela haurrei eta hautaketa horretan, euskal dantza ez da tentagarrienen artean. Ez dakit gero eta guttiago den baina egia da ere Covid krisiak ez duela batere lagundu horretan. Taldearen eta engaiamenduaren kontzeptuak ez dira lortu errexak, zailtasuna hor dugu hein handi batean. Gero egia da neska gehiago daudela taldeetan mutikoak baino, orokorrean. Hortik kanpo ere gogoeta urrunago eraman behar dela uste dugu, alegia, neskak alde batera eta mutikoak bestera ikasi ordez, klase bateratuak egiteko bidea aztertzea adibidez.

Hauteskunde afixetan ere ikusi dugu zure aurpegia.

Hamaika elkartetan engaiatua izan naiz beti eta Baionara etorri nintzenean bizitzera, hemengo taldeak proposatu zidan hauteskundeetan hautagai izatea, euskaldunak hemen garela eta gazteak ere hemen garela agertzeko. Gero biziki hartua naiz lanarekin eta niretzat dantza politika egiteko modu bat da, izan ere dena da politika. Orduan hor ere nire izena ematea gauza logikoa izan zen.

Euskara ttipitatik dakizu?

Nire aitarekin euskaraz ari naiz ttipitatik, amarekin frantsesez. Amak euskara ikasi zuen gu ttipi ginelarik, baina ez da inoiz sobera ausartu euskaraz aritzera, orduan ttipitatik elebiduna naiz baina euskara da nire hizkuntza eta egunero euskaraz ari naiz. Lanean ere euskaraz ari naiz eta ez dut gehiago nire burua ikusten beste hizkuntza batean lanean.

Non ari zara euskaraz gehiago, dantzan ala politikan?

Dantza munduan errango nuke zeren euskal dantza taldeetan euskaraz dakite gehienetan eta ez dakitenean ere, hitz gehienak euskaraz erraten ditut IDBren oinarrietan baita ere euskararen erabilera garatzea. Lankideekin euskaraz ari naiz eta proposatzen ditugun tailerretan ere bai gehienetan. Politikan, denetarik ikusi dut. Itsasun ibili nintzenean, euskaraz ari ginen. Baionan aldiz, bi hizkuntzetan aritzen ginen taldean, frantses elebakarrak bazirelako.

Egia da gero eta aktibitate gehiago eskaintzen zaizkiela haurrei eta hautaketa horretan, euskal dantza ez da tentagarrienen artean.

Proiektu polita bultzatu zenuen ere Baionan, familia kafetegia?

Ikasketak bukatzean, ni bezala haur hezitzaile zen lagun batekin nahi genuen kafetegi sinple bat sortu baina familiari eta bereziki haurrei zuzendua. Ohartu ginen haurra kontsideratzen zen lekuak falta zirela hemen proposamenetan zein lekuaren antolamenduan. Baionan iparraldeko jende gehien biltzen duen hirian kokatu nahi genuen eta leku elebiduna sortu nahi genuen.

Baina tamalez Covid krisia iritsi eta proiektua konplikatu zen guztiz. Gero Baionan leku egoki bat atzematea ez da batere gauza erresa, eskaera handia da, eskaintza gutti eta prezioak biziki garestiak dira. Gainera dirua saltsan sartzen delarik gauzak konplikatzen dira berehala. Gurea, elkarte proiektua zen, familiekin sortzen ari ginen eta oztopo anitz ukan genituen. Ber garaian gainera, nire lagunak eta biok lan proposamenak eduki genituen bestalde eta geroztik proiektua hoztu dela errango nuke tamalez.

Eta zertan zabiltza lanean ez zaudenean?

Azken garaian, lanez itoa naiz orduan ez dut gauza handirik egiteko denborarik. Bestenaz, artearekin zerikusia duten arloak gogoko ditut, ikusgarriak, zirkoa, kontzertuak eta abar. Lagunekin elkartzea, mendira joatea, ateratzea, irakurtzea ere biziki maite dut eta orain palan hasi nahi nuke berriz. Esku lanak egitea ere gustuko dut, duela gutti josteko makina bat ukan dut eta horretan hasi behar naiz, gero bitxiak ere sortzen ditut eta baratzezaintzan aritzea ere gustatzen zait.

Zein da gutxien maite duzun euskal dantza?

Zazpi jauziak.

Gehien maite duzuna?

Gaur egun jauziak errango nuke, Mutxikoak. Hastapenean ez nituen biziki gustuko baina sistema azaldu zidatenetik, alegia ez dela manera bakar bat mutxikoak dantzatzeko, biziki dantza aberatsa eta bertsoetan bezala, oinarrian dagoen metodoa ulertu eta gero, inprobisatzeko aukera ematen dizula musikaren gainean, gustura ari naiz. Eginmolde hori galdu zen baina entseatzen gira hori berriz erakasten. Gustuko ditut ere plazetan dantzatzen direlako, belaunaldi guztiak nahasturik eta euskaraz.

Zein da euskaraz gustora zabiltzan lekua?

Biltxoko elkarteko kide naiz Baionan eta hor badakigu euskaraz aritzeko giro goxoa sortzen dela, larunbat goizeko hitzordua bertan dugu. Epaiska elkartea ere, edo Xina ostatua, Kalostrapen ere ibiltzen naiz, baina egia ez dela leku gehiegirik Baionan.

Zerbait gorroto duzu?

Jendearen berekoitasuna edo kontsiderazio eza. Jendetasun falta ez dut ulertzen. Indibidualismoaren isla bat da eta Covidak hori azkartu duela errango nuke.

Eta zer da maite duzuna?

Ezusteko gertakariak gustatzen zaizkit. Jende ezagunarekin izan edo ez, norbaitek eramaten zaituelarik sorpresaz.

Amets bat?

Euskal dantza kurtso guztietan euskaraz hitz egin ahal izatea?


Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Portretak

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Portretak

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Portretak

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.

Lan kolektiboan sinesten dut

Portretak

Lan kolektiboan sinesten dut

Terexa Mitxelenaren (1944, Biarritze) aurpegia ezagutzen du euskararen alde, festaz festa dabilen jendea. Diruzaintzan dituen gaitasunak iparraldeko elkarte ekintza edo kolektiboen zerbitzura jartzen ditu ahal duen aldiro. Azken esku kolpea, Mintzalasai festibalean eskaini du, Biarritzeko Marion aitziraren bazterrean.

Euskaraz ere, dena da posible!

Portretak

Euskaraz ere, dena da posible!

Hamaika proiektu, hamaika topaketa, hamaika plazer, hamaika amets... Kepa Mouescak (1987ko abendua-Baiona) hamaika bizipen izan ditu Mintzalasai abentura hasi eta elkartearen lehendakari kargua hartu zuenetik. Aurten Mintzalasai festibalaren edizioak kutsu berezia utziko dio Baionesari, hamaika urteren buruan, bide berriak irekitzeko erabakia harturik.

Nini irakurleak

Nini irakurleak

  • Urriak 04 | 16:30 | Baiona

2023(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
01
02 03 04 05 06 07 08
09 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

2023(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29
Gaur

2024(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2024(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2024(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2024(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur