Prestik zideia eüskara züberotarraren ikasteko?
Egunean xiberotar hitz bat ikasteko parada eskaintzen digu Bederazka sare sozialetako kontuak. Honki jin!
2022ko Urtarrilaren 21a | | ± 58s
Urtarril hastapenean agertu da Bederazka kontua twitterren eta instagramen eta egun gutxian arrakasta polita lortu du (800 jarraitzaile Twitterren eta 250 Instagramen).
Egunero zuberotar hitz bat erakusten digute, euskara batuan eta frantsesez dituen ordainak azaltzen dituzte eta bideo labur batean, ahoskera entzun dezakegu eta esaldi bat ematen dute adibide gisa.
Argitalpen adibide bat:
Egünko hitza: OLHA [txabola/cayolar]
Etsenplüaren ützülpenak -
Batuan: Ekainetik irail bukaerara arte geratzen naiz mendian nire etxolan artaldea zaintzen
Frantsesez: Je reste dans mon cayolar dans la montagne de juin jusqu’à fin septembre pour veiller sur le troupeau de brebis
Ikasteko manera arina eta ludikoa izan daiteke kontu hau segitzea! Hemen dituzue lotürak:
- Twitter: https://twitter.com/bederazka
- Instagram: https://www.instagram.com/bederazka/