PortretakORTZI JAUREGI
Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!
Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.
2022ko Azaroaren 18a | | ± 05min 47s
Lizeo euskaldunetik ingenieritza eskola frantsera, nola doa egokitzea?
Bitxi eginzaitEtxepare Lizeotik joatea non kurtso guztiak euskaraz segitzen nituen eta Angeluko eskolara iristea non dena frantsesez segitu behar dudan. Baina erritmoa hartzen ari naiz, nahiz eta hiztegi arazo batzuk ditudan oraindik, hiztegi teknikoa bereziki, hitz batzuk euskaraz badakizkit eta frantsesez ikasi behar ditut orain; azalpenetan ere batzuetan galtzen naiz edo gauza batzuk euskaraz heldu zaizkitetafrantsesez ezin ditut azaldu.Bestalde, Angeluko Isa BTP eskolarairitsi bezain laster, arrunt asumitu dut nire euskalduntasunaetaIndependentistagoitizena jarri didate irri egiteko. Beste behin Planning Familial delako elkarteaz informazio egun bat eduki genuen eta diskriminazioez hitz egin genuen. Hor euskaldun gisa ttikitatik pairatzen ditudandiskriminazioak, bereziki hizkuntza diskriminazioa aipatzen hasi nintzen. Anitz ez ziren batere kontziente problematika horietaz, baina erreakzio ezberdinak sortu ziren, eztabaida ere piztu zen. Azkenean asko euskaldunon errealitateaz ohartu ziren eta anitzek ulertu zituzten ere ikasle euskaldun gisa ditugun oztopoak eta zailtasunak.
Ekainean, baxoa frantsesez pasazenuen,urtean zehar euskarazikasirik.
Bai gauzak bi aldiz ikasi behar izan ditugu hiztegi mailan. Gero lizeoko irakasleek lan bikaina egin dute, itzulpen guztiak bagenituen, hiztegi guztia ulertzen genuen nahiz eta horrek lan gehiago galdetudigun.Horregatik inportantea da azterketak euskaraz pasatzeko eskubidearen aldarrikapena.
Zein izan daiteke beste aldarrikapen bat?
Biarritzekoa naiz eta egia erran hemen Biarritzen eta kostalde osoan euskararen egoera benetan zalantzan jartzekoa da.Behar dugudinamika bat sortu euskararen erabilera bultzatzeko gazteen artean eta euskaldunok uste baino gehiago garela erakusteko ere. Horretarako Mintzalasai elkarteak egiten duena eredugarria da.
Anitzetan barnealdekoek erraten dute kostaldea galtzen ari dela eta egia da, euskara gutti entzuten da eta euskaldun asko barnekalderuntz doazte bizitzera. Halere egia dabestaldeerdaldun gero eta gehiago hasten direla euskara ikasten.
Zer proposatuko zenuke zuk gauzak hobetu daitezen?
Jendea bultzatu behar litzateke dinamika horretan sar dadin. Lizeoan adibidez, ekimen andana antolatzen da, Nafarroa Oinez, Iparra-Hegoa ekimena eta beste hainbat; hori egitea ongi da baina uste dut gauzak azaltzea falta dela. Biarritzeko gaztetxean ere gazte batzuk sartzen dira baina ez dute bortxaz konbikzio handirik.Egiten diren ekintzetan eta gazteek parte hartzen dutengertakarietanzergatiak hobeezagutuz geroz,gazteakgehiago interesatuko eta inplikatuko liratezkeela uste dut. Iruditzen zait gazteagoek gogo guttiago dutela dinamikatan parte hartzeko. Ez da heien falta, ez diot inori errua botatzen, baina ohartzen naiz, Seaskan ginen gazteen artean, gazte asko gutti inplikatzen direla gaztetxean eta anitz abiatzen dira frantses sistemaruntz. Ni saiatzen naiz gehien bat euskara erabiltzen eta ene ustez gazteak motibatzeko kontzientzia piztu behar zaie, erakutsi harrotasun bat dela euskaldun izatea. Horretarako helduago direnak aritzea biziki inportantea da, ereduak behar dira.
Gazteek denbora asko pasatzen dute pantaila aurrean; euskarak lekua badu bertan?
Berriki ikusi dutPantailak euskarazizeneko iniziatiba, telebistan eta beste pantailatan, euskarazko edukiak biderkatzea aldarrikatzen duena. Biziki eskakizun egokia iruditu zait izan ere euskara gutti ikusten dugu bai. EITBn zerbait egiten dute baina ez dugu bortxaz hori ikusten, gero haurrentzat marrazki bizidunak badira baina sare sozialetan ez da deus, adibidez ez dutEuskal Youtuberrik ezagutzen, baina ez naiz anitz ibiltzen sare sozialetan. Pena egiten du bai eta ez dakit nola azaldu. Argi gelditzen da euskara alor guztietan garatzeko beharra.
Zure zaletasunak?
Nik kirola biziki maite dut,Biarritz Olympiqueerrubi taldearen jarraitzaile handia naiz, aita bezala. Ni ez naiz errugbian ari baina hurbiletik segitzen dut taldea. Saski baloia ere asko maite dut, hamar urtez aritu naiz klub batean eta beste kirol asko maite ditut. Musikan ere ari naiz, gitarra hasi dut berriki eta lagun artean talde txiki bat sortu dugu ongi pasatzeko. Eta azkenik dantzatzen dut Arbona eta AhetzekoPrimaderataldean eta biziki maite dut dantzan aritzea ere bai.
Musikan, zer da entzuten duzuna?
Lehen ez nuen batere euskal musikarik entzuten eta lizeoan lagun berriekin hasi nintzen euskal taldeak deskubritzen eta geroztik hori baizik ez dut entzuten, Berri txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, gero rock eta punk estiloak ditut bereziki gustuko.
Euskaraz gustora ari zaren leku bat?
Lagunekin biziki gustora ari naiz euskaraz, bereziki erdaldunez inguratuak garenean, erakusten baitu ezberdintasun bat. Gero familian ere euskaraz aritzea plazer bat da.
Maite duzun zerbait?
Besta euskaraz egitea lagun artean.
Gorroto duzun zerbait?
Norbaitek erraten duelarik hemen ez girela Euskal Herrian edo frantsesez mintzatu behar girela, horrelako gauzak ez ditut gustuko.
Huts egiten ez duzun hitzordu bat?
Itsasuko bestak, sekulako bestak dira eta biziki ongi pasatzen dugu.
Amets bat?
Hego eta Iparraldeak bat egitea eta Euskal Herri bat izatea.