mintzalasai

PortretakXABIER PARRILLA ETCHART

Gorbata kendu eta zapi gorria janzteko gogoz

Baionarra da bihotzez eta zinezko musikazalea. Xabier Parrilla Etchartekin (Baiona, 1978ko urtarrila) elkartu gara Baionako Herriko Etxean, besteak beste, hautetsi gisa duen egunerokoa aipatzeko. Hizkuntza politikaz eta musikaz hitz egin dugu, Leon erregearen balkoiko bistaz gozatu bitartean.

2022ko Ekainaren 3a | | ± 07min 48s

Zango bat politikan, bestea finantzetan, kontaiguzu zure ibilbidea.

Baionako semea naiz. Aita itsas etorbidean bizi zen eta ama Iholdikoa dut; Baiona, Iholdi eta San Bisentse artean hazi nintzen, gurasoak bertara joan baitziren bizitzera. Hiru herriek ber garrantzia dute niretzat. Hala ere, Baionak deitzen ninduen, eta bertan egin nituen ikasketak: lehenik lizeoa, eta ondotik, zuzenbide fakultatea eta BTS bat merkataritza arloan. Gero Bordelera joan nintzen Zientzia Politikoak ikastera eta orduan sartu zitzaidan zerbitzu publikoan lan egiteko gogoa, beraz konkurtso bat prestatzea pentsatu, eta finantza publikoen inspekzioa hautatu nuen. Gaur egun, Landesetan ari naiz lanean, finantza publikoen zentroz zentro ibiltzen naiz. Finantzez gain, egunaren bigarren partean hautetsi naiz. Hain zuzen ere, Jean René Etchegarayk parada eman zidan bere taldearekin bat egiteko eta bi delegazio ditut Baionako Herriko Etxean, alde batetik, euskararen eta gaskoieraren aldeko hizkuntza politika; eta bestetik, buxetaren kudeaketa eta finantzen kontrola. Azken hau finantza inspektore gisa dudan esperientziarekin loturik. Horrela orekatzen dira nire egunak momentu honetan.

Gorbata bildutakoan ere, zure agendak beterik segitzen du, errepiken eta beste kultur hitzorduen artean.

Segur da. Xantza handia izan dugu gurasoek elkarteetara bideratu gintuztelako, orokorki musika ikasteko eta bereziki txistua. Iñaki Urtizberea handiaren ikasle ohi bat naiz eta hura erreferentzia bat da oraindik. Hari esker ikasi nuen musika tresna hau jotzen eta oraindik ere irakasletzat dut, oso pertsona maitagarria da. Aitarengandik jaso nuen txistua, txistularia baitzen eta euskal kulturaren zale amorratua. Besteak beste, Angeluko Orok bat elkartearen sorreran parte hartu zuen Jeannot Nespriasekin batera, eta Baionako Orai baten sorreran ere bai.

Gaur egun, txistua jotzen dut Erro bat taldearekin, tanborrada eta dantzariak musikaz laguntzeko. Txistulari banda tradizional bat ere badugu, plazer bat da momentu on guzi horiek besteekin partekatzea. Besta anitzetan jotzen dugu: tanborrada, Baionako bestak, Xingar feria, Bibiko bestak, urtebetetzeak, txapelketak…

Duela gutxi topaketa bat izan zen Baionan txistuaren inguruan.

Ohartzen gara Ipar Euskal Herrian txistulariak badirela, baina oso gutxitan ikusten ditugula karriketan Baionako bestak bezalako hitzordu handietatik kanpo. Hori ikusirik, txistuaren inguruko egun bat antolatu genuen maiatzaren 14an Euskal Herriko Txistularien Elkartea, Herri Soinu eta Mixel Labèguerieren lagunak elkarteen artean. Ehun bat pertsonak eta hogeita hamar musikari inguruk parte hartu zuten, atsegin handiz. Erran behar da duela zenbait denbora zailtasunetan dela txistua, kobreak edo gaitak bezalako lehiakideak baititu besta giroetan. Baina horrez gain, tresna horiek ere lehian dira musika anplifikatuarekin. Baionako besta batzordeko animazio taldeko presidentea naiz eta zailtasunak ditugu musikari tradizionalak eta txarangak atzemateko. Programatzeko zailtasunak ditugu, Baiona izanik ere, eta parean, musika anplifikatua dugu. Denok izan behar dugu ongi pasatzeko aukera, gazteek barne bistan da, baina ez bakarrik. Gure xedea da zuzeneko musika proposatzea bestetan, izan tradizionala edo beste, baina zuzenean, karriketan eta denetan. Bestaren ikuspegi hori oinarrizkoa da guretzat.


"Baiona euskaldunagoa ederragoa litzateke eta oraindik harroago ginateke!"

Zer da zailagoa, kontuak aztertzea edo bozkatzaileak lortzea?

Errango nuke zailagoa dela bozkatzaileak lortzea, politikak edo herritar bizitzak beharrezkoak dituen giza harremanak “ezezagunagoak” direlako. Faktore anitz sartzen dira jokoan: egindako lana, proiektuak, kontaktua, etab. Bestalde, Baiona anitz aldatu da, 39000 biztanletik 53000 biztanlera pasa gara azken urteetan, beste lurralde batzuetatik jendea etorri da eta ez ditugu baitezpada ongi ezagutzen. Hala ere, tokiko hautetsi xume gisa, ahal duguna egiten dugu kalitatezko zerbitzuak epe laburrean eskaintzeko, nahiz eta ez den beti erreza.

Eta hizkuntza politikari dagokionez, zein dira zure eginbeharrak?

Hizkuntza politikaren arduradun izendatu ninduelarik, Baionako auzapezak azpimarratu zuen gai hori biziki garrantzitsua zela beretzat. Ohore handia da niretzat misio horretaz arduratzea, biziki zabala da: alde batetik sail elebidunak garatzea eskoletan, bestetik Herriko Etxeko langileen formakuntza bideratzea, AEKrekin batera, Baionan antolatzen diren gertakarietan euskararen presentzia segurtatzea… Misio horien gidatzeko euskararen herri batzordea dugu, gizarte zibileko, elkarteetako eta bestelako eragileek osatzen dutena eta biziki dinamikoa dena. Egia da gehiago egin behar litzatekeela, beti egin behar da gehiago, baina bada zinezko borondate bat elkarrekin aitzinatzeko. Bide horretan, Filipe Jauregiberryrekin lan egin ahal izan dugu, eta orain Aines Achiary izanen da hizkuntza politikaren arduraduna, berekin batera eginen dugu lan hori ahal bezain ongi.

Eta zein da zure ibilbide linguistikoa?

Gure aitak ez daki euskaraz, baina ama euskalduna da, Iholdin handitu zen. Beraz euskara entzuten nuen amaren familiarengana bisitan joaterakoan, baina ez nuen mintzatzen. Ikasketa guziak frantsesez egin ditut, baina 20 urterekin AEKn hasi nintzen eta ikastaldietan parte hartu nuen. Haatik, ez nuen aski erabiltzen eta ez nintzen gai eroso hitz egiteko. Gainera, Baiona utzi nuen ikasketak Bordelen eta Parisen egiteko, beraz ikasitakoa galdu nuen. Euskal Herrira itzuli ondotik, euskara ikasten segitzen dut baina nire maila ertaina da, elkarrizketa sinple bat ukan dezaket baina hiztegi teknikoagoa behar delarik, mugatua naiz. Euskara batua ikasi dut eta EITB edo Euskal Irratietan entzuten dut baina onartu behar dut errazago segi dezakedala pilota partida bat, soziolinguistikari edo kontu auzitegiari buruzko eztabaida bat baino! Baina ikasten segitzen dut eta espero dut hobetzea erosoago sentitzeko.

Orain mintza gaitezen xuriaz eta gorriaz. Zein da Baionako bestetan gehien maite duzun momentua?

Badira anitz! Lehena goizeko 9:00etan dianarako beste musikariekin elkartzen naizelarik eta Leon erregearen desfilea abiatzen delarik Jacques Porte plazatik, Herriko Etxera haurrekin batera. Bereziki maite dudan momentu bat da. Maite dudan beste momentu bat Karrikaldia da, gaualdi hasieran, euskal dantza eta kantuekin. Noski, badira beste hainbat momentu eta toki ere, bakoitzak baditu bere kuttunak.

Gorroto duzun zerbait?

Zurruntasuna, agian? Batzuetan, parean ditugun herritarrek exigentzia maila oso handia dute, askoz hiri handiagotara ohitu baitira. Baina ezin dugu eta ez dugu nahi Parise, Bordele edo Lyon bezalakoak izan.

Maite duzun zerbait?

Bestearekiko lotura, gizon eta emazteak, dena hor hasten da. Gaitasunez hitz egin aitzin, nahiago dut jakin nor zaren, nondik zatozten, zer nahi duzun. Hori da interesatzen zaidana jendea ezagutzean.

Amets bat?

Nahi nuke Baiona, Euskal Herriko sarbide den hiria, eta historia konplexua duena, euskaldunagoa izatea. Baiona euskaldunagoa ederragoa litzateke eta oraindik harroago ginateke!


Bertsolari baino, bertsofriki nahiago

Portretak

Bertsolari baino, bertsofriki nahiago

Lur Renteria (1996, Baiona) eskolaz eskola dabil Lapurdin gaindi, Bertso eskolarekin, haurrei hitzekin eta euskaraz nola jolasten den erakusten. Uda ate joka delarik, agenda betetzen du EHZ festibaleko laguntzaile gisa dituen hitzorduekin eta militante gisa sortzen zaizkion beste hamaika zereginekin.

Yogalaia, bateratze zoriontsurako gomita

Portretak

Yogalaia, bateratze zoriontsurako gomita

Himalaian bidaiatzen ari zela, taxi gidari batek errepide bazterrean utzi ondoren hasi zen Léa Etchegoyhen (1985) Yoga praktikatzen. Nahigabeko geldialdi horrek, bere bizi bidea noraino inarrosiko zuen ohartu zen Euskal Herrira itzultzean. Aldaketak piztu ditzakeen beldurrak baztertu, bulego lanak atzean utzi ondoren, Baiona erdian klaseak eskaintzen dituen Yoga Baiona elkartearen estudioan errezibitu gaitu Xiberotar neska argiak.

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Portretak

Gurpilen gainean ere euskaraz!

Lagun arteko denbora pasa izatetik, Skatea zaletasun handia eta ogibide izatera pasa da Xan Beheran (Donibane Lohitzune, 1987) Lapurtarrarentzat. Biarritzeko Skate Parkean lanean ari da orain eta proiektu ederra badu, euskara gurpil gainean jartzeko.

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Portretak

Militantzia, euskaldunen ADNaren osagaia da

Iparraldeko gazte anitz bezala, Baionako Santa Espiritu auzoa hautatu du bizileku gisa Ihintza Irungarai (Baiona 1991) Itsasuarrak. Geltoki ondoko ostatu goxo batean jarri digu hitzordua, dantzari eta euskaldun gisa, agenda betetzen dizkioten jarduerak eta beste erronkak aipatzeko.

Animazio + / pantaila - !

Portretak

Animazio + / pantaila - !

Baionako Eztitxu Robles kolegioan, txapela buruan eta baloi bat eskuan harrapatu dugu Jon Laplace (Baiona, 1987) ikastetxeko hezitzailea. Nerabe zein helduekin harremanak bultzatzeko, ulermena indartzeko animazioaren garrantziaz aritu zaigu luzaz, Baiona Futbol Club taldean bizi dituen momentu gozagarriez bezainbat...

A.B eta O.M artean? Gora xuri ta urdinak!

Portretak

A.B eta O.M artean? Gora xuri ta urdinak!

Kirolarien arteko lehian, partiduen ondoko giroa lehenesten du Anthony Michel kazetari gazteak. Marseillako Kalankak atzean utzi eta lanerako etorri zen Baionara lehen aldiz, gero maitemindu zelakoan hasi zen euskara ikasten. Orain euskaraz entzun dezakezue egunero France Bleu irratiko uhinetan.

Kantatu eta dantzatu Ukrainiarekin

Kantatu eta dantzatu Ukrainiarekin

  • Uztailak 03 | 14:30 | Baiona
2022ko udako euskara ikastaldiak

2022ko udako euskara ikastaldiak

  • 2022ko Uztailaren 04tik
  • Uztailaren 15era
  • Biarritz

2022(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03
04 05 06 07 08 09 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

2022(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2022(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2022(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2022(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2022(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Gaur

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur