2021eko uda, egonaldiak euskaraz
Egonaldi dibertigarriak prestatu ditu Uda Lekuk uda honetarako: piraten abenturak, mendebalde urruneko bizia, sukal’zientzilariak… Uda euskaraz jostatuz pasatzeko proposamenak 1. urtetik kolegiora!
2021eko Apirilaren 7a | | ± 32s
2021eko udako proposamenak prest dituzte Uda Lekuko animatzaileek, 6 urte baino gehiago dituzten haur eta gazteentzat. Hautua anitza da, egonaldi tematikoak antolatu baitituzte.
Izen-emate eskaera zuzenean web gunean egin beharko duzue formularioa betez, maiatzaren 9-a aitzin: www.udaleku.eus/egonaldiak/udan
Maiatzaren 10ean, taldeak osatuko dituzte. Eskaintza baino eskaera gehiago baldin badute, zozketa bidez hautatuko dute.
Ikus eskaintza osoa haien webgunean: www.udaleku.eus/egonaldiak/udan