mintzalasai

PortretakORTZI HEGOAS MAROTEAUX

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

2023ko Urtarrilaren 6a | | ± 05min 54s

Musikari, buraso, laguntzaile, herriko langile… Zein da denbora gehien buru gainean daramazun kasketa?

Seguraski aita izatearena da denbora gehien hartzen duena, dudarik gabe. Bestela denak dira nire bizitzaren parte bat orduan konposatzen dut guztien artean, naturalki. Egia da antolakuntza eskatzen duela horrek eta beharrik aitatxi eta amatxiren laguntzarekin kontatzen ahal dugula ere. Baina lortzen dugu guztia uztartzen.

Nondik nora osatzen da zure ibilbidearen puzzlea?

Kontserbatoriotik pasa nintzen musika egiteko, lehenik perkusioak eta bateria ondotik. Gero Hernaniko musika eskolara joan nintzen eta azkenik Bordeleko beste musika eskola batean egon nintzen. Beti egon naiz musika munduan, jotzea zinez gustuko dut, baina egia da ez dela baitezpada erresa musikaz bizitzea. Orduan momentu batean beste lan bat hartzea erabaki nuen eta Biarritzeko herriko etxean sartu nintzen langile. Gaur egun bien artean osatzen da nagusiki nire agenda, herriko langile astean zehar eta musikari asteburuan.

Musikari gisa zein da zure ibilbidea?

Gaur egun Xutik taldean ari naiz bateria jole gisa eta ondoan Rakatapunk izeneko txaranga bat sortu dugu. Erran behar da jadanik Zpeiz Mukaki txarangan ibilitakoa naizela ere bai. Zpeiz Mukakirekin asko aritu ginen eta sare sozialetan arrakasta ederra ukan genuenez, parada ukan genuen Euskal Herritik kanpo jotzeko, biziki garai polita izan zen. Gero musikari ezberdinen artean, espiritu berdinarekin segitu dugu, talde izenak aldatu dira baina txaranga estiloan segitzen dugu. Orduan musikan ere bi giro ezberdinetan ibiltzen naiz, taula gainean Xutik taldearekin eta karrikan, txarangarekin beste ariketa batean. Horrez gain, dantza talde ezberdinekin ere jotzen dut. Dantza taldeekin hamahiru urte nituenean hasi nintzen eta beste proiektu batzuetan ibilitakoa naiz, Burrunka taldean eta beste hainbat taldetan.

Plazer handia hartzeaz gain, musika gure kultura biziarazteko eta mezu batzuk pasarazteko balio du ere, mentalitateak aldatuz.

Harreman hitzak garrantzia du zure ibilbidean.

Nola ez, musika egiten duzularik eta zure lana publikoarekin partekatzen duzularik zinez harreman berezi bat sortzen da. Harreman hori ere inportantea da inguruan ditudan musikariekin. Batzuetan ez da errexa musika munduan ibiltzea, lan handia delako, baina jendearekin hori partekatzea zoragarria da.

Euskarak ere leku handia du.

Biarritzeko ikastolan egon nintzen, nire bi anai helduagoekin batera eta gure artean euskaraz aritu gira ttikitatik. Etxean aldiz, burasoekin ez genuen baitezpada euskaraz hitz egiten, hemengoak dira baina garaian ez zen ohikoa euskaraz aritzea. Aldiz gure aitatxi-amatxik hitz egiten zuten eta heien etxean euskaraz ari ginen beti. Gero, lanean lankide batzuk euskaraz dakite beraz gertatzen zaigu gure artean euskaraz aritzea. Musika munduan ere, giro euskaldunean murgiltzen gira gehienetan, hainbat hobe. Gero gure hizkuntza nahi genuke gehiago erabili Biarritzen adibidez. Badira leku batzuk zeinetan euskaraz ari garen. Normalitatea da azken finean, hizkuntza gure biziaren parte bat besterik ez da.

Zer proposatuko zenuke euskara gehiago erabil dadin Biarritzen?

Uste dut hori mentalitateetan dagoela, alegia jendeen buruetan Biarritze ez da euskalduna kanpotar asko direlako, turistak daude bakarrik, etabar… Bai noski kanpotar eta turista asko daude, hori ukaezina da, baina badira euskaldunak ere! Guk mugak ematen badizkiogu gure buruari, azkenean mugak sortzen dira. Azken urteetan lan polita egin da Enekoren inguruan Biarritzeko euskara zerbitzuarekin, eta horrek erakutsi du agian pentsatzen dugun baino euskaldun gehiago badirela Biarritzen. Guri da baliatzea eta oztopoak kentzea. Azkenean elkarte askotan entzuten da euskara, orduan sinets dezagun horretan eta abanti!

Euskaraz gustura ari zaren leku bat?

Lagunen artean errango nuke eta musikan jotzen dugularik ere plazer bat da. Plazer bat baina normalitate batean kokatua, ez da gauza berezia guretzat, naturala da. Plazer handia hartzen dugu euskaraz, eta euskaldunak sobera maite ez dituzten leku batean, hor are gehiago.

Beste kasketa berezirik janzteko denbora baduzu?

Lanarekin sindikatu mailan ari naiz batailatzen baina egia erran musikak leku nagusia hartzen du. Familian ere musikariak ditut, inguruan, orduan giro horretan handitu naiz.Plazer handia hartzeaz gain, musika gure kultura biziarazteko eta mezu batzuk pasarazteko balio du ere, mentalitateak aldatuz.

Gorroto duzun zerbait?

Tolerantzia maite dut, baina egia da batzuetan oztopo handiak topa daitezkeela jende batzuekin eta batzuen tolerantzia eza ez dut sobera maite. Baina ez dut bortxaz gorrotorik.

Zer duzu maite?

Bizia maite dut, baikortasuna, momentu onez gozatzea, egunero ditugu eta egunero baliatu behar ditugu.

Proiektu berezirik?

Bai, ideia berri batzuk lantzen ari gara, baina asko jotzen dugu orduan ez dugu denbora anitzik lan egiteko… Hala ere, gauza berriak datoz.

Amets bat?

Gure lurraldean, gure eskubideen edukitzeko, erabakitzeko aukera edukitzea da nire ametsa, gure askatasuna atzematea. Baina ez da amets bat izan behar, helburua baizik!


Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Portretak

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Portretak

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Portretak

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.

Lan kolektiboan sinesten dut

Portretak

Lan kolektiboan sinesten dut

Terexa Mitxelenaren (1944, Biarritze) aurpegia ezagutzen du euskararen alde, festaz festa dabilen jendea. Diruzaintzan dituen gaitasunak iparraldeko elkarte ekintza edo kolektiboen zerbitzura jartzen ditu ahal duen aldiro. Azken esku kolpea, Mintzalasai festibalean eskaini du, Biarritzeko Marion aitziraren bazterrean.

Euskaraz ere, dena da posible!

Portretak

Euskaraz ere, dena da posible!

Hamaika proiektu, hamaika topaketa, hamaika plazer, hamaika amets... Kepa Mouescak (1987ko abendua-Baiona) hamaika bizipen izan ditu Mintzalasai abentura hasi eta elkartearen lehendakari kargua hartu zuenetik. Aurten Mintzalasai festibalaren edizioak kutsu berezia utziko dio Baionesari, hamaika urteren buruan, bide berriak irekitzeko erabakia harturik.

Euskararen uhina surfeatzen

Portretak

Euskararen uhina surfeatzen

San Ferminetan hartzen diren ezohiko erabakien artean lehiatzeko modukoa da gaurko protagonista. Délia Delanneri (Biarritz 1996) Iruñako festa giroan piztu zitzaion euskara ikasteko determinazioa: Urte bat eta bi barnetegi beranduago, Euskal Herriko laborantxa ganbarako langile berria bihurtu da, Biarritzeko surflari dinamikoa.

Santa Agate txiki

Santa Agate txiki

  • Otsailak 02 | 14:00 | Biarritz
Thierry Biscary

Thierry Biscary

  • Otsailak 03 | 20:30 | Baiona

2023(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05
06 07 08 09 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28

2023(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2023(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2023(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2023(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2023(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2023(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2024(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur